Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus

Gidak, urratsez urrats

Hauteskunde-mahaian zuzenean bozkatzea

Eusko Legebiltzarrerako urriaren 21eko hurrengo hauteskundeetan bozkatu nahi baduzu, hau jakin behar duzu.

  1. Zein baldintza bete behar dira?
  2. Non eman behar duzu botoa?
  3. Nola bozkatzen da?

Zein baldintza bete behar dira bozkatzeko?

  1. Espainiako nazionalitatea izatea
  2. Adinez nagusia izatea
  3. Euskadiko hautesle-erroldan agertzea

Erroldan inskribatuta zaudela www.elecciones.eusedo www.ine.es orrietan egiazta dezakezu

Non bozkatu behar da?

Zure hauteskunde-kolegioa eta -mahaia zeintzuk diren jakiteko hauen bidez egin dezakezu kontsulta:

  • Errolda-txartela, Erroldaren Bulegoak Hauteskunde-erroldan dauden pertsona guztiei bidaltzen baitie.
  • 901101900 telefonoa.
  • www.elecciones.eusedo www.ine.es web-orriak.

Nola bozkatzen da?

  • Zoaz hauteskunde-mahaira goizeko 9etatik arratsaldeko 8etara bitartean.
  • Hautatu boto-txartel bat, sar ezazu gutun-azalean eta itxi gutun-azala.
  • Mahaian erakutsi nor zaren jatorrizko NANa, gidabaimena edo pasaportea erabiliz.

Botoa sekretua da eta hauteskunde-mahaia dagoen lokalean kabinak erabilgarri dituzu.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2013/12/26
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak