Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Uztailaren 30eko 92/1981 DEKRETOA, Zuzkiketaitunetarako ihardutze-egiturazko jaurpideez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 56
  • Hurrenkera-zk.: 662
  • Xedapen-zk.: 92
  • Xedapen-data: 1981/07/30
  • Argitaratze-data: 1981/08/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun

Testu legala

Dagokien erakundeek zuzkiketa-ituneei buruzko erabakiak hartu ez ditzaten artean, gai hori araupetzeko Erresuma osorako indarrean dauden araupideak dira erabilgarri Euskal Herriko Autonomia-Elkartean. Hala ere, erresuma-mailako araupidetzak AutonomiaElkarte guztien eta bereziki Euskal Herrikoak duten lan eta ihardutze-eremuetan daudenen ihardutze-egiturazko erabat bestelako oinarri-iritziak dituela, haiek hemen erabiltzeak ihardutze-egituraren alorrean herri-ekintzaren eraginkortasuna ahultzea lekarken egokitasunik ez bat sortararizo luke. Egoera horrek, gai horretzazko orotariko araupideen zain egon gabe zuzkiketa-itunebideen alorrerako ihardurze-egitura Euskal Herriaren berenezko ihardutze-sail eta zerbitzuen egiturari hobekien egokitu dakion modu batez eratu beharra nabarmenki agertzen da, bestela gerta daitezkeen hutsen zuzenketa berehala egiteko bide. Dekreto honen bidez sortarazi eta bakoitzean dagokien Sailek bertan eskuhartzen duteneko Zuzkiketa-Itunetarako Batzorde Nagusia, teknika eta legebidezko segurtasuna lortzeko lanabes bat da funtsean. Arian-arian hasi eta "onartutako eredu" delakoaz baliatzea, ihardutze-modu hori egokikorrago egiteko bide izango da. Laguntza eta lankidetza-sail gisa, Lehendakaritzako Idazkaritza-Sailaren baitan "Zuzkiketa-itunetarako eta Artarako Laguntza-Zerbitzua" sortarazten da, eta "ZuzkiketaBiltegi Nagusia", berriz, gauzazko baliapidetarako. Gainera, zuzkiketa-itunezaleen "Sailkaketa-Batzorde" bat eratzen da, horrentzako arauak Azken Erabakietako Bigarrenak agintzen duenez jarriko direla. Indarrean dagoen legezko Antolaketak, Autonomia-Estatutuak agintzen duenaren arauera, ihardutze-egokitzeak egiteko ahalmenak, erabat, Eusko-Jaurlaritzari ematen dio, eta Dekreto honek agintzen dituenak bereziki. Hori dela eta, 1958garreneko Uztailaren 17ko Arduralaritzabide-Legearen 130.2 Atalak dionez Jaurlaritzako Lehendakaritzak aurrez ontzat emanda, Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz 1981garreneko Uztailaren 30eko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABARITZEN DU Lehenengo Atala.- Zuzkikela-Itunetarako ihardutze-egituraren jaurpideak Euskadiko Autonomia-Elkarteko arduralaritzazko zuzkiketa-itune guztiak, lanariekikoak eta HerriondareLegean araupetutako gaiei darizkienak izan ezik, Dekreto honen bidez ezartzen den jaurpidepeko ihardutze-egituraz egingo dira. Bigarren Atala.- Zuzkiketa-Ituneak egiteko gaitasuna duten Ihardutze-Sailak Legetan ohartemandakoak gertatutakoan arauzko izan dedin Eusko Jaurlaritzaren baimenaren kaltetan gabe, honako ihardutze-sail hauek izango dute zuzkiketa-ituneak egiteko gaitasuna: a) Jaurlaritzako Sail berezietako Sailburuek. b) Ihardutze-Sail Burujabeen legezko ordezkariek. c) Dekreto honen 6garren Atalean sortarazten den Zuzkiketa-Itunetarako Batzorde Nagusiak. Hirugarren Atala.- Sailburuen gaitasun-eremua Honako hauetan izango dute gaitasuna Sailburuek: 1. Onartutako ereduez besteko ogasun mugikorrei buruzko zuzkiketa-ituneetan indarrean dauden legeek ematen dituzten egiaztapide guztiak egiteratzeko. 2. Onartutako ereduetako ogasun mugikorrei buruzko zuzkiketa-itunetan, xahupenak eratzeko eta bere Sailari dagozkion erosketen aintzin-egitaraua egiteko. 3. Aurreko bi zatietan sartu gabeko zuzkiketa-itunetan: a) Bere Sailaren zuzkiketa-ituneen zehaztapidetzei ekin dakiela agintzeko. b) Aurre-egitasmo, egitasmo, argipide-txosten eta teknikazko baldintza-zerrendak egin daitezela erabakitzeko. c) Hoietarako gastua egiteko baimena emateko, Artekaritzaren egitekoaren kaltetan gabe. d) Lehiaketa-errematetarako eta mugatutako Iehiaketatarakoen lehen-onarpena egitea, Zuzkiketa-Itunetarako Batzorde Nagusiaren erizpena aurrez entzun ondoren. e) Lege-erapidetzan ohartemanda bezala zuzkiketaituneak behinbetiko emateko. f) Zuzkiketa-ituneekiko ikerketa, adierazpen, aldaketa, birrazterpen eta hauspen-ekintzak, eta haien egiterapenari buruzko guztiak, Zuzkiketa-itunetarako Batzorde Nagusiak arauz aurrez eman beharreko erizpenaren kaltetan gabe. Laugarren Atala.- Ihardutze-Sail Burujabeen legezko Ordezkarien Gaitasun-eremua Ihardutze-Sail Burujabeen legezko ordezkariek nolanahiko zuzkiketa-ituneak egiteko gaitasuna dute, hasieratik hamar miloe pesetatik gora jo dezatenetarako sailok haren menpeko direneko Sailburuaren aintzin-baimena beharrezko izango badute ere. Esandako gaitasun-aitorpen horren kaltetan gabe, onartutako ereduetako ogasunezko zuzkiketak ZuzkiketaItunetarako Batzorde Nagusiaren bidez egin beharko dira. Bosgarren Atala.- Zuzkiketa-Itunetarako Batzorde Nagusiaren Gaitasun-eremua Honako hauetarako izango da gai Zuzkiketa-Itunetarako Batzorde Nagusia: 1. Onartutako ereduetako ogasun mugikorrei buruzko itunetan, lege-erapidetzak Itunetarako ihardutze-sailari eta Mahaiari aitortzen dizkien guztietarako, beti ere Dekreto honen 3.2 Atalak Sailburuei ematen dizkien eskubideei eutsiz. 2. Gainontzeko beste guztietan, Zuzkiketa-Itunetarako Mahaiari dagozkion guztietarako eta berarizko arduralaritzaarauen zerrendak egiteko, eta bai 3.3 Atalean zehaztutako argipide-txostenak egiteko ere. 3. Arduralaritza-akurapenen alorrean indarrean dauden legeen arauera hoiek egitea Autonomia-Elkarteko ihardutzesailei legokieken aholkularitzazko guztietarako, legealorrekoak soil-soilik direnean salbu hoiek, hurrengo Atalean agintzen denez, Zuzkiketa-Itunetarako Batzorde Nagusiari Idazkari gisa atxikitako Legelariari bait-dagozkio. Seigarren Atala.- Zuzkiketa-Itunetarako Euskal Herriko Batzorde Nagusia.- Osatze-modua 1. Zuzkiketa-Itunetarako Euskal Herriko Batzorde Nagusia sortarazten da Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren baitan, ihardutze-egituraz Herriondare-Artezkaritzari menpekotasunez atxikita. Honako hauek osatuko dute Zuzkiketa-Itunetarako Batzorde Nagusia: a) 5.1. Atalean ematen zaizkion eskubideak egiteratzeko, - Herriondare-Artezkaria edo legez horren ordezkotza egin dezana izango den Lehendakari batek. - Artekaritza-Artezkariak edo Artezkari Ordezkari batek, batzordekide gisa. - Lehendakaritzaren Idazkaritza, Industria, Merkataritza eta Turismo, Hezkuntza eta Osasunketa eta GizartesegurantzaSailen izeneko banak. - Herriondare-Artezkaritzako herrilanari edo lanari Zuzentza-Lizenziatutzadun batek; horrek Idazkaritza-lana egingo du, hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekorik gabe. b) 5garren Atalaren 2 eta 3 zatietan emandako eskubideak egiteratzeko, - Herriondare-Artezkaria edo legez horren ordezkotza egin dezana izango den Lehendakari batek. - Artekaritza-Artezkariak edo Artezkari Ordezkari batek, batzordekide gisa. - Lehendakaritzaren IdaJkaritzaren izeneko batek, batzordekide gisa. - Doakion Sailaren izeneko hiruk, batzordekide gisa. Herriondare-Artezkariaren aburuz sail bati baino gehiagori badoakio, bakoitzaren izeneko bi sartuko dira batzordean. - Herriondare-Artezkaritzako herrilanari edo lanari Zuzentza-Lizenziatutzadun batek; horrek Idazkaritza-lana egingo du, hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekorik gabe. Zazpigarren Atala.- Itune-agiriak sendestea Honako hauek sendetsiko dituzte itune-idazkiak: a) Onartutako ereduez besteko ogasun mugikorrei buruzkoak, dagokion Sailburuak. b) Ihardutze-sail Burujabeek egindakoak, hoien legezko ordezkariak. c) Gainontzeko guztiak, Zuzkiketa-Itunetarako Batzorde Nagusiko Lehendakariak. Zortzigarren Atala.- Zuzkiketa-Itunezaleen Euskal Herrirako Sailkaketa-Batzordea 1. Zuzkiketa-itunezaleen sailkapenari buruzko zehaztapidetzak hasteko eta erabakitzeko, Dekreto honen bidez Zuzkiketa-Itunezaleen Euskal Herrirako Sailkaketa-Batzordea sortarazten da Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren baitan, ihardutze-egituraz Herriondare-Artezkaritzari atxikita. 2. Honako hauek osatuko dute Sailkaketa-Batzorde hori: - Herriondare-Arezkariak edo horren legezko ordezkoak. - Lurralde-Antolaketa eta Herrilanak, Lehendakaritzaren Idazkaritza, Industria, Lana, eta Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailen izeneko banak· - Herriondare-Artezkaritzako herrilanari edo lanari Zuzentia-lizenziadutzadun batek; horrek Idazkaritza-lana egingo du, hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekorik gabe. Bederatzigarren Atala.- Zuzkiketa-Ituneen eta Zuzkiketa-Itunezaleen Erroldeak Zuzkiketa-Ituneen eta Zuzkiketa-Itunezaleen Erroldeak, lehenengoa Zuzkiketa-Itunetarako Batzorde Nagusian eta bestea Sailkaketa-Batzordean eramango dira, eta hoien idazguetan egongo. Hamargarren Atala.- Zuzkiketa-Itunetarako eta Artarako Laguntza-Zerbitzua 1. Zuzkiketa-Itunetarako eta Artarako LaguntzaZerbitzua deritzan ihardutze-saila sortarazten da Lehendakariatzaren Idazkaritza-Saileko egituraren barruan. 2. Honako egiteko hauek izango ditu ZuzkiketaItunetarako eta Artarako Laguntza-Zerbitzuak: a) Autonomia-Elkartearen beharrei erantzuteko interesgarri izan daitezkeen merkatu, zuzkitzaile eta gaiei buruzko orotariko argipideak biltzea. b) Ihardutze-sail berezien erabilkizunen eta ogasunbeharren aintzin-egitamuei buruzko argipideketa, ZuzkiketaItunetarako Batzorde Nagusiari ezagutarazteko. c) Onartutako erduetako ogasun mugikorren harpena, aurrez hoien zenbatekoa eta ontasun-maila egiaztatuz. d) 11garren Atalak dion Biltegi Nagusia eratzea eta erabiltzea. e) Orohar, Zuzkiketa-Itunetarako Batzorde Nagusiarekingo, Sailkapen-Batzordearekingo, Sailekingo eta Ihardutzesail Burujabeekingo elkarlana. Hamaikagarren Atala.- Biltegi nagusia Zuzkiketa-Itunetarako Batzorde Nagusiak onartutako ereduen arauzko ogasunentzako Biltegi Nagusia eratzea eta horren ardura bere gain izango ditu; biltegi horrek tegi bat nahiz batzuk izango ditu, eta ogasun hoiek hartzeko, zaintzeko eta erabili daitezen emateko bidea izango da. ERABAKI GEHIGARRIA BAKARRA.- Zuzkiketa-ltunetarako Mahai berrien erakuntza Sail baten zuzkiketa-ituneen ugariak aholkugarri egin dezanean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren eta doakion Sailaren beteango saloz, eta Dekreto honetako 6.2.b) Atalak dionez eratutako Zuzkiketa-Itunetarako Batzorde Nagusiak bere erizpena eman ondoren, Jaurlaritzak Sail horrentzako berarizko Zuzkiketa-Itunetarako Mahai bat eratu ahal izango du. Mahai horren osatze-modua, gaitasun-eremua eta ihardutze-aldia eratze-Dekretoan zehaztuko dira. ALDI BATERAKO ERABAKIAK LEHENENGOA.- Dagoeneko hasita dauden zuzkiketa-itunebideak Dekreto hau indarrean jarri baino lehen hasitako itunebide guztiei, hasi dituzten Ihardutze-sailek eginaraziko dizkie bere bide-aldi guztiak, orduan indarrean zeuden arauen ariora. BlGARRENA.-Zuzkilarien Sailkapena Dekreto honen Azken Erabakietatik Bigarrean ohartemandako araupideak eman ez daitezen artean, Erresumagandik eskuratutako zuzkilarien sailkapenak izango du Euskal Herriko Autonomia-Elkartearekingo Zuzkiketa-Ituneen legezko ondorio guztietarako balio osoa. AZKEN ERABAKIAK LEHENENGOA.- Egiterapen eta erabiltze-arauak Lehendakaritzaren Idazkaritza eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuei, bakoitzak bete agintepide-eremuan Dekreto hau egiteratzeko eta erabiltzeko eskua ematen zaie. Dekreto honetan aipatzen den ogasun mugikorren ereduen onrpena Lehendakaritzaren Idazkaritza eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuen bateango saloz egingo da, unean-unean, doakien beste Sailei entzun ondoren. Agindu hoietau, eredu-onarpenaren gai diren ogasunak zehatzmehatz aipatuko dira, eta bai zer Sail eta Ihardutze-sail Burujaberi doazkien ere. BIGARRENA.- Zuzkilarien sailkapenerako jaurpideak Sailaketa-Batzordearen saloz Euskadiko AutonomiaElkartearekin zuzkiketa-ituneak egiteko sailkapenarentzako legebideak jartzeko beharrezko izan daitezen arauak emateko eskua ematcen zaio Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari. HIRUGARRENA.-Indarrean jartzea Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita batgarreneko Uztailak hogieta hamar. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lehendakaritzaren Idazkaritza-Sailburua, XABIER CAÑO MORENO.