Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Urtarrilaren 27ko 29/1981 DEKRETOA, Lan-Sailari aginteak emateari buruz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 6
  • Hurrenkera-zk.: 76
  • Xedapen-zk.: 29
  • Xedapen-data: 1981/01/27
  • Argitaratze-data: 1981/03/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Jaun Txit Argiak: Hirigintzarako Erakunde Lankideen Erroldea, Hiri-Antolaketarako Egitamuek hartzen dituzten lurren Birsailkaketa-Araudia onartzen deneko Jorrailaren 7ko 1006/ 1966 Dekretoan agiri da lehenengo aldiz, Hirigintzarako Erakunde Lankideez ari den 39garren Atalak, Erakunde hoiek, horretarako gai den Ihardutze-Sailaren onartze-erabakia Hirigintzako Artezkaritza Nagusiak izango duen Errolde-Liburu Nagusian sartu dedinez gero Legezko nortasunaren jabe izango direla dionean. Abuztuaren 25eko 3289/1978 Errege-Dekretoak onartutako Hirigintza-Eraentzaren Araudiak, bere 27.2 Atalean, Erroldelaritza hori aldatu egiten du, Hirigintzako Probintzia-Batzorde bakoitzean bat sortarazi, eta Erroldelaritza Nagusi zena Probintzia-Erroldelaritza berezi izatera aldatuz. Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legez Euskal Herrirako Autonomia-Estatutoa onartu izanarekin, orduan dagoeneko Eusko Kontseilu Nagusiari eskuratuta zeuden agintepideak behin-betiko eskuratutakotzat jo behar dira, haren Aldibaterako Erabakietatik Bilgarrenak agintzen duenez; hirigintzako agintepideak Eusko Kontseilu Nagusiak Uztailaren 15eko 1981/1978 Errege-Dekretoz beretzakotutakoak dira, hain zuzen ere III B) 2 eraskinean, eta Eraentzapide-Arauak agindu dezanaren menpe, Hirigintzako Artezkaritza Nagusiaren ardurapean jarritako Hirigintzarako Erakunde Lankideen Errolde-Liburua, bere lureremuaren barrukoetarako Eusko Kontseilu Nagusiaren ardurapera aldatzen dela bait-zion. Eusko Kontseilu Nagusiari emandako agintepide hau egiteratuz, Lurralde-Antolakizun, Hirigintza eta Ingurugiro-Kontseilaritzak agindu bat eman zuen 1979garreneko Abuztuaren 4an, Eraentza-Araudia argitaratu ondoren, Hirigintzarako Erakunde Lankideen Errolde-Liburua eramatea, Hirigintza-agintepide guztien jabe egin zenean bere osoan eta isilbidez Kontseilaritzari izendatutako egiteko alegia, Hirigintzako Lurralde-Artezkariei utziz, bakoitzari dagokion Lurraldeko mugartearen barrurako. Zera izan behar da kontutan lehenengo eta behin: Erakunde bat Errolde-Liburuan sartzeak, Erroldeari dagokion agiritasuna lortzeaz gainera, Erakunde hoiei legezko nortasuna ematen die, eta libururatzearen alderdi hori da, hain xuxen, Legezko nortasuna ematen zaien erakundeok bai horretarako egindako bideetan bai horretarako agiripiloan legeari datxozkola bermatzeko adinekoa izan dedin zehaztapen-lan bat beharrezko egiten duena. Esandako hoiegatik guztiegatik, Kondaira-Lurralde berezietako Hirigintzako Lurralde-Artezkaritzetan kokatutako Hirigintzarako Erakunde Lankideen Erroldeak egiteratzeko araupideak sortzeko xedez, Agindu hau ematen da. Beraz, Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailak honako hau erabaki du: Lehenengo Atala: Lurralde-Antolaketa, Hirigintza eta Etxebizitza-Sailburuordearen esku uzten da, Agindu hau indarrean jarri eta bi urteko epearen barrurako, Hirigintzarako Erakunde Lankideen Errolde-Liburuak eramateko ardura. Bigarren Atala. 1.- Hirigintzarako Erakunde Lankideen erroderatze hori, Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren Kondaira-Lurralde bakotzeango Hirigintzako Lurralde-Artezkaritzako Errolde-Liburuan egingo da, eta Liburu hoietan erasota utziko dira Hirigintzarako Erakunde Lankideak sortu izanarekiko onarpen-agiriak, hoien ondorengo aldakuntzak, deuseztapenak, eta hoien egoerari eta izateari dagozkien gainontzeko erabaki guztiak. 2.- Erroldeak hiru Sail izango ditu, A, B eta C alegia, hoietako bakoitza erakunde-moeta bati dagokiola: Ordezkatze-Batzordeak, Lankidetzako Arduralaritza-Bazkunak eta Iraunarazte-Erakundeak. Hirugarren Atala. 1.- Errolde-Liburuan sartzeko bideak, ari den Arduralaritzak errolderatu nahi den agiripiloa dagokion Hirigintzako Lurralde-Artezkaritzari aurkeztearekin hasiko dira. 2.- Erakunde batekiko sortze-erabakia errolderatzeko eskabideak, zehaztapidetza osatzen duen agiri-piloaz gainera, bere Araudiaren edo Araudi eta Ekintzapide-Oinarrien aldaki bat eraman beharko du erantsita, ari den Arduralaritzak horretarako eskua emandako Idazkari edo herrilanariak orri bakoitzean eta guztietan bere izenpez egiaztatuta. Laugarren Atala: Legelaritza-Zerbitzuak bide-egitea aztertu ondoren, Hirigintzako Lurralde-Artezkariari erabaki baten saloa bidaliko zaio; salo horrek bonako aterapide hauetakoren bat eskaini dezake: a) Onarpen soil garbia, eta errolderatu dedila agintzekoa. b) Geldiarazi, eta egin gabe utzitako agiripaper edo bideak eginaz hutsuneak betetzea, hutsune hoiek bide egitearen edo agiripaperen funtsezko alderdiei ez badagozkie. c) Uko egin, eta berriz bideak egin beharra adieraztea. Bosgarren Atala. 1.- Dagokion Hirigintzako Lurralde-Artezkariak errolderapena egiteko agintzeko erabakia hartu ondoren, liburuan idaztea eta horretzaz egin daitezkeen egiaztapen-agiriak eskuz nahiz ezein aldakigintzamoduz egin ahal izango dira, orri bakoitzean horretarako gai den Lurralde-Artezkaritzaren ikurratza eta bertako Arduradunaren izenpea erasoz. 2.- Errolde-Liburu bakoitza DIN A-3 neurriko orri mugikorrez osatuko da, Erakunde bat sortzeari dagokion erroldapenari buruzkoen ondoren Erakunde hartaz gero gehitu beharrezkoak sartuz. 3.- Errolderapen erasotzeko idaz-zatian, eta horren azkenean; errolderapena egiteko agintzen duen onarpen-erabakia aipatuko da; eguna eta dagokion Lurralde-Artezkariaren izenpea jarriaz. 4.- Erakunde bati buruz gero beste erasotze-idazketarik egingo balitz, bakoitzaren azkenean, ertzean, hori erasota utziko da, ondorengoaren eguna adieraziz. Seigarren Atala.- Errolde-Liburu bakoitzean, hasteko, Herrilan eta Hirigintza-Ministeritzako Hirigintzako Artezkaritza Nagusian daramaten Hirigintzarako Erakunde Lankideen Erroldean eginda dauden errolderapenak birridatziko dira, bere egoitza Euskal Herriko Kondaira-Lurralde baten izan eta eginte-eskuraketak baino lehen libururatuta zeuden Erakundeei buruzkoak alegia. Zazpigarren Atala.l.- Hirigintzarako Erakunde Lankide baten ihardutzeeremua Kondaira-Lurralde bat baino za balagoa izan dedinean, errolderatze-eskea Lurralde-Antolaketa, Hirigintza eta Etxebizitza-Sailburuordeari aurkeztu.ko, zaio, agindu honen 4garren atalak errolderatze eskeei buruz dionaren arauera erabaki dezan. 2. - Sailburuordeak errolderapena egiteko agintzezko baiezko erabakia hartu ondoren, erabaki hori doakien Hirigintzako Lurralde-Artezkariei jakinaraziko zaie, eta hoiek dagokien errolde-liburuan idatzi-araziko dituzte, Kondaira-Lurralde bakar bati dagozkion erroldapenetzat esandako betebeharrekin heurekin. 3.- Kondaira-Lurralde bakar bat baino gehiago hartzen duten Hirigintzarako Erakunde Lankideen erroldapenaren egiaztapen-agiriak, doakien Hirigintzako Lurralde-Artezkarietatik edozeinek egin ahal izango ditu. Zortzigarren Atala.- Lurralde-Antolaketa, Hirigintza eta Etxebizitza-Sailburuordeak edo doakion Hirigintzako Lurralde-Artezkariak hartutako erabakiak Erakundeko Lehendakariari eta ari den Arduralaritza-Sailari ezagutaraziko zaizkie, Erakundearen izena, eta hala behar izanez gero Erakundearen zenbakia, dagokion errolderapenarena eta horren eguna zehaztuz. Bederatzigarren Atala.- Horretarako gai diren Hirigintzako Ihardutze-Sailek Hirigintzarako Erakunde Lankideen errolderapenari buruz har ditzaten erabakiak, honako hauetan argitaratuko dira; a) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. b) Doakion edo doakien Kondaira-Lurralde edo Luraldeetako Aldizkari Ofizialetan. Hamargarren Atala.- Lurralde-Antolaketa, Hirigintzako Lurralde-Artezkariek Agindu honen bidez ematen zaien aginteaz baliatuz burutu ditzaten ekintzapideak Sailak berak egindakotzat joko dira ondorio guztietarako eta, beraz, arduralaritza-bidea buka-arazi egingo dute. BALIOGABETZEZKO ERABAKIA. Eusko Kontseilu. Nagusiko Lurralde-Antolakizun, Hirigintza eta Ingurugiro - Kontseilaritzaren 1979garreneko Abuztuaren 4ko Agindua baliogabetuta gelditzen da. AZKEN ERABAKIA. Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1981garreneko Otsailak 9. Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.Azaroaren 4ko 2362/1980 Errege-Dekretoz eta 1980garreneko Azaroaren 11ko Dekretoz Elkarte Autonomiadunari Artekotza, Ebazpen eta Itunbide-Iraskundea eskuratu zaionez gero, eta Eusko Jaurlaritzak 1981garreneko Urtarrilaren 27ko bi1kuran aztertu ondoren, honako hau, ERABAKITZEN DUT:Atal bakarra.- Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailari ematen zaizkio Azaroaren 4ko 2362/1980 Errege-Dekretoaren eta urte bereko Azaroaren 11ko Dekretoaren gai diren Artekotza, Ebazpen eta Itunbidearekiko aginte eta zerbitzuak. Gasteiz, 1981garreneko Urtarrilak 27.I.ehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.- Lan-Sailburua, MARIO FERNANDEZ PELAZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.