Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Apirilaren 9ko 100/84 DEKRETOA, Zerbitzu Nagusien bitartez erosi beharreko ogasun batzuk zehaztuz, bi arduralaritza-eraikintza sail batzuetakotzat aldarrikatuz eta horien eraentza araupetuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 67
  • Hurrenkera-zk.: 764
  • Xedapen-zk.: 100
  • Xedapen-data: 1984/04/09
  • Argitaratze-data: 1984/04/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Urriaren 24ko 230/1985 Dekretoan ohartemandako ondorioetarako, Lehenkaritzaren Idazkaritza-Saileko eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuen salaz, Eusko Jaurlaritzak 1984.eko Apirilaren 9an egindako osoko bilkuran aztertu eta onartu ondoren eta Jaurlaritzako Lehendakari naizenez, nire onarpena eman ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT Lehengo atala.-1-Honako ogasun-sail edo moeta hauek, adierazten diren eremu edo norakoan, Lehendakaritzaren Idazkaritza-Saileko Zerbitzu Nagusien eta hauen Akurapen eta Sendespen-Mahaiaren bitartez erosi eta zuzkitu beharrekotzat aldarrikatzen dira. Ogasunen Moeta Eremua edo Norakoa 1.- Papertza edo Irargu-izenaren adierazpenik eta-/edo legezko erroldera-penik behar ez duten irarkiak Gasteizko Lakuan eta Bil boko Gran Via Kaleko 85 eango Autonomia-Elkarteko sail batzuetako eraikintzak. 2.- Idazgu, marrazkigintza eta idazmahai tresneria Gasteizko Lakuan eta Bil boko Gran Via kaleko 85.-eango Autonomia-Elkarteko sail batzuetako eraikintzak. 3.- Idazguetarako lan-makinak. Autonomia-Elkarteko Arduralaritza, Erakunde-Burujabeak izan ezik, Norbanako-Alorreko Legepeko Herri-Izaikiak eta Hezkun tza eta Kultura-Saileko Hezkuntza-Sailordetzaren menpeko ikastegiak, eta bai Ertzantzari izendatutakoak ere. 4.- Idazgu-altzariak, eraikintzetarako apaingarriak eta osagarriak. Autonomía-Elkarteko Arduralaritza, Erakunde-Burujabeak izan ezik, Norbanako-Alorreko Legepeko Herri-Izaikiak eta Hezkuntza eta Kultura-Saileko Hezkuntza-Sailordetzaren menpeko ikastegiak eta bai Ertzaintzari izendatutakoak ere. 2-Aurreko idazatian ezarritako jaurpidepean ez dauden Autonomia-Elkarte Ihardutze-Sail edo Zerbitzuek, atal honetan ohartematen direnetatik behar ditzaten ogasun mugikorren erosketa eta zuzkiketa Zerbitzu Nagusien bitartez egin ahal izango dute, hauekin hitzartuz gero. Bigarren Atala.-1-Gasteizko Lakuan eta Bilboko Gran Via kaleko 85.ean dauden Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eraikintzak sail batzuetakotzat aldarrikatzen dira. 2-Aldarrikapen horri eta gerokoan egin daitezenei darienez, Urriaren 24ko 230/ 1983 Dekretoz sortarazitako Ihardutze-Sailei honako hauek dagozkie: a) Eraikintzaren orotariko alderdien edo horietango arduralaritza, eraentza, lanen, zerbitzuen eta teknika laguntzaren akurapenak edo enpresa egitasmogileekingo akurapenak, erabat edo jakineko neurritan. b) Orotariko edo guztion erabilgarri diren alderdietan erabili edo baliatu beharreko ogasun mugikorrak erosi edo akuratzea. c) Eragindako Sailen akioz, ihardutze-sail edo zerbitzu batzuei atxikitako eraikintzen alderdietarako akurapenak bideratu eta izendatzea. d) Aurreko idazatietan adierazitako ekintza eta akurapen guztietan, Lehendakaritzaren Idazkaritza-Saileko eta Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Sailburuen bateango Aginduz, eman dadin Zerbitzu-Nagusien IhardutzeAraudiarekiko menpetasuna. 3--Sailen Zerbitzu-Artezkariek eta Autonomia-Elkarteko Agintaritzaren Arduralaritza-Erakundeetango maila berekoek, sail batzuetakotzat aldarrikatu ez diren arduralaritza-eraikintzetango lanen akurapen edo egiterapenerako eskusartzea eskatu ahal izango diote Zerbitzu Nagusien Buruzagiari; honek, Zerbitzuaren gaitasunaren eretzean, aukeran izango du hori onartzea; horrela gertatuz gero, zehaztapidetza, Zerbitzu Nagusien Ihardutze-Araudiak, atal honen 2 garren idazatiaren c) hizkian aipatzen diren hitzarmenei buruz agindu dezanaren arauera bideratuko da. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1984.eko Apirilak 9. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lehendakaritzaren Idazkaritza-Sailburua, XABIER CAÑO MORENO Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, PEDRO LUIS URIARTE SANTAMARINA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.