Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

Urtarrilaren 24ko 14/1983 DEKRETOA, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia sortze eta eratzeari buruz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 17
  • Hurrenkera-zk.: 259
  • Xedapen-zk.: 14
  • Xedapen-data: 1983/01/24
  • Argitaratze-data: 1983/02/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Ekonomia-Arduralaritzako ihardutze-sailak, mota horretako zuzenketa-eskeak ezagutu eta erabiltzeko agintepidea daukaten arduralaritza erako ihardutze-sailak dira. Euskadiko Autonomia Elkarteak bere erakunde-burujabeen erakuntza, araubide eta ihardunbide alorrean bakarreango agintepidea daukala kontutan hartutik, bere Ekonomia-Itunearen 10-2 atalean esandakoaz baliatuz, horien ondorioz, erabili ahal izango da ahalmen hori Autonomia Elkarteko bereak diren ekonomia-Arduralaritzako ihardutze-sailekin. Beste gogapen batetik begiratuta, ihardutze-sail horien oharpidetzara sartutako zuzenketa-eskeen murrizte nabariak, guzti hori Autonomia Estatutoko 41.2.b) atalean eta Ekonomia Ituneko 2.2. atalean agindutakoari atxikiz, Foru -Diputazioei zerga-moduen gehiengoari buruz ematen diren ekintzen berrikusteko ahalmenen ondorioz delarik, komenigarri egiten du Autonomia Elkartean berarizko ihardutze-sail baten iraspena, hots, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia, berari, alor horretan sartu daitezken zuzenketa -eske guztiak, zuzendu diezaizkioten. Ihardutze-sail honen antolapidetzari zuzenki loturik dauden alderdiak direnez gero, Dekreto honetan araupetzen dira, Epaitegiaren agintepidearen mugak zehaztu ondoren, zuzenketa-eskeen (legezko eta artezko zuduak dituztenen legezkotasunaren kaltetan izan gabe) sartzerako Arduralaritzazko ihardutze-sailen legezkotasuna, Epaitegiko kideen osatze-modu eta egitekoak eta Erroldaritzaren eduki eta bere iharduketetarako oinarrizko arauak. Hori dela eta, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, Jaurlaritzako Lehendakaritzak onartu ondoren eta Jaurlaritzak 1983.eko Urtarrilaren 24ko Osoko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.-Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzaren Epaitegiaren sortze, izendapena eta egoitza 1. Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzaren Epaitegian sortzen da, Dekreto honen Bigarren ataleko 1 zenbakian zehazten diren ekintzen aurka sar ditiaten ekonomia -arduralaritzazko goradei eta zuzenketa-eskeen epai-erabakirako, gaitasunarenjabe den ihardutze-sail bakarra gisa, Autonomia Elkartearen eremuan. Eta alor honetan, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak, aipatutako atalaren 2 zenbakian zehazten den agintepidea soilki izango du. 2. Epaitegia, Ekonomia eta Herriogasun Sailari atxikita geratuko da, beraorren ihardutze-sail gisa. 3. Epaitegiak, aipatutako Sailaren ihardutze-sailen egoitzan, izango du berea. Bigarren Atala.-Agintepideak 1. Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiari doakio honako hauen ezagutza eta erabakia: a) Biderapen honetarako gai izanik, Euskadiko Autonomia Elkartearen ihardutze-sailengandik edo bere Erakunde Burujabeengandik etorri daitezken, atal honen 2 zenbakian jasotzen dena salbu, arduralaritza-ekintzen aurka sartutako ekonomi-arduralaritzazko zuzenketa-eske guztiak. b) Lehen aipatutako ihardutze-sailengandik ez datozelarik, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren bere bereak diren zergen kitapena dela eta sortu daitezkenak, biderapen honen gai diren ekintzen aurka sartzen diren ekonomi -arduralaritzazko zuzenketa-eskeak. c) Aurreko a) hizkian esandako ihardutze-sailek emandako legezko ekintzen aurka sartutako berrikusterako berarizko goradeiak. 2. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun Sailburuak emandako aginduak, inolatan ere ez dira ekonomia -arduralaritzazko zuzenketa-eske aren gai izango. Sailburu horren bere bereak diren aginduen aurka sartzen diren berrikusketarako berarizko goradeiaz arduratu eta erabakitzeko agintepidea Sailburu berari dagokio. Hirugarren Saila.-Herriagintaritza-kargu dela eta, zuzenketa-eskeak suztatzeko legezkotasuna Herriagintaritza-kargu dela eta, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiaren aurrean zuzenketa-eskeak sartzeko egongo dira legez gaituak, soilki Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun Saileko ihardutze-sail hauek: a) Artekaritza-Artezkaria, bere zaitze-egitekoa hedatzen den gaietan. b) Saileko beste Goren Karguak, agindua daukaten ihardutze-gaiei buruzkoetan. Laugarren Atala.-Epaitegiaren osatze-modu eta karguak Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia honako hiru kide hauez osaturik egongo da: a) Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun Saileko Zerga-Arduralaritzako Sailburuordea, honek Lehendakaritza duelarik, bere utzialdi edo gaitzaldian, Saileko Diruegitamu eta Artezkaritzako Sailburuordeak ordezkatzen duela. b) Sail berari atxikitako kargu edo tekniko goren bat, Legejakintzan tituloduna, Idazkaritza bere gain duela. c) Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza Saileko Zuzentza eta Egiterapenako Idazkaritzari atxikitako kargu edo tekniko goren bat, Mahaikidetza duela. Bosgarren Atala.-Epaitegiko kideen egitekoak 1. Epaitegiari dagokio, ihardutze-sail batuangoa legez, atal honen ondorengo zenbakietan, bere kidekoen artekoren bati berariz emandako agintepide eta egitekoz kanpoko guztien ihardupena. 2. Arduralaritzazko ihardutze-sail batuengoetan kargu hori betetzen duenari lege-erapidetzak ematen dizkion egitekoak Lehendakaritzak beteko ditu, eta, bereiziki, arauhauste edo hutsen ustezko egilea Epaitegiko beste kideetakoren bat izan dadinean, egiteratzebidean egindako hutsen kejen idazkiak erabakiko ditu. 3. Idazkariari dagozkio arduralaritzazko ihardutze-sail bateangoetan kargu horren egitekoak, eta, bereiziki, hondorengo hauek: a) Zuzenketa-eskeak sartzen dituzten idazkiak jaso, eta idazki horietan aipatzen diren zehaztapidetzak, dauden tegi eta lansailetatik eskatu. b) Aipatutako zehaztapidetzak eskatzaileei adierazian jarri, goradeien idazkiak aurkestu ditzaten eta egiaztapideen ekarketa eta saloak. c) Egiaztapideen eta horiek egiteratzearen hartzea erabaki. d) Erabakitzeko lan-txostenak idatzi, Epaitegiko beste kideei horien aldakiak helduaraziz. e) Epaitegiaren ezagutzera ekarritako gaien aditzera eman, egiten diren bilkuretan. f) Indarrean dagoen araudiaren arabera, ekintzei jazarritako egiterapena, hartutako erabakiaren eman edo ukatzea. g) Zuzenketa-eskean agertu izan daitezken doakienei erabakiajakinaraztea, eta zehaztapidetzak, berorien legezko aldakiak jaso ondoren, jatorrizko lan-sailetara itzultzea. h) Erabakitakoen betetzea zaindu, egitarapenari jazartzen zaizkion eragozpenak kentzeari dagozkion bideak hartuz edo, hala beharrean, Lehendakariari aurkestuz. i) Ematen diren erabakiak Artekaritzako Artezkaritzari jakinarazi, hotien bere zaitze egitekoaren egiterapen -ondorioetarako. j) Zehaztapidetzan eman beharreko erabakiak Lehendakariari aurkestu, nahiz bere bereak, nahiz ekonomia -arduralaritzazko ihardutze-sailarenak ere. k) Epaitegiak edo bere Lehendakariak erabakitzen dituzten adierazpenak eta agindu guztiak, idatzi, hitzez hitz hartu eta bideratu. l) Bilkuratarako deia egin eta Bilkura bakoitzean aztertu beharreko gaien zerrenda eta txoxtenak batzarkideei iritxiaraztea. m) Epaitegiak edo Lehendakariak agindu lezaken beste edozein zerbitzu bete. Seigarren Atala.-Erroldetegia 1. Epaitegian Erroldaritza orokor bat bakarra eramango da, horretan Epaitegira aurkesten den idazki orori, biderapena hasi beharrekoen epaitegiko erabakiei eta idazki, adierazpen eta Epaitegian atera edo sartzen diren aginduei doakien bakoitzarekiko errolderapena egingo zaio. Erroldetegiaren adierakian erasota geldituko da, agiri -paper bakoitzari buruz, zenbakia, bere motaren adierazgarri den idazpurua, aurkesteko eguna, doakionaren izena eta bidaltzen duen bulegoa. 2. Aipatutako Erroldetegi orokorraz gain, Epaitegiko Idazkaritzak erabiliko ditu, egoki direla uste ditzan txarteltegi eta osagarrizko liburuak eta, horien artean, berarizko liburu bat zuzenketa-eskeen bakarkazko jarraipiderako. Zazpigarren Atala.-Epaitegiko erabakien aurkako goradeiak 1. Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitekiak, agintepidea bereganatua daukan gaietan, beti auzialdi bakarrean epaituko du. 2. Ekonomia-arduralaritzazko zuzenketa-eskeei amaiera ezartzen dienetan, edo bere jarraipena ezinezkoa egin edo etengabean utzitakoetan, zerikusia daukaten gaietan, egiaztapideari buruzkoak salbu, aipatutako Epaitegiak emandako erabakiak arduralaritza-bidea amaituko dute eta aipatutako .aginte-eremuaren berarizko arautegiaren arabera, auzipide-arduralaritzazko bidean izango dira goradeigarri. 3. Doazkienak sartutako egiaztapideak hartzea ukatzeko erabakien aurka, Epaitegiaren aurrean eskedeia sartu daiteke, eta, birremandako erabakiaren aurka ez da inolako goradeirik izango. 4. Ekonomia-arduralaritzazko zuzenketa-eskeen behin -betiko erabakiak, berrikusteko goradei bereziaren gai izan daitezke. BEHIN-BEHINGORAKO ERABAKIA Bakarra.-Epaitegiko kideen izendapena Dekreto hau indarrean sartu eta gehienez bost eguneko epearen barruan, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak Aginduaren bidea, eta Zuzentza eta Legezko Egiterapenako Idazkariak erabakiaren bidez, izendatuko dituzte, bakoitzak bereak, Dekretu honen Laugarren ataleko b) eta c) hizkiak esaten dituzten Epaitegiko kideak, bakoitzak epaikide baten eta beronen utzialdi edo gaixoaldirako ordezko baten izendapena eginez. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.-Egipideralze eta erabiltzen Ekonomia eta Herriogasun Sailburua, Dekreto honen egipideratze eta erabiltzeak eskatu ditzaten erabaki guztiak emateko ahalmendun geratzen da. Bigarrena.-Indarrean sartzea Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratu dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Urtarrilak 24. Jaurlaritzako Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, PEDRO LUIS URIARTE SANTAMARINA.