Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus

Nola bozkatu

Ikusmen urritasuna dutenen braille botoa

Nork erabil dezake eta nola eskatu behar da

Gutxienez % 33ko ikusmen-urritasuna aitortuta dutenek erabil dezakete, edo Espainiako Itsuen Erakundeko (ONCE) kide diren eta Braille irakurketa eta idazketa sistema ezagutzen dutenek.

Prozedura hori erabiltzea borondatezkoa da; horrenbestez, hala nahi dutenek konfiantzako pertsona batek lagunduta edo posta bidez bozka dezakete

Boto irisgarria eskatzeko harremanetan jarri behar da Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailarekin, 900 840 123 doako telefonoaren bidez; horretarako, 28 eguneko epea dago hauteskunde-deialdia argitaratzen denetik aurrera (abuztuaren 28tik irailaren 24ra).

Bertan hautesleek hauxe adierazi beharko dute

  • Izena.
  • Abizenak.
  • Helbidea.
  • NANa, pasaportea edo gidabaimena.
  • Harremanetarako telefono-zenbakia.
  • Braille irakurketa- eta idazketa-sistema dakitela adieraztea.
  • Aitortutako ikusmen-urritasun maila edo Espainiako Itsuen Erakundeko (ONCE) afiliazioa.

Herrizaingo Sailak noiznahi eska dezake datu horiek egiaztatzeko.

Zertan datza?

Boto-txartel eta gutun-azal ofizialak erabiltzean datza (Braille sisteman erreferentziarik izan gabe), baina dokumentazio osagarriarekin batera (Braille sisteman), botoaren aukera identifikatzen utziko duena, irisgarritasuna eta isilpeko botoa bermatuz.

Boto-emaileak dokumentazio hau jasoko du boto ematera joango den mahaian:

  • Dokumentazioa erabiltzeari buruzko azalpen-argibideak, Braille sisteman inprimatuta.
  • Bozketarako gutun-azala (Braille sistemarik gabe).
  • Hautagai-zerrenda bakoitzeko gutun-azal bana, tintan eta Braille sisteman. Gutun-azal bakoitzaren barruan, boto-txartela egongo da (Braille sistemarik gabe), gutun-azalaren kanpoko aldean adierazitako hautagai-zerrendari dagokiona.

Era berean, Braille botoa eskatu duenak erraz kontsulta ditzake aldarrikatutako hautagai-zerrendak eta horien hautagaiak web-orri honetan, formatu irisgarrian egindako hautagai-zerrenden atalean. Informazio hori bozketa-eguna arte egongo da eskuragarri. Halaber, 900 840 123 doako telefonoan hautagai-zerrendei buruzko informazioa ere eskatu ahal izango da.

Bozketa

Boto irisgarria emateko prozedura hori erabiltzeko asmoa azaldu duen pertsonak urrats hauei jarraitu behar die:

  • Botoa emateko egokitu zaion mahaira joango da.
  • Identifikatu ondoren, mahaiak boto irisgarria emateko eskaera egin duen egiaztatuko du. Jarraian, mahaiburutzak lehen azaldutako dokumentazioa emango dio, boto-txartela hautatze aldera.
  • Dokumentazio hori pribatuan erabiltzeko prestatutako lekura joango da. Beharrezkoa bada, leku hori non dagoen esango zaio.
  • Hautatutako botoa identifikatu eta boto-txartela gutun-azalean sartuko du.
  • Berriro hauteskunde-mahaira joango da, eta, mahaiko erroldan dagoela egiaztatutakoan, botoa mahaiburuari emango dio hautestontzian sar dezan.

Azkenik, boto-emaileak jasotako boto-txartel guztiak bildu beharko ditu, emandako botoa isilpekoa dela bermatzearren.

INFORMAZIO GEHIAGO LORTZEKO IKUS LEGERIA. BEHERA JAITSI: 1612/2007 ERREGE DEKRETUA, ABENDUAREN 7KOA, BOTO IRISGARRIA EGITEKO PROZEDURA ARAUTZEN DUENA, IKUSMEN URRITASUNA DUTEN PERTSONEI BOTO-ESKUBIDEA BALIATZEA ERRAZTEKO (294 ZK.KO BOE, ABENDUAREN 8KOA) ETA BARNE MINISTERIOKO 3817/2007 AGINDUA, ABENDUAREN 21EKOA, BOTO IRISGARRIA EGITEKO PROZEDURA GARATZEN DUENA, IKUSMEN URRITASUNA DUTEN PERTSONEI BOTO-ESKUBIDEA BALIATZEA ERRAZTEKO (310 ZK.KO BOE, ABENDUAREN 27KOA).

Nabarmenduak
Erakunde-kanpainak Bilatu zeure erroldako inskripzioa Bilatu zeure hautesleku eta mahaia Bilatu zeure postetxea
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2013/12/26
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak