Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Hauteskundeetako egutegia eta mugarriak



12.- Bozketa

« itzuli

  • Bozketa
    • Lege oinarria

    • HAOLO 84
    • Egutegia

    • 2011ko maiatzaren 22a
    • Oharrak
      • Hauteskunde-mahai bakoitzean hauteskunde bietarako balio duten inprimakiak daude (Eraketa Akta, boto-emaile kopuruaren Zerrenda eta botazio-ziurtagiria ) eta beste espezifiko batzuk (Zenbaketa Akta eta Bilkura Akta).
      • Gogoratu: HAOLOren azken erreformaren arabera, 87.2 artikuluak dioenez, Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskunde hauetan, Braille sistemaz eman daiteke botoa Mahaian. Horren ordez, itsuek posta bidez eman dezakete botoa, edo hauteskunde-mahaian bertan, konfiantzazko pertsona batek lagunduta (HAOLOren 87.1 artikulua).
      • Zenbaketa-ordena honako hau da EAEn (HAOLOren 95.3 artikulua):
      • Lehenik, Udal hauteskundeak; bigarrenik, Batzar Nagusietarako hauteskundeak, eta, hirugarrenik, Urduñan, Tokiko Entitate Txikiak (laurak).
      • 2011ko HAOLOren erreformaren ondorioz, 96.2 artikuluan boto baliogabeen kasuak azaltzen dira. Botoa baliogabea izango da txartelean hautagaien izenak aldatu, gehitu edo ezabatu egin direnean. Hala ere, ez da baliogabea izango hautagairen baten izena gurutze edo puntu bidez markatuta agertzen bada, azpimarratuta edo beste edozein markarekin, betiere aldaketa hauek ez badira boluntarioki edo nahita gertatu (2011ko maiatzaren 12ko HBZren Akordioa).
Laburdurak
  • BOE =Estatuko Aldizkari Ofiziala
  • BAO = Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
  • GAO = Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
  • LHAO = Lurralde Historikoko Aldizkari Ofiziala
  • ALHAO =Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofiziala
  • CER = Espainiako Egoiliarren Hautesle Errolda
  • CERE = Atzerriko Egoiliarren Hautesle Errolda (Europako Batasuneko Herrialdeak, Norvegia, Ekuador, Paraguai, Txile, Peru, Kolonbia eta Zeelanda Berria)
  • HEBPO = Hautesle Errolda Bulegoaren Probintzietako Ordezkaritza
  • HBZ = Hauteskunde Batzorde Zentrala
  • PHB = Probintziako Hauteskunde Batzordea
  • LHHB = Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordea
  • EHB = Eskualdeko Hauteskunde Batzordea
  • BBNN = Batzar Nagusiak
  • 1/1987 LEGEA =Batzar Nagusietarako Hauteskunde Legea
  • EHA AGINDUA = Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Agindua.
  • HAOLO = Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa
  • ED = Errege Dekretua
  • AK =Auzitegi Konstituzionala
  • AG = Auzitegi Gorena
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak