Balantze teknikoa
Erabiltzaileekiko arreta
Extraneteko erabiltzaileei laguntza emate aldera, erabiltzaileei laguntzeko zerbitzua jarri zen doako telefono baten eta posta elektroniko baten bidez.
- Telefono-kanalaren bitartez 78 kontsulta hartu ziren. 21ean horietako 28 egin ziren. Telefonozko EAZ zerbitzu hau jardunean aritu zen urriaren 15etik 21a arte.
- Posta elektronikoaren bitartez 121 kontsulta jaso eta kudeatu ziren. Horietatik 3 hauteskunde-egunean bertan egin ziren. Zerbitzu hau jardunean egon zen urriaren 1etik 21a arte.
Bestalde, sailaren Web-etik honako informazio-eskaera hauek artatu dira:
- Galderen postontzia:200 galdera inguru erantzun dira. Ia kasu guztietan 24 ordu epearen barruan erantzun dira.
- Telefono bidezko arreta: 800 telefono bidezko galdera inguru erantzun dira, horietako gehienak Zuzenean zerbitzua erabilbiz.