Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Hauteskundeetako egutegia eta mugarriak



11.b.- Posta bidezko botoa: Aldi baterako atzerrian bizi direnentzat (lurralde nazionaleko Egoiliarren Hautesle Erroldan agertu behar dute)(1)

« itzuli

  • Kontsulatuko Matrikula Erregistroan inskribatu behar dute "ez-egoiliar" moduan
    • Lege oinarria

    • HAOLO 75.6 1621/2007 ED
    • Egutegia

    • 2011ko martxoaren 29tik apirilaren 23ra
    • Oharrak

    • 2011ko Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskunde-deialdia egin ondoren, aldi baterako lurralde nazionaletik kanpo bizi diren hautesleek, botazio egunera arte (maiatzaren 22a) hor bizitzea aurreikusten badute, posta bidezko botoa eskatu aurretik edo eskaera egiten duten unean bertan, "ez-egoiliar" moduan inskribatu beharko dute aldi baterako bizi diren herrialdeko Enbaxadako edo Kontsulatuko Matrikula Erregistroan. Inskripzio hori egiteko, NAN edo pasaportea eraman behar da Kontsulatura.

     

  • Posta bidez botoa emateko eskaera
    • Lege oinarria

    • HAOLO 75.6 1621/2007 ED
    • Egutegia

    • 2011ko martxoaren 29tik apirilaren 23ra
    • Oharrak

    • Eskaera-inprimakia lortzeko, Enbaxadara edo Kontsulatura joan zaitezke, edo bestela www.maec.es web orritik deskargatu, atzerrian bizi diren espainiarren hauteskunde parte-hartzeari dagokion atalean. Inprimaki hori bete ondoren, norberak entregatu behar du Kontsulatuan.

     

  • HEBPOk posta bidez botoa emateko dokumentazioa bidaliko die aldi baterako atzerrian bizi direnei
    • Lege oinarria

    • HAOLO 75.6 1621/2007 ED
    • Egutegia

    • 2011ko apirilaren 26tik maiatzaren 2ra (2)

     

  • Atzerrian aldi baterako bizi direnek posta bidez bidaliko dute botoa
    • Lege oinarria

    • HAOLO 75.6 1621/2007 ED
    • Egutegia

    • 2011ko apirilaren 26tik maiatzaren 18ra

(1) Gogorarazi behar da Udal eta Batzar Nagusietarako Hauteskundeetan ezingo dutela botorik eman egoiliarren hauteskunde-erroldan inskribatuta egon arren atzerrian daudenak (HAOLO 2.3. art.).

(2) Hautagaitzak baliogabetzeagatik inpugnaziorik balego, epea 2011ko maiatzaren 10a arte luza daiteke.

Laburdurak
  • BOE =Estatuko Aldizkari Ofiziala
  • BAO = Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
  • GAO = Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
  • LHAO = Lurralde Historikoko Aldizkari Ofiziala
  • ALHAO =Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofiziala
  • CER = Espainiako Egoiliarren Hautesle Errolda
  • CERE = Atzerriko Egoiliarren Hautesle Errolda (Europako Batasuneko Herrialdeak, Norvegia, Ekuador, Paraguai, Txile, Peru, Kolonbia eta Zeelanda Berria)
  • HEBPO = Hautesle Errolda Bulegoaren Probintzietako Ordezkaritza
  • HBZ = Hauteskunde Batzorde Zentrala
  • PHB = Probintziako Hauteskunde Batzordea
  • LHHB = Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordea
  • EHB = Eskualdeko Hauteskunde Batzordea
  • BBNN = Batzar Nagusiak
  • 1/1987 LEGEA =Batzar Nagusietarako Hauteskunde Legea
  • EHA AGINDUA = Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Agindua.
  • HAOLO = Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa
  • ED = Errege Dekretua
  • AK =Auzitegi Konstituzionala
  • AG = Auzitegi Gorena
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak