Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus

Nola bozkatu

Espainian bizi direnen posta bidezko botoa

Nork bozka dezake posta bidez?

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, bozketa-egunean botoa ematea dagokien herrian ez daudela aurreikusten duten Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutakoek, posta bidez eman dezakete botoa.

Halaber, gaixorik daudela-eta edo urritasun fisikoren bat dutela-eta bozketa-egunean zuzenean bozkatu ezin dutenek ere eman dezakete posta bidezko botoa.

Posta bidezko botoa emateko eskaera eginez gero, ez dago zuzenean bozkatzerik.

Zer egin behar da posta bidez bozkatzeko?

a) Posta bidezko eskaera bat betetzea

Hala nahi duten hautesleek beraiek bete eta sinatu behar dute posta bidezko botoa emateko eskaera. Eskaera hori Espainiako posta-bulego guztietan aurkituko dute.

b) Aurkezpen-lekua

Eskaera bete eta sinatu ostean, edozein posta-bulegotan aurkeztu behar da. Posta-zerbitzuko funtzionarioek nortasuna egiaztatzeko agiria aurkezteko eskatuko dute, eta sinadura bat datorren egiaztatuko. Ez da inola ere horren fotokopiarik onartuko.

c) Posta bidezko botoa eskatzeko epea

Posta bidezko botoa eska daiteke abuztuaren 28tik urriaren 11ra bitartean, biak barne.

Nolanahi ere, posta bidez bozkatzeko asmoa baduzu, ez itxaron azken ordura arte. Egin eskaera ahalik eta lasterren.

d) Posta bidezko botoa ematea

Dagokion Hautesle Erroldako Bulegoko Ordezkaritzak, posta ziurtatu bidez, botoa emateko beharrezkoa den dokumentazioa bidaliko du, urriaren 1etik 14ra bitartean, posta bidezko eskaeran zuk adierazitako helbidera. Hain zuzen, dokumentu hauek bidaliko ditu:

  • Hautesle-erroldako inskripzio-ziurtagiria.
  • Botoa eman beharko lukeen mahaiburuari zuzendutako gutun-azala.
  • "Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak -2012- Elecciones al Parlamento Vasco" idazpurua duen gutun-azala, Eusko Legebiltzarrerako boto-txartela sartzeko.
  • Eusko Legebiltzarrerako aldarrikatutako hautagai-zerrenda bakoitzaren boto-txartela
  • Argibide-orria

Dokumentazioa jaso eta gero, berehala egin beharko dituzu ondoren adierazitako eragiketak:

  1. Aukera ezazu bozkatu nahi duzun Eusko Legebiltzarrerako hautagai-zerrendaren boto-txartela, eta sar ezazu hauxe dioen gutun-azalean: "Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2012 Elecciones al Parlamento Vasco". Hori egin ondoren, itxi ezazu bozkatzeko gutun-azala.
  2. Hauteskunde Mahaiburuarentzako gutun-azalean hauxe sartu behar duzu:
    • Hautesle-erroldako inskripzioaren ziurtagiria.
    • "Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2012 Elecciones al Parlamento Vasco" idazpurua duen bozkatzeko gutun-azala.

e) Posta bidezko botoa bidaltzea

Mahaiburuarentzako gutun-azala bidaltzeko azken eguna urriaren 18a da (epea luzatua, HBZren 2012-09-27ko Akordioa); halere, jasoko dutela bermatzeko, komeni zaizu ahalik eta lasterren bidaltzea. Gutun-azal horrek ez du frankeorik behar, baina posta ziurtatuz eta urgentez bidali behar duzu.

Nabarmenduak
Erakunde-kanpainak Bilatu zeure erroldako inskripzioa Bilatu zeure postetxea Kontsultatu zeure posta bidezko botoaren egoera Egutegi berezia Zure zalantzetarako testak
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2013/12/26
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak