Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus

Balantze teknikoa

Boto-kontaketa LHHBn

CERAren boto-kontaketa egiteko barra-kode bidezko irakurketa-ekipoak eman zitzaizkien hiru hauteskunde-batzordeei eta honela banatu ziren: Araba - irakurgailu 1, Gipuzkoa - 4 irakurgailu, Bizkaia - 4 irakurgailu.

Irakurgailu horien erabilerak boto-emaileen datuak sisteman sartzea erraztu zuen, era horretan prozesuan egon zitezkeen giza erroreak albo batera utzita. 2009. urtearekiko egindako hobekuntzek eragina izan zuten eta hauteskunde-batzordeen zorion-adierazpenak jaso ziren.

Atzerrian bizi direnen botoa (CERA) zenbatu ondoren, boto-kontaketa orokorra egin zen. Hauteskunde-mahai batzuetan beharrezko zuzenketak egin ziren, betiere egoki zen LHHBren jarraibideei jarraituz. Egindako aldaketen kopurua oso txikia izan zen (gutxi gorabehera, 4 Araban, 21 Bizkaian eta 14 Gipuzkoan). Aldaketen arrazoi nagusiak hauek izan ziren:

  • Mahaietako datuen trukaketa (A mahaiko datuak B mahaian eta alderantziz)
  • Aurkaratutako botoak
  • Balioen botoa gaizki grabatuta edo bidalita.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2013/12/26
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak