Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Urtarrilaren 24eko 13/1983 DEKRETOA, biltze-ihardunaren alorrean, goradeien ihardutze-araupideei buruz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 17
  • Hurrenkera-zk.: 258
  • Xedapen-zk.: 13
  • Xedapen-data: 1983/01/24
  • Argitaratze-data: 1983/02/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Biltze-ihardunaren alorrean, Euskadiko Autonomia-Elkartearen berarizko eraue-moduak batetik, eta Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren Erakunuari buruzko Apirilaren 19ko 99/1982 Dekretoko 22-3 eta 24-1-b) Atalek aipatzen dituzten Bilketa-Hitzarmenak Foru Diputazioekin egiteko ahalpideak bestetik, komenigarri egiten dute goradeien araupideei ahalik eta argipide haundiena emango dien araupideua bat ematea. Horrez gain, Herri-Arduralariuaren ardurapekoenganako harremanak errezagoueko Jaurlariuaren etengabeko nahiarekin bat etorriz, aurreko lerroaldian aipatutako Hitzarmenez baliatuz, Foru-Diputazioen Bilketa-Zerbiuuek egin ditzatenean hertsipenezko arduralariua bidetikako egintzapide -idazkien aurkezteko tokiari buruz, bere 5. Atalak aipatzen duen araua Dekretoan sartu da. Hori dela eta, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, Jaurlaritzako Lehendakariuak onartu ondoren eta Jaurlariuak 1983.eko Urtarrilaren 24ko Osoko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.-Biltze-iharduneko lanarigoaren ekintzak 1. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren diru-izendapen eta harturenak eskuraueko biderapenetan, biltze-iharduneko lanarigoarengandik ateratako ekintzen aurkako goredeiak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Dirubidetzetako Sailburuordearen aurrean sartuko dira. 2. Autonomia Elkarteko Erakunde Burujabeen diru-izendapen eta harturenak eskuraueko buruzkoetan, beren bilue -iharduneko lanarigoarengandik ateratako ekinuen aurkako goradeiak, aipatutako Erakundeen bilue-iharduneko zerbitzuen buruzagitza duten ihardutze-sailen aurrean sartuko dira. 3. Ekintzak, Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren Erakuntzari buruzko Apirilaren 19ko 99/1982 Dekretoaren 22.3 eta 24.1.6) Ataletan jarritakoaz baliatuz izenpetutako hitzarmenak egiteratzeko, Foru Diputazioetako Bilketa-Zerbitzuko lanariek egin zitzatenean, aurreko bi idazatietan adierazitako agintepideek indarrean iraungo dute. Bigarren Atala.-Dirubidetzako Sailbuordearen ekintzak Eusko Jaurlaritzako Dirubidetzako Sailburuordeak, biltze-ihardunaren biderapenetan hartzen dituen erabaki eta beste arduralaritza-ekintzen aurka, Euskadiko Ekonomia -Arduralaritzako Epaitegiaren aurrean ekonomia-arduralaritzazko zuzenketa-eskea sartu ahal izango da, aldezaurreko eta borondatezko birrabiatze-eskearen kaltetan izan gabe, eta guzti hori, horri buruz indarreango araupideekin bat etorriz. Hirugarren Atala.-Hertsipenezko bidearen geldiaraztea 1. Hertsipenezko Arduralaritza-bideak geldiaraztezko eskabideak Dirubidetzako Sailburuordearen aurrean aurkestuko dira edo, hala beharrez, Erakunde Burujabearen biltze -iharduneko zerbitzuen buruzagitza daraman erakundearen aurrean. 2. Ekonomia-arduralaritzazko zuzenketa-eskea sartzea gerta dadinetan, hertsipenezko bideak geldiarazteko eskapideak Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiaren aurrean sartuko dira. Laugarren Atala.-lnorenak 1. Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta bere Erakunde Burujabeen diru-izendapen eta harturenak eskuratzeko egindako hertsipenezko bideetan suzta daitezen inorenak, arduralaritza-bidean erabakitzea dagokio Dirubidetza -Sailburuordeari. 2. Dirubidetza-Sailburuordeak erabakiko ditu inoren zuzenketa-eskeak, Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Ondare-Artezkaritzaren arauzko erizpena eman ondoren. Bosgarren Atala.-Idazkiak aurkezteko tokia Lehen aipaturiko 99/1982 Dekretoko 22.3 eta 24.1.b) Atalek aipatzen dituzten hitzarmenez baliatuz, Foru Diputazioetako Bilketa-Zerbitzuek hertsipenezko arduralaritza-bideen biderapena egin dezatenean, doakienek, Autonomia-Elkartearen eta bere Erakunde Burujabeen Arduralaritzako ihardutze-sailen aurrean, esandako biderapenez atera ditzaten goradeiak eta gainontzeko idazkiak Zerbitzu horien idazguetan aurkeztu ahal izango dituzte. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.-Egipideratze eta erabiltzea Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, Dekreto honen egipideratze eta erabiltzeak eskatzen dituen erabaki guztiak emateko ahalmendun gelditzen da. Bigarrena.-Indarrean sartzea Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratutako egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Urtarrilak 24. Jaurlaritzako Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, PEDRO LUIS URIARTE SANTAMARINA.