Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus

Gidak, urratsez urrats

Aldi baterako atzerrian bizi direnen posta bidezko botoa

Atzerrian aldi barerako bazaude eta postaz bozkatu nahi baduzu, hau jakin behar duzu…

  1. Nola eskatu behar da botoa?
  2. Zer agiri jaso behar duzu?
  3. Nola bozkatzen da?

Nola eskatu behar da botoa?

  • Enbaxadan edo kontsuletxean ez-egoiliar gisa izena eman beharko duzu.
  • Eskatu botoa irailaren 23a baino lehen. Horretarako zeure enbaxadan edo kontsuletxean emango dizuten eskabide-inprimakia bete beharko duzu. Orrialde hauetan ere lor dezakezu: www.elecciones.eusedo www.maec.es.
  • Eraman ezazu zeure enbaxadara edo kontsuletxera eta erakutsi zeure jatorrizko NANa.

Posta bidezko botoa eskatzen baduzu, ezin izango duzu mahaian botoa eman.

Zer agiri jaso behar duzu?

irailaren 26a baino lehen Erroldaren Bulegoak zure etxera hauek bidaliko dizkizu:

  • Bozkatzeko prozedura azaltzeko orria.
  • Bozkatzeko txartel guztiak eta gutun-azala.
  • Erroldako inskripzio-ziurtagiria.
  • Dagokizun mahairen helbidea duen gutun-azala.
  • Posta-gastuak itzultzeko inprimakia.

Nola bozkatzen da?

Egin beharreko urratsak:

  • Sartu hautatutako boto-txartela gutun-azalean eta itxi ezazu.
  • Sartu gutun-azala eta erroldako inskripzio-ziurtagiria mahaiarentzat den gutun-azalaren barruan.
  • Bidali postaz gutun-azal hori urriaren 18a baino lehen.

Informazio gehiago lor dezakezu zeure enbaxadan edo kontsuletxean, baita www.elecciones.eusedo www.maec.es orrietan ere.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2013/12/26
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak