Aukeraezinak aurkeztea/dimititzea EHB eskumendunaren aurrean
Lege oinarria
HAOLO 7.1
Egutegia
2011ko apirilaren 1etik 18ra
Oharrak
Udal hauteskundeetako hautagaien aukeraezintasunerako arrazoiak HAOLOn daude zehaztuta (HAOLOren 6 eta 177 artikuluak) eta Batzar Nagusietarako hautagaienak Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruzko 1/1987 Legearen 5. artikuluan (ikusi Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetako aukeraezintasunerako arrazoiak web honen berariazko atalean)
Dagokion EHBri jakinaraziko zaio hauteskunde-koalizioa eratu dela
Lege oinarria
HAOLO 44.2 eta 187.1
Egutegia
2011ko martxoaren 30etik apirilaren 8ra
Oharrak
Hausteskunde-koalizioak eratzeari dagokionez, HBZren irailaren 9ko 1/2010 Instrukzioa hartuko da kontuan
Hautagaitzak aurkeztuko dira dagokion EHBren aurrean
Lege oinarria
HAOLO 45 eta 187.1
Egutegia
2011ko apirilaren 13tik 18ra
Oharrak
Udal hauteskundeetan hautagai izateko bete behar diren baldintzak (HAOLOren 177.1 artikulua) eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetakoak ezberdinak dira (Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruzko 1/1987 Legearen 4.2. artikulua).
3.000 biztanle edo gehiagoko udalerrietan Udal hauteskundeetako hautagaitzek bete behar dituzten genero-kuotak (gutxienez %40 sexu bakoitzetik) (HAOLOren 187.2 ART.) eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetako hautagaitzen genero-eskakizunak (emakumeak gutxienez %50) ez dira berdinak (Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruzko 1/1987 Legearen 6 Bis artikulua, Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Bosgarren Azken Xedapenean idatzita dagoenaren arabera) (EHAA, 42. zk., 05-03-02).
LHAOn aurkeztuko dira aurkeztutako hautagaitzak
Lege oinarria
HAOLO 47.1
Egutegia
2011ko apirilaren 20a
Oharrak
Aurkeztu diren hautagaitzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako LHAOetan argitaratuko dira apirilaren 20an (HAOLOren 47.1 artikulua).
Dagokion EHBk antzemandako edo salatutako irregulartasunak jakinaraziko dizkie hautagaitzei
Lege oinarria
HAOLO 47.2
Egutegia
2011ko apirilaren 22a
Hautagaitzen ordezkariek antzeman diren edo salatu diren irregulartasunak zuzentzeko epea
Lege oinarria
HAOLO 47.2
Egutegia
2011ko apirilaren 23a eta 24a
Dagokion EHBk hautagaitzak aldarrikatuko ditu
Lege oinarria
HAOLO 47.3
Egutegia
2011ko apirilaren 25a
Oharrak
(ikusi web honetan, hautagaitzak, aldarrikapenak, dagokion atalean).
LHAOn aurkeztuko dira aldarrikatutako hautagaitzak
Lege oinarria
HAOLO 47.5
Egutegia
2011ko apirilaren 26a
Oharrak
LHAOetan argitaratzen dira Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan aldarrikatu diren hautagaitzak. Horren kontra, Hauteskunde Araudi Orokorrari buruzko Lege Organikoan aurreikusitako errekurtsoak jar daitezke; kasu honetan, prozedura judizialari eta konstituzionalari amaiera ematen dion epaia 2011.05.05ean eman behar da, hau da, hauteskunde kanpaina hasi aurreko egunean. Hautagaitzaren bat legez kanpo uzten den kasuetan, Alderdi Politikoei buruzko Lege Organikoan ezarritako errekurtsoa aurkez daiteke; kasu honetan, prozedura judizialari eta konstituzionalari amaiera ematen dion epaia 2011.05.20an eman behar da, hau da, hauteskunde kanpaina hasi aurreko egunean.
Estatuko Gobernuak Auzitegi Goreneko Sala Berezian ustez legez kontrakoak diren hautagaitzen aurkako errekurtsoa jartzea
Lege oinarria
HAOLO 49.5. c)
Egutegia
2011ko apirilaren 28tik maiatzaren 12ra
Oharrak
HAOLOren azken erreformaren ondorioz, 49.5 c) artikuluak aukera ematen du hauteskunde kanpainan legez kanpo utzi litezkeen hautagaitzen aurka egiteko, eta hauteskunde kanpainaren azken egunera arte (maiatzaren 20) luzatzen du Auzitegi Konstituzionalaren aurrean jarritako babes-errekurtsoa ebazteko epea. Kasu horretan ez da aplikatuko dagokion hautagaitzari boto-txartelak fabrikatzeko ezarri zaion debekua. Kontuan hartu behar da Auzitegi Gorenaren 2011ko apirilaren 26ko Akordioa, hauteskundeei buruzko auzi-errekurtsoak aurkezteko egutegi eta ordutegiari buruzkoa (100. BOE, apirilaren 27koa). Auzitegi Konstituzionalaren Erregistroan hauteskunde-babesa eskatzeko errekurtsoa aurkezteko datak eta ordutegiak jakin nahi badira, ikusi 2011ko apirilaren 25eko Akordioa (100. BOE, apirilaren 27koa).
Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztutako errekurtsoari buruzko ebazpen judiziala.
Lege oinarria
HAOLO 49.5. c)
Egutegia
2011ko maiatzaren 13tik 15era
Oharrak
HAOLOren azken erreformaren ondorioz, 49.5 c) artikuluak aukera ematen du hauteskunde kanpainan legez kanpo utzi litezkeen hautagaitzen aurka egiteko, eta hauteskunde kanpainaren azken egunera arte (maiatzaren 20) luzatzen du Auzitegi Konstituzionalaren aurrean jarritako babes-errekurtsoa ebazteko epea. Kasu horretan ez da aplikatuko dagokion hautagaitzari boto-txartelak fabrikatzeko ezarri zaion debekua. Kontuan hartu behar da Auzitegi Gorenaren 2011ko apirilaren 26ko Akordioa, hauteskundeei buruzko auzi-errekurtsoak aurkezteko egutegi eta ordutegiari buruzkoa (100. BOE, apirilaren 27koa). Auzitegi Konstituzionalaren Erregistroan hauteskunde-babesa eskatzeko errekurtsoa aurkezteko datak eta ordutegiak jakin nahi badira, ikusi 2011ko apirilaren 25eko Akordioa (100. BOE, apirilaren 27koa).
Auzitegi Konstituzionalaren aurrean babes-errekurtsoa jartzea
Lege oinarria
HAOLO 49.4
Egutegia
2011ko maiatzaren 16a eta 17a

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.