Zer ordutan hasi eta amaitzen da bozketa?
a. Goizeko 10:00etan hasi eta iluntzeko 21:00etan amaitzen da. b. Goizeko 9:00etan hasi eta iluntzeko 20:00etan amaitzen da. c. Edozein ordutan joan gaitezke botoa ematera. Ezinbestekoa da hautesleak kabina erabiltzea?
a. Bai, hautesle orok kabinan eman behar du botoa. b. Ez, kabina erabiltzea hautazkoa da. c. Bai, mahaiko lehendakariaren agindua da eta. Hautesleek boto-eskubidea izango dute baldin eta:
a. Konfiantzazko pertsona batek lagunduta badatoz. b. Sartzean izena esaten badute. c. Mahaiko Hauteskunde Erroldako zerrendetan agertzen badira, NANa, pasaportea edo gidabaimena aurkezten badute eta 18 urte beteta badituzte. ENArekin bozka al daiteke?
a. Ez, Legeak debekatzen duelako. b. Titularraren argazkia ageri bada soilik. c. Bai, mahaiko lehendakariak baimena ematen badu. NANaren fotokopia edo berritu izanaren frogagiria aurkeztuta botoa eman al daiteke?
a. Bai. b. Ez. c. Bai; baldin eta fotokopian titularraren argazkia argi eta garbi ikus badaiteke. Nork sartu ohi du bozketako gutun-azala mahaiko hautestontzian?
a. Hautesleak. b. Mahaiko lehendakariak. c. Bokaletako batek sar dezake gutun-azala hautetsontzian. Ikusmen-urritasuna duen pertsona batek botoa Braille sisteman ematea eskatu badu, zer egin behar du mahaiak?
a. Mahaiko lehendakariaren laguntzarekin eman dezake botoa. b. Beharrezko dokumentazioa emango zaio eta botoa aukeratzeko prestatutako hauteslekuko tokia non dagoen adierazi eta bertara sartzea erraztuko zaio. Geroago, mahaiko lehendakariari eman beharko dio. c. Konfiantzazko pertsona baten laguntzarekin soilik eman dezake botoa. Norbait 20:15ean iritsi bada eta botoa eman nahi badu?
a. Mahaiko lehendakariak botoa ematen utziko dio atzerapena justifikatuz gero. b. Ezingo du botoa eman, bozketa 20:00etan amaitu ohi delako. c. Botoa emateko hautesleak zain badaude, botoa eman ahalko du. Zer egin behar du mahaiak hautesleren bat botoa ematera joan bada, nahiz eta aurretik Mahaiko Erroldan botoa posta bidez emateko eskatzaile gisa agertzen bada?
a. Zuzenean eman dezake botoa. b. Ezingo du botoa eman, posta bidezko botoa eskatu baitzuen. c. Mahaiko lehendakariak botoa emateko era aukeratzeko esango dio. Mahaiko Erroldan ez dagoen hautesleak botoa eman dezake?
a. Ez. b. Bai, baldin eta erroldan alta eman izanaren agiria, errolda-bulegoaren probintziako ordezkaritzak emana, edo epai judiziala aurkezten badu. c. Bai, baldin eta Udaleko idazkariaren baimena aurkezten badu. Hautesle batek eman dezake botoa NANa iraungita daukala?
a. Ez. b. Bai, iraungitako NANarekin batera agiri hori berritzeko frogagiria eramanez gero. c. Bai.