Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus

Gidak, urratsez urrats

Atzerrian bizileku iraunkorra dutenen botoa

Atzerrian modu iraunkorrean bizi bazara eta postaz bozkatu nahi baduzu, hau jakin behar duzu…

  1. Nork bozka dezake?
  2. Nola eskatu behar da botoa?
  3. Zer agiri jaso behar duzu?
  4. Nola bozkatzen da?

Atzerrian modu iraunkorrean bizi direnen artean nortzuek bozka dezakete?

  • Atzerrian ohiko bizilekua duen edozein pertsonak bozkatu ahal izango du prozedura honen bitartez, baldin eta bizilekua atzerrian duten espainiarren hauteskunde-erroldan inskribatuta badago.
  • Kontsuletxean edo enbaxadan edo interneteko helbide hauetan egiazta dezake erroldan inskribatuta dagoela: www.elecciones.eusedo www.ine.es

Nola eskatu behar da botoa?

  • Eskabide-inprimakia lortu behar da. Horretarako bi era daude:
    • Erroldaren bulegoak bidaliko dizu inprimakia zuk eskatu behar izan gabe.
    • Interneten: www.elecciones.eusedo www.maec.es.
  • Eskabideari erantsi hauetako identifikazio-agirietako bat:
    • NANaren fotokopia.
    • Pasaportearen fotokopia.
    • Nazionalitate-ziurtagiria.
    • Kontsulatuko Matrikula Erregistroko inskripzio-ziurtagiria.
  • Bidali postaz edo faxez bi agiriak (eskabidea eta identifikazio-agiria) irailaren 23a baino lehen pertsona inskribatuta dagoen Erroldaren Bulegoaren probintzia-ordezkaritzara.

Zer agiri jaso behar duzu?

Urriaren 2a baino lehen Erroldaren Bulegoak zure etxera hauek bidaliko dizkizu:

  • Bozkatzeko prozedura azaltzeko orria.
  • Bozketarako txartel guztiak eta gutun-azala.
  • Erroldako bi inskripzio-ziurtagiri.
  • Lurralde Historikoko Hauteskunde-batzordearen helbidea daukan gutun-azala.
  • Enbaxada edo kontsuletxerako gutun-azala.
    Posta-gastuak itzultzeko inprimakia.

Nola bozkatzen da?

Egin beharreko urratsak:

  • Sartu hautatutako boto-txartela gutun-azalean eta itxi ezazu.
  • Sartu gutun-azal hori eta erroldako inskripzio-ziurtagirietako bat eta identifikazio-agiria Hauteskunde-batzordearentzako gutun-azalean.

NANa edo pasaportea izanez gero, gutun-azalean sar ezazu fotokopia, EZ jatorrizkoa.

Postaz edo kontsuletxean edo enbaxadan bertan eman dezakezu botoa.

  1. Postaz bozkatzeko:
    1. Sartu batzordearentzako gutun-azala, erroldako bigarren inskripzio-ziurtagiria eta posta-gastuak itzultzeko inprimakia enbaxada edo kontsuletxerako gutun-azalaren barruan.
    2. Gutun-azala bidali posta ziurtatu bidez zeure enbaxadara edo kontsuletxera urriaren 17a baino lehen.
  2. Enbaxadan edo kontsuletxean bertan bozkatu ahal izateko:
    1. Joan zaitez enbaxadara edo kontsuletxera urriaren 17tik urriaren 19ra, biak barne.
    2. Aurkeztu erroldako bigarren inskripzio-ziurtagiria eta erakutsi identifikazio-agiri bat funtzionario arduradunei (NANa, pasaportea, nazionalitate-ziurtagiria edo Kontsulatuko Matrikula Erregistroko inskripzio-ziurtagiria).
    3. Utzi hautestontzian Lurralde Historikoko Hauteskunde-batzordearentzako gutun-azala.

Nork bere burua tokian bertan identifikatzeko jatorrizko egiaztagiria aurkeztu behar da.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2013/12/26
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak