Zer baldintza bete behar ditut Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan bozkatu ahal izateko?
a. Adinez nagusia izatea, espainiar herritartasuna izatea eta EAEko hautesle-erroldan inskribaturik egotea, gutxienez hauteskundeak deitu baino hilabete lehenagotik. b. Adinez nagusia izatea, espainiar herritartasuna edukitzea eta hauteskundeak deitu diren egunean indarrean zegoen EAEko hautesle-erroldan erregistraturik egotea, hau da, deialdi horren aurreko bigarren hilaren lehen egunean itxitako erroldan. c. Adinez nagusia izatea eta hauteskundeak deitu direnean indarrean zegoen EAEko hautesle-erroldan erregistraturik egotea. Nire senarra itsas-langilea da, eta atzerrian nabigatzen ari da; ondorioz, ezin du mahaian bozkatu hauteskunde-egunean, ezta postaz egin ere itsasontzia ez delako Estatuan porturatuko. Horregatik, ontziratu aurretik notario-ahalordea egin du bozkatzeko eskubidea niri eskuordetzeko. Ahalorde horrek bozkatzeko balio al du?
a. Ez, Hauteskunde Legeak debekatzen duelako, botoa isilpekoa eta pertsonala izan behar baita. b. Bai, hauteskunde-egunean senarra ez dela egongo justifikatuz gero. c. Bai. Notarioaren ahalorde bidez bozka daiteke. Hauteskunde-egunean bozkatzera joatean hautagai-zerrenda bateko ahaldun batek bere hautagai-zerrendaren boto-txartela eskaini dit hauteslekuaren barruan, hori legez debekatuta al dago?
a Baimenduta dago ahaldunen eginkizunetako bat baita. b. Legeak debekatzen du edozein propaganda egitea hautagai-zerrenden alde hauteslekuen barruan zein kanpoan. c. Baimenduta dago, baldin eta hautesleak ahaldunari eskatzen badio . Bozkatu behar duen hautesleak zer erreklamazio edo protesta mota egin dezake hauteskunde-mahaiaren aurrean?
a. Bat ere ez. b. Egokiak diren guztiak, betiere hauteskundeei buruzkoak badira. c. Beste hautesle baten edo beraren nortasunari buruzko zalantzei dagozkienak eta mahaiak hautesleari bozkatzea uko egiteari buruzkoak soilik. Ez dakit oso ongi irakurtzen eta erroldatuta nagoen mahian nire konfiantzako pertsona batekin batera bozkatu nahi dut, boto-txartela aukera diezadan, hori egin daiteke edo debekatuta dago?
a. Debekatuta dago, botoa isilekoa eta pertsonala baita. b. Hauteskunde Legeak baimenduta. c. Baimenduta, betiere konfiantzako pertsona horrek hauteslearen boto-txartela aukeratzea baimentzen dion notarioaren ahalorderik badu. Lanaldia bozketa-ordutegiaren barruan (9:00etatik 20:00etara) duten hautesleek, bozkatzera joateko baimen baterako eskubiderik ba al dute?
a. Ez dute baimenik, botoa ez baita nahitaezkoa. b. Gehienez 4 orduko ordaindutako baimenerako eskubidea dute. c. Gehienez 4 orduko ordaindu gabeko baimenerako eskubidea dute. Bozketa-egunean nire lanaldia hauteskunde-ordutegiarekin bat dator, bozkatzera joatea erabakita dut, nola justifikatuko dut enpresan bozkatu dudala?
a. Eskualdeko Hauteskunde Batzordera joanda eta egiaztagiria eskatuta. b. Erroldatuta nagoen udaletxera joanda eta egiaztagiria eskatuta. c. Mahaiburuari bozkatu izanaren egiaztagiria eskatuta. EAEn bizi diren Europar Batasuneko atzerritarrek edo Espainiarekin nazioarteko hitzarmenak dituzten atzerriko herrialdeetakoek Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan bozkatzeko eskubiderik ba al dute?
a. Bai, bozka dezakete, 2011ko maiatzaren udal hauteskundeetan bezalaxe. b. Bai, bozka dezakete, betiere EAEn hiru urtez baino gehiagoz jarraian bizi izan badira. c. Ezin dute bozkatu Hauteskunde Legeak hori debekatzen duelako, espainiar herritartasuna edukitzea eskatzen baitu, besteak beste. Braille sistema dakiten itsuek edo gutxienez % 33ko ikusteko desgaitasuna duten Espainiako Itsuen Erakundeko kide direnek Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan bozka al dezakete erroldaturiko mahaian inoren laguntzarik gabe?
a. Ez. Konfiantzako pertsona batek lagunduta joan behar dira. b. Bai, baldin eta Herrizaingo Sailari Braille botoa egitea eskatu badiote eta boto-txartelak eta gutun-azala etxean jaso badituzte, mahaira botoa prestatuta dutela joan daitezen. c. Bai, baldin eta Braille botoa Herrizaingo Sailari eskatzen badiote, mahaira Braille boto irisgarriko prozeduraren bidez bozkatzera joanda. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen bozketa-egunean hauteskunde-lokaletan ezarritakoarekin guztiz edo zati batez bat ez datorren ordutegiko (9:00etatik 20:00etara) lanaldia duten langileek bozkatzera joateko ordaindutako baimenerako eskubiderik ba al dute?
a. Ez, Eusko Jaurlaritzaren arauaren arabera. b. Bai. Ordubeteko ordaindutako baimenerako eskubidea dute. c. Bai. Ordubeteko ordaindu gabeko baimenerako eskubidea dute.