Foru Aldundietako, Udaletako, erakunde autonomo nahiz sozietate publikoetako aginte publikoei publizitate edo komunikazio-kanpaina instituzionalak egiteko ezarritako debekua
Lege oinarria
Euskal Autonomia Erkidegoko Publizitate Instituzionalari buruzko abenduaren 23ko 6/2010 Legearen 11.2. artikulua, 2.2. artikuluarekin lotutakoa
Egutegia
2011ko martxoaren 29tik maiatzaren 22ra
Oharrak
Debeku horren salbuespen bakarrak dira interes publikoa zaintzeko ezinbestekoak diren publizitate edo komunikazio-kanpainak edo zerbitzu publikoak egoki moldatzeko behar direnak.
Aginte publikoei debekatu egiten zaie lortutako emaitzak edo gauzatutako helburuak aipatzea ekitaldietan, baita hautagaitzen adierazpenak edo irudiak erabiltzea ere
Lege oinarria
HAOLO 50.2
Egutegia
2011ko martxoaren 29tik maiatzaren 22ra.
Aginte publikoei debekatu egiten zaie obra eta zerbitzu publikoen inaugurazio-ekitaldiak egitea; hala ere, funtzionamenduan jarri daitezke
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.