Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, honako erabaki honena: «Erabakia, 2014ko urtarrilaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, zeinarekin Bizkaiko Osasun Barrutian zerbitzu sanitario integratuetako hiru erakunde eratzen baitira. Batetik: "Bilbao-Basurto" izenekoa; bestetik, "Barrualde-Galdakao" izenekoa; eta, azkenik, "Barakaldo-Sestao" izenekoa».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Akordioa
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 1064
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/01/30
  • Argitaratze-data: 2014/03/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2014ko urtarrilaren 30eko Erabakiaren euskarazko testuan (2014ko otsailaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 38. zk.). Erabaki horren bitartez, Bizkaiko Osasun Barrutian zerbitzu sanitario integratuetako hiru erakunde eratzen dira: «Bilbao-Basurto», «Barrualde-Galdakao» eta «Barakaldo-Sestao». Hori dela-eta, zuzenketa hauek egin behar dira:

2014/896 (8/1) orrialdean, honela dio:

Osasuneko sailburuak "X. Legegintzaldirako Osasun Politiken Lerro Nagusiak" aurkeztu zituen Eusko Legebiltzarrean, eta horiekin bat etorriaz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak zehaztu egin ditu 2013-20116 epealdirako Ildo Estrategikoak eta Ekintza Planak.

Baina honela esan behar du:

Osasuneko sailburuak "X. Legegintzaldirako Osasun Politiken Lerro Nagusiak" aurkeztu zituen Eusko Legebiltzarrean, eta horiekin bat etorriaz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak zehaztu egin ditu 2013-2016 epealdirako Ildo Estrategikoak eta Ekintza Planak.

2014/896 (8/8) orrialdean, honela dio:

Bizkaiko Osasun Barrutiko Lurralde Eremua:

  1. Bidasoako Erakunde Sanitario Integratua.

Baina honela esan behar du:

Bizkaiko Osasun Barrutiko Lurralde Eremua:

  1. Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.