Boto-zenbaketa egin ondoren, zer egin behar dute bokalek?
a. Agiriak hauteskunde-aretoan utziko dituztel. b. Hauteskundeetako dokumentazioa lau gutun-azal marroitan banatuko dute. c. Dokumentazio guztia gutun-azal marroi eta beste zuri batean sartuko dute. Boto-zenbaketa amaitu ondoren, zer boto-txartel suntsitu behar du mahaiak?
a. Hautestontzitik ateratako boto-txartelak, baliogabetzat hartutakoak edo artekariek aurka egindakoak izan ezik. b. Mahaiko boto-txartel guztiak. c. Mahaiko boto-txartel eta gutun-azal guztiak. Mahaia eratzeko aktaren kopia, zein gutun-azaletan sartu behar da?
a. 2., 3. eta 4. zenbakiko gutun-azaletan. b. Ez da gutun-azaletan sartu behar. c. 1. zenbakiko gutun-azalean. Mahaia Eratzeko jatorrizko akta, zein gutun-azaletan sartu behar da?
a. 2. zenbakiko gutun-azalean. b. 4. zenbakiko gutun-azalean. c. 1. zenbakiko gutun-azalean. Baliogabetzat hartutako eta artekariek aurka egindako boto-txartelak, zein gutun-azaletan sartuko dira?
a. 1. zenbakiko gutun-azalean. b. 4. zenbakiko gutun-azalean. c. 2. zenbakiko gutun-azalean. Mahaiko erroldaren kopia zein gutun-azaletan sartuko da?
a. 1. zenbakiko gutun-azalean. b. 2. zenbakiko gutun-azalean. c. 3. zenbakiko gutun-azalean. Aldi baterako atzerrian bizi direnen posta bidezko botoaren posta-gastuak ordaintzeko mahaiak jasotzen duen frogagiria, zein gutun-azaletan sartu behar da?
a. 1. zenbakiko gutun-azalean. b. 3. zenbakiko gutun-azalean. c. 4. zenbakiko gutun-azalean. Mahaiko dokumentazioa biltzen duten 4 gutun-azalak itxi ondoren, nork sinatuko ditu ixteko zatian?
a. Mahaiko lehendakariak. b. Mahaiko lehendakariak eta bokalek. c. Mahaiko lehendakariak, bokalek eta artekariek. Nori entregatu behar zaizkio mahaiko dokumentazioa biltzen duten 4 gutun-azalak?
a. Posta-zerbitzuari. b. Ertzaintzari. c. Hurbilen dagoen Lehen Auzialdiko Epaitegira edo Bake Epaitegira eraman behar dira. Nork joan behar du epaitegira mahaiko dokumentazioa biltzen duten 4 gutun-azalak ematera?
a. Nahi duenak. b. Mahaiko lehendakariak bakarrik. c. Mahaiko lehendakariak, bokalek eta nahi duten artekariek. Epaileak mahaiko 4 gutun-azalak jaso dituenean, zer egin behar du?
a. Ziurtagiria emango die. b. Dietak ordainduko dizkie. c. Ertzaintzari dei egingo dio, etxera lagun diezaien.