Gidak, urratsez urrats
Hauteskunde-mahaietako kideen jarduera nagusiak
Mahaiko kideen jarduera nagusiak honela daude egituratuta:
- Bozketaren prestaketa.
- Mahaiaren eraketa
- Eratze-akta egitea
- Bozketa
- Bozketaren hasiera
- Bozketaren garapena
- Bozketaren amaiera
- Posta bidezko botoa eta mahaiko bozketa
- Boto-kontaketa
- Hauteskunde-dokumentazioa ematea
Mahaiko kide bakoitzak 75 euroko dieta jasoko du eta Gizarte Segurantzaren estaldura izango du
Prestaketa
8:00-8:30 Mahaiaren eraketa.
- Mahaiburu batek eta bi mahaikidek osatuko dute mahaia.
- Ikuskatzaileen identifikazioa egingo da.
- Beharrezko elementuak egiaztatuko dira (hautestontzia, kabina, boto-txartelak, gutun-azalak eta gainerako hauteskunde-inprimakiak).
8:30-9:00 Mahaiaren eratze-akta beteko da eta akta eskatzen duten ikuskatzaileei eta ahalordedunei kopiak emango zaizkie.
Bozketa
9:00 Bozketaren hasiera.
9:00-20:00 Bozkatzeko ordutegia.
- Boto-emailearen identifikazioa.
- Erroldan inskribatuta dagoela egiaztatzea.
- Boto-emaileen zerrenda zenbakidunean jasotzea.
- Botoa hautestontzian sartzea.
20:00 Bozketa amaitu dela aditzera ematea
20:00-20:30
- Bozketa amaitu dela jakinaraztean barruan geratutako hautesleek botoa ematea onartuko da.
- Posta bidezko botoak hautestontzian sartuko dira.
- Ikuskatzaileek eta mahaiko kideek botoa emango dute.
Boto-kontaketa
Boto-kontaketa publikoa da eta mahaiak ardura hauek izango ditu:
- Hautagai-zerrendei emandako botoak, boto zuriak eta baliogabeko botoak zenbatzea.
- Lortutako emaitzak iragartzea.
- Aurkeztutako erreklamazioak ebaztea.
- Boto-kontaketaren behin-behineko jakinarazpena betetzea.
- Jakinarazpenaren kopia Administrazioaren ordezkariei, ikuskatzaileei eta ahalordedunei ematea.
- Mahaia dagoen lokalaren kanpoaldean jakinarazpenaren kopia jartzea.
- Saioaren akta betetzea eta akta eskatzen duten ikuskatzaileei eta ahalordedunei kopiak ematea.
Mahaiko dokumentazioa
Dokumentazioa 4 gutun-azal zenbakitutan banatuko da eta eduki hau izango dute:
1. gutun-azala:
- Eratze-akta (jatorrizkoa).
- Saioaren akta (jatorrizkoa).
- Baliogabetzat jotako edo erreklamazioaren xede izandako boto-txartelak.
- Hautesle-erroldako zerrenda.
- Boto-emaileen zerrenda zenbakiduna.
- Aurkeztutako erroldako ziurtagiriak edo epai judizialak.
- Ikuskatzaileen taloi-orriak edo egiaztagunak.
2. eta 4. gutun-azalak:
- Eratze-akta (kopia).
- Saioaren akta (jatorrizkoa).
3. gutun-azala:
- Eratze-akta (kopia).
- Saioaren akta (jatorrizkoa).
- Atzerritik emandako eta mahaian jasotako posta bidezko botoen frankeo-gastuak itzultzeko inprimakiak.
Mahaiak 4 gutun-azalak hurbilen dagoen lehen auzialdiko epaitegian edo bake-epaitegian utziko ditu.