Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Nekazaritza-Sailaren Jorrailaren 14ko 61/1981 DEKRETOA, Euskal Herriko Nekazaritza-Sailaren behin-behingo ihardutze-erakundetza ontzat emanaz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 244
  • Xedapen-zk.: 61
  • Xedapen-data: 1981/04/14
  • Argitaratze-data: 1981/05/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Nekazaritza-SaiIburuaren saloz, eta Eusko Jaurlaritzako Sailburu-Batzarrak mila bederatzirehun eta larogeita batgarreneko Jorrailaren 14an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau, ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala: Ondoren ematen diren Nekazaritza-Sailaren behin-behingo Ihardutze-Erakundetzaren araupideak ontzat ematen dira. Bigarren Atala.-Nekazaritza-Sailburuari Araupide hauek era biltzeko eta dagoeneko egon dauden 1an-bana1coak haietan ezartzen den erakundetzari egokitzeko beharrezko izan daitezen zertzezko eta egiteratzezko arau guztiak emateko eskua ematen zaio. Hirugarren Atala.-Araupide hauei datxekien indargabetzeeraskinean aipatzen diren erabakiak eta haietan agintzen direnen auricako izan daitezen guztiak baliogabetuta gelditzen dira. NEKAZARITZA-SAILEKO IiEHIN-I3EHINGO IHARDUTZE-ARAUPIDEAK AINTZIN-IDAZPURUA Ihardutze-Erakundetza - Zerbitzu Nagusiak Lehenengo Atala.-Honela arautuko da ihardutze-erakundez, bere Sailburuaren goren-agintepean, Nekazaritza-Sai1aren ihardutze-erakundetza: 1.-Nekazaritza-Politikaren Batzordea. 2.-a) Nekazaritza-Egitura, Industriatze eta Salpide-Saiolordetza. 6) Nekazaritza-Ikerketa, Suztapen, Zabalkunde eta Gaikuntza-Sailordetza. 2.1.-Nekazaritza-Egituren Artezkaritza. 2.2.-Nekazaritza-Industriatze eta Sa1pide-Artezkaritza. 2.3.-Nekazaritza-Ikerketaren Artezkaritza. 2.4.-Nekazaritza-Suztapen, Zabalkunde eta Gaikuntza-Artezkaritza. 3: Teknika-Zerbitzuen Artezkaritza. 2garren Atala.-Aurreko Atalean aipatutako ihardutze-erakundeen egitura, egiteko eta ihardutze-antolakideketa Araupide hauetan zehaztutakoei egokituko zaizkie. LEHENENGO IDAZTURUA Aginteak eta Eskubideak Sailburuaz 3garren Atala: Honako agintepide eta eskubideak dagozkio Sailburuari: 1. Saileko zerbitzu guztiei buruzko arioa, artezkaritza eta ikerlaritza. 2. Bere Sailari izendatutako gaiei buruzko Lege-Egitasmoen edo Dekretoen saloak Eusko Jaurlaritzari egitea. 3. Bere Sailari dagozkion gaietan arau-ematezko agintea erabiltzea. 4. Bere Sailari atxikitako lanarigoa izendatzea eta kentzea, Eusko Jaurlaritzak Sailburu-Batzarrean erabakitako Dekretozko izendapena behar dedinean salbu. 5. Saileko herrilanariak izendatzea eta kentzea eta bai tokiz aldatzea eta mailaz jasotzea ere, Sailburuak aukeran egitekoak izan daitezenean. 6. Bidezko izan dedinean sariak ematea, edo hala behar dedinean hoien saloa egitea, eta indarrean dauden legeen arauera zigortze eta zentzatze-ahalmenak egiteratzea. 7. Hori egitea beheragoko mailako agintariren bati ez dagokionean, erakunde eta agintarien erabakien aurkako goradeiekiko atduralaritza-bideango azken-erabakiak ematea, legez jarri daitezen salbuespenetan izan ezik. 8. Sailaren agintepeko arduralaritza-agintarien artean sortu daitezen auziei aterapideak ematea, eta beste Sailekingo aginteeremuei, buruzko auziei ekitzea. 9. Saileko diruegitamuen aintzin-egitasmoa egitea. 10. Sailak bere dituen zerbitzuenak izan eta Eusko Jaurlaritzako Sai1buru-Batzarraren aginteperako gorde gabeko xahupenak horretarako baimena emandako diruizendapenen barruan egitea erabaki, eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailari hoiei dagozkien ordainketak egiteko agintzea. 11. Bere Sailari dagozkion arazoekiko hitzarmenak Jaurlaritzaren izenean izenpetzea. 12. Eta indarrean dauden legeek eman diezaizkivten agintepide guztiak. .I ATALBURUA Nekazaritza-Politikaren Batzordeaz 4garren Atala.-Nekazaritza-Sailburuaren lehendakaritzapeko Nekazaritza-Politikaren Batzorde bat egongo da. 5garren Atala.-Nekazaritza-Politikaren Batzordcalc Sailaren Egitamuak eta egintzapide-politika gauzatuko ditu. 6garren Atala: 1. Honako hauek osatuko dute esandako Batzorde hori: Nekazaritza-Egitura, Industriatze eta Salpide-Sailburuordeak, Nekazaritza-Ikerketa, Zabalkunde, Suztapen eta Gaikuntza-Sailburuordeak, Idazkari-lana egingo duen Teknika-Zerbitzuen Artezkariak, eta Egitura, Industriatze eta Salpide-Artezkariak, Ikerketa-Artezkariak, Nekazaritza-Zabalkunde, Suztapen eta Gaikuntza-Artezkariak eta Lurralde-Ordezkariek. 2. Lehendakariak beharrezko eritzitako nornahiri dei egin ahal izango zaio Nekazaritza-Politikaren Batzordearen bilkuretara.II ATALBURUA Sailordetzez 7garren Atala.-Sailburuordeak dira, Sailburuaren ondoren, Sailordetzako goreneko Buru, eta honako ahalmen hauek dituzte Burugo horren indarrez: 1. Sailburuaren esku-ematez Sailaren ordezkaritza egitea. 2. Bere Sailordetzako lanarigo osoaren goren-burugoa eta horri buruzko arazo guztialc erabakitzea, Sailburuarentzat edo Artezkarientzat gordetakoak salbu. 3. Artezkaritzen lan-egitarauak ontzat ematea, eta hoien etxe eta lantokiekilco ikerlaritza egitea, hoien iharduna erakidetuz. 4. Bere Sailordetzako zerbitzu nagusien barne-jaurpideari buruzko guztiak agintzea eta hoiekiko zehaztapidetzak erabakitzea, hori Sailburuaren edo Artezkarien berarizko eskubide izan ez dedinetan. 5. Gainontzeko Sailekingo eta dagokion aginte-eremuan Nekazaritza-Sailarekin zerikusia izan dezaten Ihardutze-Sail eta Erakundeekingo Harreman-Sail gisa aritzea. 6. Indarrean dauden legeek eman diezaizkieten gainontzeko aginpide, egiteko eta eskubide guztiak egiteratzea. Lehenengo Saila ARTEZKARITZEZ ' 8garren Atala: Honako eskubide hauek dagozkie Artezkaritza berezietako Artezkariei: 1. Bere agintepeko izan daitezen arazoetarako ordezkotza. 2. Zerbitzuekiko artezkaritza eta eraentza, eta bere Artezkaritzaren ardurapeko arazoak erabakitzea. 3. Bere ardurapeko lansail guztien zaingoa eta arakaketa, eta bai hoiek antolatzea ere. 4. Diruegitamuekiko salo, arduralaritza eta egiaztapena. 5. Lan-eskuarte eta lanabesen erabilkera zaintzea. 6. Izendapenen eta kentzeen saloak. 7. Bere agintepeko lanarien akurapena, artezkaritza eta eralcideketa, bere Sailburuaren aintzin-baimenarekin. 8. Zigortze-zehaztapidetzei ekitea, eta hutsegiteei buruzkoak erabakitzea. 9. Baimenak, lan-utzarteak, oporraldiak eta egoitza-baimenalc ematea. 10. Zerbitzu-mezuak egiteko agintzea eta hoiek aztertzea. 11. Lanaren egitamuketa eta egiterapena, bere mailatik goragoko agintariei egintzapide-egitarauen saloa eginaz, Sailordetzarenarekin eta Sail osoarenarekin elkar hartuz. 12. Artezkaritzek, eginkortasunaren eta emankortasunaren onerako eritzitakoan, bere dituzten eskubideak bere ihardutzesailei utzi aha1 izangv dizkiete, bakoitzari berari dagokivn lurraldeáren barrurako. 13. Lege-Erakundetzak aitortu diezaizkien gainontzeko eskubideak. Bigarren Saila NEKAZARITZA-EGITUREN ARTEZKARITZA 9garren Atala,-Nekazaritza-Egituren Artezkaritza ihardutzeerakundetzaz Nekazaritza-Egitura, Industriatze eta Salpide-Sailordetzaren menpekoa izango da. 10garren Atala.-Honako hauek ditu Nekazaritza-Egituren Artezkaritzak bere funtsezko xede: 1. Izadi-eskuarteen ahalik eta ustiaketarik onena. 2. Autonomia-Elkartearen onetan hori egitea beharrezko izan dedineko eskualdeen ekonomiazko eraldaketa. 3. Landalur-aldeak hobetzea, Euskal Nekazaritzaren bizitzemaila jasotzeko bide. Nekazaritza-ustiapide behar adinako eta egokiak sortaraztea eta hobetzea. 11garren Atala.-Bere helburuak lortzeko, Nekazaritza-Egituren Artezkaritzak Alor-Politikazko eginkizunak eta indarreango araupidetzak eman diezaizkion agintepideak bere izango ditu. Hirugarren Saila NEKAZARITZA-INDUSTRIATZE ETA SALPIDE-ARTEZKARITZA 12garren Atala.-Ihardutze-egituraz Nekazaritza-Industriatze eta Salpide-Artezkaritza Nekazaritza-Egitura, Industriatze eta Salpide-Sailordetzaren menpe egongo da. 13garren Atala.-Honako hauek ditu Nekazaritza-Industriatze eta Salpide-Artezkaritzak funtsezko xede: 1. Nekazaritza-gaiak industríapideratzeko eta saltzeko nekazarien zaingopeko enpresa lehiakorrak sortaraztea. 2. Euskal Autonomia-Elkarteko nekazaritza-gai nagusien salpideei eta industriabideratzeari buruzko azterlanak. 14garren Atala.-Bere helburuak lvrtzeko Nekazaritza-Industriatze eta Salpide-Artezkaritzak indarrean dagoen araupidetzak eman diezaizkion agintepideak izango ditu eta, hoietan, 1. Nekazaritza-Industriak eratzea eta suztatzea, eta hoien teknika-bideak. 2. Marrukeriaren aurkako babesa. 3. Sorleku-merkatuekiko azterlan, suztapen, argipide eta zaingoa. . Prezioen eta salpideen eraketa. 5. Jatorri-izenei buruzkoetarako eskua. Laugarren Saila NEKAZARlTZA-IKERKETAREN ARTEZKARITZA 15garren Atala.-Ihardutze-egituraz Nekazaritza-Ikerketaren Artezkaritza Nekazaritza-Ikerketa, zabalkunde, Suztapen eta Gaikuntza-Sailordetzaren menpeko izango da. 16garren Atala.-Honako hauek ditu funtsezko xede Nekazaritza-Ikerketaren Artezkaritzak: Sailaren ikerketa-egitamuak gertatzea eta egiteratzea. 17garren Atala.-Bere helburuak lortzeko, lkerketa-Artezkaritzak indarrean dagoen araupidetzak ematen dizkion agintepide eta zerbitzuak izango ditu bere ardurapean. Bosgarren Saila NEKAZARITZA-SUZTAPEN, ZABALKUNDE ETA GAIKUNTZA-ARTEZKARITZA 18garren Atala.-Ihardutze-egituraz, Nekazaritza-Suztapen, Zabalkunde eta Gaikuntza-Artezkaritza Nekazaritza-Ikerketa, Zabalkunde, Suztapen eta Gaikuntza-Sailordetzaren menpeko izango da. 19garren Atala.-Honako hauek ditu funtsezko egiteko Nekazaritza-Zabalkunde, Suztapen eta Gaikuntza-Artezkaritzak: 1. Nekazariekingo artez-arteko ekintzapideak: a) Izango dituen zabalkunde-bideez hoiei etengabe argipideak ematea. b) Bakoitza, bere egoera aztertuz, nekaritza-ustiaketen edo inguruaren hobetzeari ekitea suztatu eta horretarako bultz egitea. c) Erabakiak hartzeko gauza izan daitezeneko Lanbide-gaitasun bat ematea. 20garren Atala.-Bere helburuak lortzeko, Nekazaritza-Suztapen, Zabalkunde eta Gaikuntza-Artezkaritzak indarrean dagoen araupidetzak ematen dizkion egitekoak izango ditu eta, hoien artean honako hauek: 1. Nekazaritza-Ikerketaren eta saioen ondorioen Zabalkundea. 2. Nekazaritza-egitarauak aurrera eramateko helburuen eta beharrezko teknikabideen suztaketa. 3. Lanbide-Gaikuntza, a) Nekazari gazteak lanerako gaitzeko. b) Gara-adineko nekazarien etengabeango birgaikuntza. III AfALBURUA Teknika-Zerbitzuen Artezkaritza 21garren Atala.-Ihardutze-egituraz, Teknika-Zerbitzuen Artezkaritza Sailburuaren menpe egongo da. 22garren Atala.-Teknika-Zerbitzuen Artezkaritza, Saileko zerbitzu berezientzako antolakidetze-saila da. 23garren Atala.-Honako hauek dira, Teknika-Zerbitzuen Artezkaritzaren egitekoak: l. Saileko azterlan, estadistika, argitalpen, liburutegi, legeaholkularitza, prezio eta merkatuekiko argipideen zerbitzu berezien eraentza erakidetzea. 2. Sailburuak emandako agintepideak egiteratzea. 3. Eusko Jaurlaritzako gainontzeko Sailetako Artezkaritza eta Idazkaritzekingo harremanak ailburuak edo Sailburuordeek eslca diezaizkioten teknika edo arduralaritzazko laguntzak ematea. 5. Saileko lansail berezietako zerbitzuak hobetzeko eta osoagotzeko xedezko aldaketen saloak egitea. 24garren Atala.-Esandako egiteko hoiek egiteratzeko, horretarako beharrezko eritzitako argipide-xehetasun eta agiripaper guztiak eskatu ahal izango dizkie Saileko Artezkaritzei, eta bai zerbitzu nagusiez bestetakoei ere. 25garren Atala.-Honako hauek daude Teknika-Zerbitzuen baitan: 1. Azterlan, Estadistika, Kontadoretza, prezio eta merkatuekiko argipide, argitalpen eta Liburutegiaren Burugoa. 2. Lege-Aholkularitzaren Burugoa. 3. Idazkaritza, Erroldelaritza eta Idatzizko Harremanen Burugoa. 4. Arduralaritza eta Merkataritza-Burugoa. 5. Lurraldeetako Nekazaritza-Etxeen erakideketa-Burugoa. II IDAZPURUA Zerbitzu-Adarrak ATALBURU BAKARRA 2ógarren Atala.-Kondaira-Lurralde bakoitzean NekazaritzaSailaren Ordezkaritza bat egongo da. 27garren Atala.-Sailburuaren menpeko izango den Lurralde-Ordezkari bat izango da Lurralde-Ordezkaritza bakoitzeko buru. 28garren Atala.-Lurralde-Ordezkariak Eusko Jaurlaritzak izendatuko ditu, Dekretoz, Sailburuaren saloz. 29garren Atala.-Honako eskubide hauek izango ditu Lurralde-Ordezkariak: 1. Kondaira-Lurraldeetako Erakundeen aurrean Sailaren orderkotza egitea. 2. Sailari emandako agintepideei buruzko lege eta erabakiak bete daitezeneko zaingoa. 3. Sailaren politikabidea Kondaira-Lurralde bakoitzean arteztea eta bultz egitea. Nekazaritza-zerbitzu berezien ekintzapideen erakideketa. 5. Kondaira-Lurralde bakoitzean Sailaren ekintzapide-egitarauaren saloa egitea. 6. Sailburuagandikako aginduak eta manuak betetzea. 7. Lurralde bakoitzerako izendatutako Saileko herrilanarien tokiaz jabetzea eta kentzea. 8. Egin beharreko zerbitzuen eta beharrezko lanarigoaren saloa. 9. Sailaren ekintza-egitarauak aurrera eramateko beharrezko neurriak hartzea edo hoien saloa egitea. 10. Sailburuak eman diezaizkion beste guztiak. ERABAKI GEHIGARRIA LEI-IENENGOA. Nekazaritza-Sailaren egituraketa Araupide hauetan agindutakoaren arauera egíngo da, eginkizun den Kondaira-Lurraldeen Legeak agindu dezanaren kaltetan gabe. ERASKINA Indargabetzeen zerrenda 1. Indargabetutako Agintzak. 1.01. Nekazaritza, Abelazkuntza eta Mendi-Kontseilaritzako Azterkaritza sortaraztearí buruzko Euzko Kontseilu Nagusiaren 1978garreneko Maiatzaren 29ko Dekretoa (Ekainaren 15eko E.K.N.-ren Aldizkari Ofiziala). 1.02. Nekazaritza-Kontseilaritzako Teknika-Idazkaritza sortarazteari buruzko Eusko Kontseilu Nagusiaren 1978garreneko Azaroaren 9ko Dekretoa (Azaroaren 15eko E.K.N.-ren Aldizkari Ofiziala). 1.03. Nekazaritzaren Hedapen eta Gaikuntza-Saila sortarazteari buruzko Eusko Kontseilu Nagusiaren 1978garreneko Azaroaren 9ko Dekretoa ( Azaroaren 15eko E.K.N.-ren Aldizkari Ofiziala). 1.04. Eusko Kontseilu Nagusiaren 1979garreneko Jorrailaren 23ko Dekretoa (Maiatzaren lehenengoko E.K.N.-ren Aldizkari Ofiziala), oraingo Dekreto honen aurlca egon dedin guztietan. 1.05. Dekreto honetan agintzen denaren aurka egon daitezen maila bereko edo beheragoko agintza guztiak baliogabetuta gelditzen dira. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita batgarreneko Jorrailak 14. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.-Nekazaritza-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.