Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, honako erabaki honena: «Erabakia, 2015eko abenduaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez osasun-zerbitzu integratuen bi erakunde sortzen baitira Arabako Osasun Barrutian. Honako hauek dira erakundeok: bata, "Araba" izenekoa, non integratzen baitira, batetik, Araba Unibertsitate Ospitaleko zerbitzu-erakundea, eta, bestetik, horren erreferentziako eremuaren lehen mailako arretako unitateak, gaur egun Arabako Eskualdeari atxikiak; eta, bestea, "Arabako Errioxa - Rioja Alavesa" izenekoa, non integratzen baitira, batetik, Leza Ospitalea zerbitzu-erakundea eta, bestetik, horren erreferentziako eremuko lehen mailako arretako unitateak, Arabako Eskualdeari atxikiak, zeina azkendu egingo baita».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Akordioa
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 36
  • Hurrenkera-zk.: 803
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/12/28
  • Argitaratze-data: 2016/02/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Gisa horretako akatsak atzeman dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2015eko abenduaren 28ko Erabakian, zeinaren bidez osasun-zerbitzu integratuen bi erakunde sortzen baitira Arabako Osasun Barrutian. Honako hauek dira erakundeok: bata, «Araba» izenekoa, non integratzen baitira, batetik, Araba Unibertsitate Ospitaleko zerbitzu-erakundea, eta, bestetik, horren erreferentziako eremuaren lehen mailako arretako unitateak, gaur egun Arabako Eskualdeari atxikiak; eta, bestea, «Arabako Errioxa - Rioja Alavesa» izenekoa, non integratzen baitira, batetik, Leza Ospitalea zerbitzu-erakundea eta, bestetik, horren erreferentziako eremuko lehen mailako arretako unitateak, Arabako Eskualdeari atxikiak, zeina azkendu egingo baita (2016ko urtarrilaren 29ko EHAA).

2016/415 (10/5) orrialdean, hirugarren erabakiaren 2. puntuan, honakoa hau dio:

  1. "Araba" Erakunde Sanitario Integratuko zentro asistentzial gisa integratzen da Araba Unibertsitate Ospitalea, beren horretan eutsita Unibertsitate Ospitale izaerari eta orain arteko izenari, betiere Administrazio Kontseiluaren 2011ko uztailaren 22ko Erabakiko aurreikuspenak aplikagarri izan daitezen (erabaki hori, 2009ko irailaren 30eko EHAAn argitaratu zen).

Hau esan behar du:

  1. "Araba" Erakunde Sanitario Integratuko zentro asistentzial gisa integratzen da Araba Unibertsitate Ospitalea, beren horretan eutsita Unibertsitate Ospitale izaerari eta orain arteko izenari, betiere Administrazio Kontseiluaren 2011ko uztailaren 22ko Erabakiko aurreikuspenak aplikagarri izan daitezen (erabaki hori, 2011ko irailaren 30eko EHAAn argitaratu zen).

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.