Gogoratu HAOLOren azken erreformak ezartzen duenez, hauteskunde bakoitzerako indarrean dagoen errolda hauteskunde-deialdiaren aurreko 2. hilabeteko 1. egunean itxiko dela. Hauteskunde hauetarako indarrean egongo den errolda 2011/02/01ekoa da, 2011an aldatutako HAOLOren 2. Xedapen Irangankorraren arabera.
Udalek eta Kontsulatuek hauteskunde-zerrendak jendaurrera ateratzea
Lege oinarria
HAOLO 39.2
Egutegia
2011ko apirilaren 4tik 11ra
Oharrak
Hauteskunde-errolda desberdina da Udal hauteskundeak izan edo Batzar Nagusietarakoak izan; lehenengo kasuan, botoa emateko eskubidea dute Espainiako Egoiliarren Hauteskunde Erroldan (CER) inskribatuta daudenek + Espainiako Atzerritar Egoiliarren Hauteskunde Erroldan (CERE) daudenek (HAOLOren 187 bis artikulua); bigarren kasuan, bakarrik eman dezakete botoa CER zerrendan inskribatuta daudenek (Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruzko martxoaren 27ko 1/1987 Legearen 4.1 artikulua).
Udalek hauteskunde-errolda kontsultatzeko zerbitzua izan behar dute; kontsulta hori baliabide informatikoz egin daiteke, hautesleak identifikatu ondoren, edo halakorik ez balego, erroldako zerrendak jendaurrean jarrita (HAOLOren 39.2 artikulua).
HEBPOren aurrean honakoak aurkeztea: Hautesleen erreklamazioak, erroldan sartuta daudelako edo ez daudelako. Udal-erroldaren hautesle-kopurua aurkaratzea, hautesleria nabarmen gehitu delako justifikaziorik gabe.
HEBPOk erreklamazioei edo aurka egiteei buruzko ebazpenak emango ditu
Lege oinarria
HAOLO 39.6
Egutegia
2011ko apirilaren 12tik 14ra
HEBPOk jendaurrean jartzeko aginduko du egindako zuzenketak eta horien berri emango die erreklamaziogileei, Udalei eta Kontsulatuei
Lege oinarria
HAOLO 39.6
Egutegia
2011ko apirilaren 15a
HEBPOren ebazpenen aurka Administrazioarekiko Auzietako Epailearen aurrean jarritako errekurtsoak
Lege oinarria
HAOLO 40.1
Egutegia
2011ko apirilaren 15etik 19ra
Oharrak
HAOLOren azken erreformaren arabera, eta 40.1. artikuluak ezartzen duenez, berariazko errekurtso bateratua aurkeztu beharko da Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioan erroldako egintzak berrikusteko, erreforma egin aurreko jurisdikzio Zibilaren ordez.
Errekurtsoari buruz Epaileak emandako ebazpena
Lege oinarria
HAOLO 40.2
Egutegia
20011ko apirilaren 20tik 24ra
Epailearen ebazpenaren berri ematea hautesleeii eta Kontsulatuari
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.