Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus

Nola bozkatu

Atzerrian bizileku iraunkorra duten egoiliarren botoa

Nork bozka dezake atzerrian egonda?

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hauek ahal izango dute atzerritik bozkatu: Euskadiko edozein udalerritan jaiotako herritarrek eta haien ondorengoek, baldin eta, atzerrian etengabe bizi diren arren, atzerrian diren hautesleen hautesle-erroldan izena emanda badaude 2012ko ekainaren 1a baino lehenago.

Zer egin behar da atzerritik posta bidez bozkatzeko?

a) Botoa eskatu:

Boto-eskabidearen inprimaki ofiziala bete. Hautesle Erroldako Bulegoko Probintzia Ordezkaritzarentzako inprimaki hori honela lor daiteke:

  • Zure hiriko kontsuletxean egun honetatik aurrera: abuztuaren 28a.
  • Eusko Jaurlaritzaren web-orrian (www.elecciones.net) edo Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioarenean (www.maec.es), deskargatzeko formatuan egun honetatik aurrera: abuztuaren 28a.
  • - Hautesle Erroldako Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzak atzerriko zure helbidera bidaltzen badu irailaren 23 baino lehenago.

b) Eskabidea bidaltzea:

Inprimaki hori betetakoan honako hauek erantsiko zaizkio: NANaren edo pasaportearen fotokopia edo, horrelakorik ezean, naziotasunaren ziurtagiria edo Kontsuletxeko Matrikula Erregistroan izena ematearena, dagokion herrialdeko Espainiako Kontsuletxeak eginda. Eskabide hori fax edo posta bidez bidaliko zaio dagokion Hautesle Erroldako Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzari abuztuaren 28tik irailaren 22ra; nolanahi ere, komeni da ahalik eta lasterren egitea.

c) Dokumentazioa bidaltzea:

Hautesle Erroldako Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzan eskabide hori jasotakoan, posta ziurtatuz honako hauek igorriko ditu urriaren 2a baino lehen (hautagai-zerrendaren baten aurka egin duten Lurralde Historikoetan urriaren 10a baino lehen egingo da) atzerrian diren hautesleen hautesle-erroldan (CERA) ageri den herriko helbidera:

  • boto-txartelak eta bozkatzeko gutun-azala.
  • Hautesleak CERAn izena ematearen 2 ziurtagiri berdin.
  • Eskudun Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordearen helbidea ageri duen gutun-azala.
  • Kontsuletxeko Bulegoaren helbidea ageri duen gutun-azala, botoa posta bidez kontsuletxera bidaltzeko.
  • Posta bidezko botoa bidaltzeagatik sortutako posta-gastuak itzultzeko inprimakia.

d) Botoa ematea:

Atzerrian diren hautesleen hautesle-erroldako (CERA) hautesleek bi bide dituzte aukeran:

  • 1. bidea: Posta bidez.. Horrelakoetan, hauek jaso beharko dira Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordearentzako gutun-azalean:
    • Gutun-azal itxia aukeratutako boto-txartelarekin.
    • Espainiako agintariek egindako pasaporte edo NANaren fotokopia edo, horrelakorik ezean, naziotasunaren ziurtagiria edo kontsuletxeko matrikula-erregistroan izena ematearen ziurtagiria, bizi diren herrialdeko Espainiako kontsuletxeak eginda; erroldan izena ematearen lehen ziurtagiria eta, horrela nahi izanez gero, frankeo-gastuak itzultzeko inprimakia, behar bezala beteta.
    • Gutun-azal hori, erroldan izena ematearen bigarren ziurtagiriarekin batera, hauteslea atxikita dagoen Karrerako Kontsuletxeko Bulegoari edo Diplomaziako Misioaren Kontsul Atalari zuzendutako beste batean sartuko da, eta posta ziurtatuz bidaliko da urriaren 17a baino lehenago.
  • 2. bidea: Kontsuletxeko bulegoan jarritako hautestontzian botoa sartuz, urriaren 17tik 19ra bitartean, biak barne. Hautesleak aurretik jaso duen CERAko izen-ematearen ziurtagirietako bat erakutsi eta aurkeztu beharko du, LHHBri zuzendutako gutun-azala izena emanda dauden kontsuletxeko bulego edo ataletan edo horretarako prestatutako tokietan ipinitako hautestontzian zuzenean sartzeko. Horretaz gain, kontsuletxeko funtzionarioen aurrean nortasuna egiaztatu beharko du, hauetakoren bat erakutsiz:
    • pasaportea edo.
    • NANa edo.
    • naziotasunaren edo kontsuletxeko matrikula-erregistroko izen-ematearen ziurtagiria.

e) Botoak Lurralde Historikoetako Hauteskunde Batzordeetara (LHHB) eramatea:

Botoa hautestontzian sartzeko epea bukatuta, kontsuletxeko funtzionarioek eskumeneko Hauteskunde Batzordeari bidali beharreko akta egingo du; bertan jasotako erroldako izen-emate ziurtagiri kopurua zein postaz jasotako gutun-azal kopurua eta, hala badagokio, izandako gorabeherak.

Gogoetarako egunean (urriaren 20a), postaz jasotako edo hautestontzi batean sartutako boto guztiak bidali beharko dira Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministeriora diplomazia-balizaren bidez, eta honek LHHBetara urgentziaz bidaliko dizkie, zenbatu ditzaten.

Nabarmenduak
Erakunde-kanpainak Egutegi berezia Bilatu zeure erroldako inskripzioa Busca tu Embajada o Consulado Inprimaki elektronikoak Zure zalantzetarako testak
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2013/12/26
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak