Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus

Gidak, urratsez urrats

Gaixoen eta ezinduen posta bidezko botoa

Gaixoek edo ezinduek posta bidezko botoa eska dezakete notariotzak edo kontsulatuak baimendutako pertsonaren bitartez. Notario-agiria bakarrik da ordezkatutako pertsona batentzat eta ordezkari batentzat.
Aurkezpen honetan hau azalduko dizugu:

  1. Nola eskatu behar da botoa?
  2. Zer agiri jasoko duzu?
  3. Nola bozkatzen da?

Nola eskatu behar da botoa?

  1. Zuk baimendutako pertsonak hauek aurkeztu beharko ditu notariotzan:
    • Ezinduaren jatorrizko NANa.
    • Postetxera joateko ezinduta dagoela egiaztatzen duen mediku-ziurtagiria.
    • Ordezkariaren jatorrizko NANa.
    • Postaz bozkatzeko eskabidearen inprimakia, ezinduaren eta bere ordezkariaren datuekin beteta eta ordezkariak berak sinatuta dagoela. Agiriak bidaltzeko helbide gisa adieraz ezazu zuk baimendutako pertsonaren helbidea.
    • Notariotzak ezinduari ikustaldia egingo dio egoera egiaztatzeko eta ezinduaren ordezkariarentzako notario-ahalordea egiteko.

    Postaz bozkatzeko eskabidearen inprimakia ordezkariak aldez aurretik eskatu beharko du postetxean.

  2. Zuk baimendutako pertsonak hauek aurkeztu beharko ditu postetxean:
    • Postaz bozkatzeko eskabidea.
    • Mediku-ziurtagiria.
    • Notario-ahalordea.
    • Pertsona horrek halaber bere jatorrizko NANa erakutsi beharko du.
  3. Posta bidezko botoa emateko epea abuztuaren 28tik urriaren 11ra da, biak barne.

    Ordezkariak bere jatorrizko NANa erakutsi beharko dio postetxeko funtzionarioari.

Zer agiri jasoko duzu?

Urriaren 15a baino lehen Erroldaren Bulegoak hauek bidaliko dizkizu etxera:

  • Jarraibide-orria.
  • Erroldako inskripzio-ziurtagiria.
  • Botoa ematea dagokizun hauteskunde-mahaiarentzako gutun-azala.
  • Botoa emateko gutun-azala.
  • Aldarrikatutako hautagai-zerrenda bakoitzaren boto-txartela.

Nola bozkatzen da?

  • Sartu hautatutako boto-txartela gutun-azalean eta itxi ezazu.
  • Sartu bozkatzeko gutun-azala eta erroldako inskripzio-ziurtagiria hauteskunde-mahaiarentzako gutun-azalean.
  • Bidali gutun-azal hori doako posta ziurtatu bidez urriaren 18a baino lehen.

Bidalketa ziurtatua egiteko zure izenean edozein pertsona joan daiteke postetxera.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2013/12/26
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak