Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Azaroaren 14eko 257/83 DEKRETOA, etxebizitzen bezero eta baliatzaileei eman behar zaien argipidea araupetuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Merkataritza, Arrantza eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 173
  • Hurrenkera-zk.: 2213
  • Xedapen-zk.: 257
  • Xedapen-data: 1983/11/14
  • Argitaratze-data: 1983/11/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Bezeroaren Araudiari buruzko Azaroaren 18ko 10/81 Legeko 8. atalak zera agintzen du: bezero eta baliatzaileek, bere etxebizitzaren osasunketa eta osasunbideen aldetikako zernolakoak ezagutzeko eskubidea izango dutela, eta bai bertako gai eta antolapideen ontasun-maila eta ezarri diren modua ere, enerjia aurreratzekoak eta berotasun-jabaltzebideak barne. Guzti hori horrela, Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailburuaren saloz eta Jaurtze-Batzordeak bere mila eta bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Azaroaren hamalauko bilkuran aztertu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: 1. Atala Dekreto honek mugiezinezko ogasunen merkataritzan eraikitzaileek, sustatzaileek eta etxebizitzen eskaintzak egin ohi dituzten beste edozein enpresak etxebizitza baten erosle edo maizter izan daitekenari aurkeztu beharko dioten nahitaezko argipidea finkatzen du. 2. Atala Aurreko atalean esaten den nahitaezko argipidea agiango erosle edo maizterrei eskuratu beharko zaie, beroien eskuragarri jarriz liburuxka edo beste agiriak, akuratze orduan edo aurretik. 3. Atala Aipaturiko nahitaezko argipide horrek, jarraiango hauek eraman beharko ditu bere barne: 1. Osasunketa eta osasunbideen zernolakoak. a) Etxe osoaren eta etxebizitzaren osasunbidezko hodi-sarearen eta isurbideen sare nagusiarekin estekatzearen zernolakoak ematea eta horren irudikapen bat. b) Leihoen, eta argiztapenerako eta aideztapenerako luze-zabalaren neurriak. 2. Etxearen zernolakoak. a) Etxe eta oinarrien egituraren zernolakoak ematea. b) Etxearen gaien eta erainkintze-moduen ontasun-maila, marka, eredua eta ezagukariaren aipamena. c) Etxebizitza bakoitzaren edo guztienaren barrualdeko gaineztaduraren ontasun-maila, marka, eredua, iraunkortasuna, iraupen-lana, neurriak eta ezagukaria, lurretan, hormetan eta sabaietan. d) Ateetan, leihoetan, alasetan, e.a.-etan erabilitako egurren, kristal eta beroien lodieraren, eta beste gaien moetak. e) Guztientzat diren antolapideen, uren estekaguneen, zuzkiketa eta zerbitzuen, ur bero eta hala izanez gero, etxea berotzeko gailuaren kontagailuaren zernolakoak ematea. f) Erkidezko ondasun ezberdinen antolapideen eta banaketa-sarearen, etxebizitzen barruko zerbitzu eta zuzkiketen, elektra-mekanismoen, ur eta osasunbideen estekaguneen zernolakoak ematea eta berorien irudikapena. g) Eraikintzan antolatutako pertsona eta gauzen igogailuen zernolakoak eta dauzkaten segurantza-neurriak. h) Eraikintzan antolatutako suaren aurkako segurantza-neurriak eta suhilgailuak, erabilitako gaiek suarekiko duten portaera eta kearen eta gasaren zabaltze-modua. 3. Enerjia aurreratzeko neurriak. - Eraikintzari ezarritako enerjia aurreratzeko neurrien zernolakoak ematea eta bereziki, eraikintzak nahiz guztien partean nahiz etxebizitzetan dauzkan lehengaien edo sistemaren beroarekiko babespenak, beroien pozoitasuna adieraziz. 4. Nolanahi ere, darabilten lehengaia, eraikintza edo antolapidea legez atxikigarri zaien eraikintzari buruzko finkatutakoarekin bat datozenean, zernolako hori berariz adieraziko da. 4. Atala Etxebizitzak alogatzeko, nahiko izango da aurreko ataleko "1" idaz-zatiko a) eta b)-etan "2" idaz-zatiko e), f), g) eta h)-etan eta "9" idaz-zatiko enerjia aurreratzeko neurriei buruzkoan jasotako zernolakoei buruzko argipideak eskuratzea. 5. Atala Dekreto honetan finkatutakoa ez betetzea, indarrean dauden legeetan ohartemandako arduralaritza-arauhauste zigorgarria izango da. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.-Gai hori dela eta beste Saileei dagokiekeen berarizko agintepideen kaltetan izan gabe, Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailari esku ematen zaio Dekreto hau egiteranean eta erabiltzean beharrezko izan daitezen agindu guztiak emateko. Bigarrena.-Dekreto hau honelako etxebizitzetan bakarrik izango da erabilgarri: Agintaritza babespeko etxebizitzak izanez behin betiko sailkapena eta besteetan gaitasunarekiko egiaztagiria, Dekreto hau indarrean sartu ondoren emana izan denetan. Hirugarrena.-Dekreto honek dioen argipidea agintaritza babespeko etxebizitzei buruzko araudian berariz finkatutakoaren kaltetan gabe izango delakotzat ulertuko da. Laugarrena.-Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunaren biharamonean sartuko da indarrean. Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Azaroak hamalau. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailburua, CARLOS BLASCO DE IMAZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.