Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Urriaren 4ko 182/1982 DEKRETOA, Euskal Herriko Bigarren Mailako Portuetako Zerbitzu Nagusi eta TokianTokikoak eratuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 131
  • Hurrenkera-zk.: 1499
  • Xedapen-zk.: 182
  • Xedapen-data: 1982/10/04
  • Argitaratze-data: 1982/10/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Urriaren 4ko 183/1982 Dekretoz, Portuen alorrean eskuratutako Zerbitzu eta Erakundeak Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailari atxikitzea, eta baila horretan mugatzen diren aginteen iharduketa ere erabakiz, bere oraingo egituraketaren aldakuntzari ekitea beharrezkoa da, horrela, AutonomiaElkarteko lur-eremuko erakundetzaren arauzko izare berriari ihardutzeak egokitu, eta azken batean, herri-zuduen arduralaritza-ekintzapideei eginkortasun haundiago eman ahal izateko. Horren ondorioz, Jaurlaritzak 1982garreneko Urriaren 4an egindako Osoko Bilkuran aztertu eta onartu ondoren, eta halaber, Eusko Jaurlaritzako Lehendakari naizenez, nire onarpena berriz emanik, honako hau, ERABAKITZEN DUT: Lehenengo atala.-Portu eta Itsas-Garraioen Artezkaritzaren menpeko Bigarren Mailako Portuen Zerbitzua sortzen da. Bigarren atala.-Euskal Herriko Portuen Tokian-Tokiko Batzordea deuzeztatu agiten da. Hirugarren ntala.-Ondarroa, Lekeitio, Elantxobe eta Mundakako Portuak, Gernikako itsas-adarreko portuantolapidetzak, Bermeo eta Bakio eta Armintzako portuantolapidetzak eta Plentziako portu-antolapidetzak berebaitan izango dituen Bigarren Mailako Portuen Bizkaiko Lurralde-Burugoa sortzen da. laugarren alala.-Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria eta Zumaiako Portuak eta Deba eta Motrikuko portu-antolapidetzak berebaitan izango dituen Bigarren Mailako Portuen Gipuzkoako Lurralde-Burugoa sortzen da. Gasteizen, 1982garreneko Urriak 4. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.