Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

ERABAKIA, 2003ko martxoaren 13koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Agiri Klinikoen Batzordea sortu eta eginkizunak ematen dizkiona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Akordioa
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Osakidetza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 89
  • Hurrenkera-zk.: 2673
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2003/03/13
  • Argitaratze-data: 2003/05/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren arabera eta kontuan hartuta Estatutuon edukiak jarduera zehatzen bitartez garatzearen garrantzia, "Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Agiri Klinikoen Batzordea" izango delakoa sortu eta eginkizunak emateko proposamena ontzat eman da.

Proposamena Administrazioko eta Kudeaketako Erakunde Zentraletik dator, zuzendari nagusiaren eskutik, orain sortuko den Batzordeari emango zaizkion eginkizunak kontuan hartuta eta 12.3 artikuluan xedatutakoa betetzeko. Artikulu horren arabera Erakunde Zentralari dagokio "Aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzuak ematea hurrengo gai hauek direla–eta: zerbitzu–erakunde bakoitzaren aurrekontuak eta programazio–funtzioak; antolamendua eta giza baliabideak; kanpoko harremanak; informazio eta komunikazioko sistemak; laguntza juridikoa; finantza–kudeaketa; baliabide materialak eta zerbitzu laguntzaileak kudeatzea; zerbitzuen jarraipena, kontrola eta ikuskaritza; interes orokorreko estatistika; eta argitalpenak".

Proposamena aztertuta, jarduera zehatz hau aipatu Estatutuen 4.1 artikuluan adierazten den ente publikoaren ahalmenaren barruan sartu behar da; izan ere, artikulu horren arabera, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak "nortasun juridiko berezia eta jarduteko gaitasun osoa dauzka, bereak dituen helburuak eta xedeak betetzeko"; eta ulertzen da gaitasun horri esker, sustapenari dagozkion jarduerak burutzeko gauza izango dela batez ere "informazioa etengabe hobetzeari" dagokionean 3.b artikuluak dioenaren arabera.

Beraz, esandakoarekin bat etorriz, Administrazio Kontseilu honek azaldutakoa betetzeko eta aipatu Estatutuen 8.5 artikuluan ematen zaizkion eskumenez baliatuz, ondorengoa

Lehenik.– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Agiri Klinikoen Batzordea sortzea, ondoren zehazten diren eskurantzekin:

  1. Erakunde Zentraleko Zuzendaritza Nagusiari eta Dibisioko Zuzendaritzei aholkularitza ematea agiri klinikoen alorrean.

  2. Atentzio espezializatuko nahiz lehen mailako atentzioko Zerbitzu erakundeen kontsultoretza, eta asistentzia sare osoko profesional eta zerbitzu klinikoena.

  3. Osasun Saila eta bestelako erakundeekin batera lankidetzan aritzea dokumentazio alorrean berariazko araudiak garatzeko eta aplikatzeko.

  4. Historia kliniko elektronikoaren alorrean eta agiri klinikoekin zerikusia duten beste alderdi batzuen inguruan etorkizunerako estrategiak finkatzen parte hartzea.

Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzarekiko mendekotasun hierarkiko eta funtzionala izango du. Bere funtzioen garapena errazteko, egokitzat jotzen diren lantaldeak sortu ahal izango dira bere barnean eta taldelan horren emaitzek Batzordearen onarpena beharko dute.

Batzordeko partaide izango direnek zerbitzu erakunde desberdinak eta erakunde zentrala ordezkatuko dituzte. Dena den, batzordearen konposizioa heterogeneoa izango da zerbitzu desberdinen eta profesionalen ordezkatzea eta diziplina anitzeko lana errazteko.

Sorturiko batzordearen partaideak edota euren ordezkoak Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentraleko Asistentzia Sanitarioko Dibisioko zuzendariak izendatuko ditu. Lehendakaria eta idazkaria batzordeko bi kide izango dira eta Asistentzia Sanitarioko zuzendariak izendatuko ditu horiek ere.

Erabaki honek ondorioak izango ditu erabakia hartzen den egunetik aurrera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzearen eta batzorderako izendatutako kideei egingo zaien jakinarazpenaren kalterik gabe.

Vitoria–Gasteiz, 2003ko martxoaren 13a.

Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.