Boto-eskubidea duten biztanleen kopuru ofiziala zehaztea 2010-01-01ean, 2010-12-31rako ondorioekin
Lege oinarria
2612/1996 ED (BOE, 14. zk. 1997-01-14koa) 14-01-1997) 1612/2010 ED (BOE, 311. zk. 2010-12-23koa)
Egutegia
2010eko abenduaren 23a
Oharrak
Zertarako erabiltzen da boto-eskubidea duen biztanle kopurua hauteskunde hauetan?:
Udal Hauteskundeetan Udalerri bakoitzari dagokion zinegotzi kopurua kalkulatzeko, HAOLOren 179.1 artikuluaren arabera. Oharra: Kontuan hartu behar da, 2011ko hauteskunde hauetan aplikatuko den HAOLOren azken erreformaren arabera, 99 biztanlerainoko udalerriei esleitutako zinegotzi kopurua 1etik 3ra gehitu dela.
Batzar Nagusietarako hauteskundeetan hauteskunde-barruti bakoitzari zenbat batzarkide dagozkion kalkulatzeko, 1/1987 Legearen 3. artikuluaren arabera.
Hautagaitzen hauteskunde-gastuaren muga kalkulatzeko, HAOLOren 131.2 artikuluaren arabera eta 16-04ko 605/1999 EDren Lehen Xedapen Gehigarriaren arabera (BOE, 92 zk. 99-04-17koa).
Espainian bizi diren atzerriko egoiliarrak, hots, Udal hauteskundeetarako Akordioak dituzten herrialdeetako nazionalak, hautesle-erroldan inskribatzea
Lege oinarria
EHA 2264/2010 AGINDUA (BOE, 208. zk. 2010-08-27koa) EHA 3/2011 AGINDUA (BOE, 12. zk. 2011-01-14koa)
Egutegia
2010eko abenduaren 1etik 2011ko urtarrilaren 25era
Oharrak
Hona hemen Udal Hauteskundeetan elkarri botoa ematea baimentzen dioten Akordioak indarrean dituzten herrialdeen zerrenda: Norvegia, Islandia, Bolivia, Kolonbia, Txile, Ekuador, Paraguai, Peru, Zelanda Berria eta Cabo Verde.
Udalerri bakoitzeko zinegotzi kopurua finkatzea (Ordezkariordetzek kopuru horiek argitaratuko dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan)
Lege oinarria
605/1999 ED(BOE, 92. zk. 1999-04-17koa). Gobernuen Azpiordezkaritzen iragarkiak, Arabakoa (ALHAO 26. zk.), Gipuzkoakoa (GAO 41. zk.), biak martxoaren 2koak, eta Bizkaikoa (BAO 43. ZK.), martxoaren 3koa
Egutegia
2011-03-02 (Araba eta Gipuzkoa) 2011-03-03 (Bizkaia)
Oharrak
Kasuistika ugaria dago hauteskunde-motaren arabera:
Araba: 51 Udalerrietatik 43k HAOLOren baremoaren arabera esleituta dituzte zinegotziak, 250 biztanle baino gehiago dituztelako (HAOLOren 179.1 artikulua). Hautaketa D'Hondt sistema proportzionalaren bidez egiten da. (8 Udalerri besterik ez dira gehiengozko sistemaren bidez udalerri bakoitzeko 5 zinegotzi hautatzen dituztenak, 101 eta 250 biztanle arteko populazioa dutelako) (HAOLOren 184. artikulua).
Bizkaia: 112 Udalerrietatik 110k HAOLOren baremoaren arabera esleituta dituzte zinegotziak, 250 biztanle baino gehiago dituztelako (HAOLOren 179.1 artikulua). Hautaketa D'Hondt sistema proportzionalaren bidez egiten da. (Urduñako Udalerrian lau Tokiko Entitate Txiki daude eta horietan auzo-alkatea hautatzen da -HAOLOren 199. artikulua-). (2 Udalerri besterik ez dira gehiengozko sistemaren bidez udalerri bakoitzeko 5 zinegotzi hautatzen dituztenak, 101 eta 250 biztanle arteko populazioa dutelako) (HAOLOren 184. artikulua).
Gipuzkoa: 88 Udalerrietatik 78k HAOLOren baremoaren arabera esleituta dituzte zinegotziak, 250 biztanle baino gehiago dituztelako (HAOLOren 179.1 artikulua). Hautaketa D'Hondt sistema proportzionalaren bidez egiten da.(Hernaniko Udalerrian Tokiko Erakunde Txiki bat dago (Ereñotzu); bertan,auzo-alkatea hautatzen da -HAOLOren 199. artikulua). (10 Udalerri besterik ez dira gehiengozko sistemaren bidez udalerri bakoitzeko 5 zinegotzi hautatzen dituztenak, 101 eta 250 biztanle arteko populazioa dutelako) (HAOLOren 184. artikulua).
Batzarkide kopurua ezarriko da 2010-01-01ean botoa emateko eskubidea zuten biztanleen arabera
Lege oinarria
7.3 1/87 Legearen 7.3
Egutegia
2011ko martxoaren 29a
Oharrak
Batzar Nagusietarako deialdian hauteskunde-barruti bakoitzean hautatu beharreko batzarkide kopurua zehazten da boto-eskubidea duten biztanleen arabera; biztanle kopuru hori web honetan ageri da eta 2007ko hauteskundeetan esleitutako batzarkide kopuru berdina da.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.