HAUTESKUNDE-LEGERIA APLIKAGARRIA
Hurrengo udal-hauteskundeetan, indarrean dagoen lege-testu hau aplikatu beharko da:
- 1985eko ekainaren 19ko Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa 1985eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) argitaratua eta honako datetan argitaratu diren EAOetan jasotako aldaketekin: 1986ko urtarrilaren 20a, 1987ko apirilaren 3a, 1991ko martxoaren 14a, 1991ko martxoaren 16a, 1992ko azaroaren 3a, 1994ko martxoaren 31, 1995eko martxoaren 24a, 1995eko azaroaren 24a, 1997ko maiatzaren 31, 1998ko ekainaren 16a, 1999ko apirilaren 22a, 2002ko ekainaren 28a, 2003ko martxoaren 11, 2003ko azaroaren 29an, 2007ko martxoaren 23a Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasunari buruzko 2007ko urriaren 28ko 3/2007 Lege Organikoari buruzkoa da (ikus Bigarren Xedapen Gehigarria). Udal hauteskundeetan hautagai-zerrendetan eduki beharreko parekotasuna dela eta 2007ko urriaren 9koa, 2010eko azaroaren 5ekoa eta urtarrilaren 28ko 2/2011 eta 3/2011 Lege Organikoek eragindako HAOLOren 2001eko urtarrilaren 29ko azken erreforma kontuan hartuta, betiere.
Zehazki, tokiko hauteskunde horietan aplikatu ahal izango diren artikuluak Estatuko Lege Organikoaren I. eta III. tituluetan jasota daudenak dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetako Batzar Nagusien hauteskundeei dagokienez, indarrean dagoen lege-testu hau aplikatuko da:
1/1987 Legea, martxoaren 27koa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, 72. zenbakian, 1987ko apirilaren 10ean. Lege hori honako honek aldatu zuen gero: otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, EHAAren 42. zenbakian martxoaren 2an argitaratutakoak (hain zuzen, Azken Xedapenetatik Bosgarrenak), Batzar Nagusietarako hautagai-zerrendetan berdintasuna lortzeari buruzkoa denak.
- Alderdi politiko bat sortzeko dauden lege betekizunetarako kontuan hartu behar da honako manuan adierazitakoa: Alderdi Politikoei buruzko ekainaren 27ko 6/2002 Legearen I. eta II. Kapituluak (154. zenbakidun ekainaren 28ko BOE).
- 2007ko Hauteskunde Orokorretan hautesle taldea eratzeko behar diren lege betekizunei eta sinadura kopuruari dagokienez, honako lege manua dago indarrean: Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 lege Organikoaren 44.1 c), 46.8 eta187.3 artikuluak (147. zenbakidun ekainaren 20ko BOE).
Maiatzaren 27an Euskadin egingo diren Batzar Nagusietarako Hauteskundeetan aurkezteko taldea eratzeko beharrezkoa den sinadura-kopurua, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietarako martxoaren 27ko 1/1987 Legearen 6. artikuluan dago jasota (72. zenbakidun apirilaren 10eko EHAO).- Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoak (HAOLO) eraldaketa esanguratsuak izan ditu 2011n; horren ondorioz, 2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan honako aldaketak egongo dira, prozedurari dagokionez:
- Mahaikideen zozketari eta EHBk ukatutako desenkusei dagokienez: 26.2. artikuluak dioenaren arabera, 70 urtera arte luzatu da Mahaiko kide izan ahal izateko adina; zentzu horretan, ukoa aurkeztu ahalko bada ere, uko hori behar bezala arrazoitu beharko da, labur-labur, 27.3. artikuluan ezarritakoari jarraiki.
- Hauteskunde-erroldari dagokionez: 39.1.artikuluak ezartzen duenez, hauteskunde bakoitzerako indarrean dagoen errolda hauteskunde-deialdia baino 2 hilabete lehenago itxiko da (maiatzaren 22ko hauteskunde hauetan izan ezik: indarrean egongo den hautesle errolda, 2011-02-01ean itxitakoa izando da). Eta 39.3. artikuluak ezartzen du, errolda zuzentzeko epea indarrean dagoen artean hautesleek ezingo dutela barruti batetik bestera egoitza aldatzeagatiko erreklamaziorik, baldin eta aldaketa hori deialdia baino 2 hilabete lehenago gertatzen bada. Neurri horien bidez, hauteskundeak direla-eta gertatu ohi diren maulazko erroldatzeak saihestu nahi dira. Horrez gain, irregulartasun horiek gerta ez daitezen, 39.4. artikuluak baliabide berri bat gehitu du; horren bidez, dagokion aurkaratzea aurkeztu ahalko da Hauteskunde Erroldako bulegoaren Ordezkaritzan, baldin eta errolda itxi aurreko 6 hilabeteetan justifikatu gabeko hazkunde esanguratsuak gertatu badira hauteskunde-barruti horretako biztanleen artean. Aipatu Ordezkaritzek emandako ebazpenen aurrean, 40.1.artikuluak Administrazioarekiko Auzibidean aurkeztu beharreko berariazko errekurtso bat gehitu du, erroldako egintzak berrikusiko dituena.
- Atzerrian bizi direnen botoari dagokionez: 2.3. artikuluak debekatu egiten die Udal eta Batzar Nagusietarako 2011ko hauteskundeetan botoa ematea, ez direlako hautaketako xede diren udalerrietako bizilagunak (Espainiako Konstituzioaren 140. art.).
- Bozkatzeko moduari dagokionez: 86.3.artikuluak Mahaiko Presidenteari ez ezik hautesleei beraiei ere botoa hautestontzian pertsonalki sartzeko aukera ematen die. Era berean, 87.2. artikuluak ikusmen-urritasuna duten pertsonek Braille bidez botoa emateko prozedura udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetatik kanpo utzi du. Hala ere, pertsona horiek boto-eskubidea egikaritu ahalko dute, bai konfiantzazko pertsona baten laguntzarekin Hauteskunde-mahaian bertan, bai posta bidez. Azkenik, 96.2. artikuluak boto baliogabeak zeintzuk diren argitu du; hori horrela, boto-txartelak ezin aldatzearen printzipioa hartuko da kontuan betiere.
- Hauteskundeetako gastuak murrizteari dagokionez: Egun bizi dugun krisi ekonomikoaren ondorioz, zenbait murrizketa aplikatu dira hautagaiaren hauteskunde-gastuetan; hori horrela, eta 53.4. artikuluari jarraiki, debekatu egin da hauteskundeen deialdia egin eta kanpaina hasi arteko tartean publizitate eta propagandarik egitea. Bestalde, eta 55.3. artikuluak dioenarekin bat etorriz, murriztu egin dira espazio komertzialetan publizitatea jartzetik eratorritako gehieneko hauteskunde-gastuak. Era berean, 2011ko hauteskundeetan aurkeztuko diren hautagaien gastua %15 gutxitu da eta; hori horrela, hauteskundeetako biri, eserleku eta mailing-engatiko diru-laguntzen zenbatekoak ere blokeatu egin dira, HAOLOren Lehenengo Xedapen Iragankorraren arabera.
- Udal hauteskundeei dagokienez: Azpimarratu beharra dago 179.1. artikuluak 1 ez ezik 3 zinegotzigo esleitzen dizkiela 1 eta 100 biztanle artean dituzten udalerriei; hautaketa hori gehiengoaren sistemaren bidez egiten da, zerrenda irekiekin. Guzti hori, udal-kudeaketan eraginkortasuna errazteko helburuarekin. Bestalde, zinegotzigo iheslariek alkatetzaren kontrako zentsura-mozioa aurkezteko orduan, 197. artikuluak zenbait oztopo ezartzen ditu; zentzu horretan, zentsura-mozio hori aurkeztu ahal izateko behar den gehiengoak, mozioa bera sinatu duten iheslari-kopuruaren parekoa izan behar du. Modu horretara, udalaren egonkortasuna eta gobernagarritasuna erraztuko da.
- 2011ko hauteskundeetan hautagaitzak ezeztatzeari dagokionez: 44.4. artikuluak alderdi politikoetara hedatu du legez kanpo utzitako alderdi politiko bat jardueraren oinordeko diren hautagaitzak aurkezteko debekua. Horrez gain, eta 49.5 c) artikuluaren arabera, ustez legez kanpokoak dien hautagaitzak aurkaratu daitezke hauteskunde-kanpainak dirauen artean; beraz, kanpainaren azken egun arte luzatu da Konstituzio Auzitegiaren babes-errekurtsoaren inguruko ebazpena emateko epea.
Era berean, 108.4 Bis artikuluan aurreikusi denaren arabera, bozketa egiten den unetik hautagaiak izendatzen diren arte, Gobernuak aipatu kargu horien zuhurtziazko indargabetzea eskatuko du Auzitegi Goreneko Sala Bereziaren aurrean, baldin eta kargu horiek ordezkatzen dituzten alderdi, federazio edota koalizioen aurka ilegalizazio-prozedura edota epaia betearaztearen inguruko gertakari bat abiaraziko bada hurrengo 15 egunetan.
Modu osagarrian, eratorritako bateraezintasun-arrazoi berri bat ere gehitu da; kasu hori, epai irmo bidez legez kanpo dagoela berretsi den hauteskundeetara aurkeztutako alderdi, federazio edota koalizioetako hautetsiei aplikatuko zaie, ilegalizazio hori oinarritu duten arrazoiei berariaz eta borondatez uko egiten zaienean salbu.
Bestalde, eta udalen ohiko funtzionamendua bermatzeko, titularren nahiz horien ordezkoen heriotza, ezintasun edota uko-egite kasuetan hutsik geratu diren zinegotzigoak estali ezin direnean, eta herritarrek postu horiek bete nahi ez dituztenean, Foru Aldundiei aginduko zaie udal horien ohiko kudeaketaren ardura.- Boto baliogabearen kasu berriarekin lotuta: 2011ko HAOLOren 96.2 artikuluaren erreformaren ondorioz, boto baliogabeen kasuak azaltzen dira. Botoa baliogabea izango da txartelean hautagaien izenak aldatu, gehitu edo ezabatu egin direnean. Hala ere, ez da baliogabea izango kideren bateni zena seinalatuta agertzen den txartela (marka, marra, azpimarra, gurutze, puntu edo dena delakoaren bidez), betiere aldaketa hauek ez badira boluntarioki edo nahita gertatu (2011ko maiatzaren 12ko HBZren Akordioa).
- Publizitate-kanpaina instituzionalak egiteari dagokionez: Esan beharra dago Euskadiko Publizitate eta Komunikazioari buruzko abenduaren 23ko 6/2010 Lege berriaren 2. artikuluak Foru Administrazioek nahiz Tokiko Administrazioek jarraitu beharreko ildoak finkatzen dituela; 11. artikuluan, bestalde, hauteskundeen deialdia egin eta hauteskundeak egiten diren artean botere publikoek debekatuta dute publizitate edota komunikazio kanpaina instituzionalik egitea, hauteskundeetako legeriak berariaz baimentzen dituenak, eta interes publikoa babestu edota zerbitzu publikoak modu egokian gauzatzeko ezinbestekoak izan daitezkeenak salbu.
Ildo beretik jarraituta, 2011n eraldatu den HAOLOren 50.3. artikuluak debekatu egiten die botere publikoei hauteskunde-aldi berean obra edota zerbitzu publikoen inaugurazio-ekitaldirik egitea; horrek ez du esan nahi obra edota zerbitzu horiek funtzionatzen hasi ezin direnik. Horren helburua da, hauteskunde-kanpainak dirauen arten Gobernuak erdietsi dituen lorpenak sustatzeko kanpaina instituzionalik ez egitea, praktika egokia ez den heinean, zergadun guztien diruarekin exekutatu baitira.- Aldi baterako (hauteskunde garaian) atzerrian egongo diren herritarrentzako bozketa prozedurari dagokionez, abenduaren 7ko 1621/2007 Errege Dekretua aipatu behar da. Horren bidez arautzen da herritar horientzako bozketa prozedura espezifikoa (299. zenbakidun BOE, abenduaren 14koa).
- Hauteskundeetako publizitatea eta hauteskunde kanpaina hedatzeari dagokionez, honako legeria dago indarrean: apirilaren 8ko 10/1991 Lege Organikoa, udalerrietako irrati-emisoretan hauteskundeetako publizitatea iragartzeari buruzkoa (85. zenbakidun BOE, apirilaren 9koa); apirilaren 8ko 11/1991 legea, udal mailako irrati-emisoreak antolatu eta kontrolatzeari buruzkoa (85. zenbakidun BOE, apirilaren 9koa); eta abenduaren 22ko 14/1995 Lege Organikoa, lurreko uhin bidezko telebista jate pribatuetako hauteskunde-publizitateari buruzkoa (309. BOE, abenduaren 27koa); abenduaren 29ko 29/2005 Legea, erakunde publizitate eta komunikazioari buruzkoa (abenduaren 30eko 312. zenbakidun BOE) eta abenduaren 23ko 6/2010 Legea, Euskadiko erakundeen publizitate eta komunikazioari buruzkoa (abenduaren 31ko 251. zenbakidun EHAA).
2011KO MAIATZEKO HAUTESKUNDEETAN APLIKATZEKO HAUTESKUNDE BATZORDE ZENTRALAREN JARRAIBIDE ETA ERABAKIAK
- Hauteskunde-taldeak: Gai honi buruz HBZk emandako akordioen laburpena.
- Hauteskunde kanpaina: Hautagaiek hauteskundeetako propaganda igorri ahal izateko Correos-en gordailu gisa uzteko epea maiatzaren 14 arte luzatzea. HBZren maiatzaren 12ko erabakia. Hauteskunde kanpaina egiteko debekuaren interpretazioa, HAOLOren 53. artikuluan jasotakoa: HBZren martxoaren 24ko 3/2011 Jarraibidea. 2011-04-07ko HBZren Erabakia, alderdiaren hauteskunde-programa aurkezteko ekitaldiak ezagutzera emateko hedabideetan hautagaien argazkiak erakusteari buruzkoa. Aurre-kanpainan hauteskunde arloko propaganda edo publizitatearen debekuari buruzko kontsultak: HBZren 11-02-17 Akordioa.
- Kanpaina instituzional eta inaugurazio-ekitaldiak: Arabako Probintziako Hauteskunde Batzordeak " El eco de Valdegovia " doako egunkaria banatzeari buruz hartutako akordioaren aurkako errekurtsoa onartzea (2011ko maiatzaren 10eko HBZren akordioa). HAOLOren 50. artikuluaren interpretazioa, botere publikoek hauteskunde-epealdian gauzaturiko kanpaina instituzional eta inaugurazio-ekitaldien xede eta mugei buruzkoa. HBZren martxoaren 24ko 2/2011 Jarraibidea. 2011-04-07ko HBZ-ren Erabakia, exekuzio-bidean dauden obra publikoak bisitatzeari buruzkoa, Sustapen Ministerioaren jabetzapekoak diren lurzoruak saltzeko promozioen publizitate kanpainen ingurukoa, etab. Hauteskunde sasoiko inaugurazio eta bestelako jarduerei buruzko kontsulta: HBZren 11-02-17ko Akordioa.
- Hautagai-zerrendak: Honi buruzko kontsulta: Hautagaitzaren egunean, aurretik ez antzemandako aukeraezintasun egoera sortzen duen hautagaia hautetsi izendatzea. (HBZren 2011-06-06ko Akordioa). Kontsulta: Udalerri batean zerrenda bakarra dagoenean, aukeratu beharreko postu guztiak estaltzen ez dituena (2011-05-17ko HBZren Akordioa). Atzerrian dauden egoiliarrak ezin izango dira hautagai izan 2011ko udal hauteskundeetan: HBZren 11-02-17ko Akordioa. Hautagaitzekin batera aurkeztu beharreko gainerako agiriak: 1999ko martxoaren 15eko jarraibidea (67. BOE, 1999-03-19koa). 2011-04-07ko HBZren Erabakia Udal hauteskundeetan parte hartzeko baldintzei buruzkoa
- Hauteskunde zentsua: Hauteskunde-erroldan gertaturiko aldaketei dagokienez hautagaien edota alderdi politikoen ordezkariek aurkeztu ditzaketen erreklamazio administratiboak, HAOLOren 38. eta 39. artikuluen arabera. HBZren martxoaren 24ko 1/2011 Jarraibidea. Hautagaiei erroldaren kopiak ematea eta posta bidezko botoa emateko dokumentazioa igortzea: Abenduaren 17ko 4/2009 jarraibidea, gai horren inguruan Hauteskunde Erroldaren Bulegoan burutu beharreko jarduerei buruzkoa (5. zenbakidun BOE, 2009-01-06koa). Zentsu-ziurtagiri espezifikoa: Apirilaren 12ko 7/207 jarraibidea, HAOLOren 85.1. artikuluan aurreikusitako zentsu-ziurtagiri espezifikoei buruzkoa. (94. zenbakidun BOE, 2007ko apirilaren 19koa). 1992ko irailaren 25eko jarraibidea, 1992ko urtarrilaren 1eko hauteskunde-zentsua berrikusterakoan egon litezkeen akatsak zuzentzeari buruzkoa. (235. BOE, 1992ko irailaren 30ekoa).
- Koalizoak: Udal hauteskundeetako koalizioei buruzko izen eta ikurren inguruko kontsulta: HBZren erabakia, 2010-10-14koa. Hauteskunde-koalizioen eraketa: HBZren irailaren 9ko 1/2010 jarraibidea (22. zenbakidun BOE, irailaren 17koa).
- Zinegotziak: Ondasunen eta bateraezintasunen inguruko aitorpena aurkezteari zinegotzi batek emandako ezezkoari buruz Hauteskunde Batzorde Zentralari egindako kontsulta (HBZren 2011-06-16ko Akordioa). Udal ordezkarien egoera: 2003ko uztailaren 10eko jarraibidea (171. zenbakidun BOE, 2003-07-18koa).
- Udalen eraketa: 250 biztanletik beherako Udaletan jarraitu beharreko prozeduraren inguruan Hauteskunde Batzorde Zentralari egindako kontsulta, hautestiek uko egin eta bi bakarrik ordezkatu ahal diren kasuan, edota horien ordezkoek botorik lortu ez duten kasuan. (HBZren Akordioa, 2011-06-16).
- Hauteskundeetan bildu eta manifestatzeko eskubidea: 2011-05-19ko HBZren Akordioa Hausnarketa eta bozketa egunerako zenbait norbanakok sustaturiko kontzentrazio, bilera eta manifestazioen ingurukoa.
- Udal hauteskunde partzialak: HBZren 2011-06-16ko Akordioa hauteskunde partzialen deialdiari buruzko zenbait alderi dagokionez.
- Zenbaketa orokorra: Hauteskunde Batzorde Zentralari boto baliogabeen inguruan egindako kontsulta, hautagaitzako ordezkari batek ere ez zuenen protestarik egin Mahiko zenbaketa egiteko unean (HBZren 2011-06-16ko Akordioa). Hauteskunde Batzorde Zentralak atzera bota du EAJ-PNVk jarritako errekurtsoa, hots, Arabako Batzar Nagusietako hauteskundeetan Erribera Beitiako boto-zenbaketari buruz Gasteizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen akordioaren aurka jarri zuena.(2011-06-02ko HBZren Akordioa). Hauteskunde Batzorde Zentralak partzialki onartu du EAJ-PNVk jarritako errekurtsoa, hots, Udal Hauteskundeetan Navaridas eko hautetsien izendapenaren aurka jarri zuena; nolanahi ere, horrek ez du aldatzen zinegotzigoak esleitzea (2011-06-02ko HBZren Akordioa). Hauteskunde Batzorde Zentralak Ezker Batua-Berdeak alderdiaren errekurtsoa atzera bota du, Andoain go udalerriko kargu hautetsien izendapenaren aurka (HBZren 2011-06-02ko Akordioa).
- Hauteskunde gastuak: Udal hauteskundeak eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak aldi berean egiten direnerako hauteskunde-gastuen muga: Martxoaren 22ko 3/2007 Jarraibidearen 5. atala (76. zenbakidun BOE, 2007-03-29koa).
- Gizon eta emakumeen berdintasuna: Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna: Apirilaren 12ko 5/2007 jarraibidea (94. zenbakidun BOE, 2007-04-19koa). Gizon eta emakumeen berdintasun eraginkorrerako baldintzak ez betetzeagatiko hautagaitzen irregulartasunak konpontzea: Apirilaren 14ko 8/2007 jarraibidea (95. zenbakidun BOE, 2007-04-20koa).
- Ikuskatzaileak: Ikuskatzaileak izendatzeko prozedura: Martxoaren 22ko 2/2007 jarraibidea, Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoak 78. artikuluan aurreikusitako hautagaitzen ikuskatzaileak izendatzeko prozedurari buruzkoa. (76. zenbakidun BOE, 2007ko martxoaren 26koa).
- Hauteskunde Batzordeak: Hauteskunde Batzordearen erabakien kontrako errekurtsoen tramitazioa: 11/2007 jarraibidea, HAOLOren 21. artikuluan aurreikusitako hauteskunde batzordeetako erabakien kontrako errekurtsoak tramitatzeko prozedurari buruzkoa. (239. zenbakidun BOE, urriaren 5ekoa).
- Hauteskunde Mahaiak: Hauteskunde Mahaietako kideak izendatzea hautesle nahikorik ez dagoen udalerrietan. Mahaiko kideren batek Facebooken, Twitterren edo beste baliabide teknologiko baten bidez -telefono mugikorra eta abar-emaitzak zabaltzeari buruzko kontsulta. Mahaikideek, Kontu-hartzaileek eta Ahaldunek interneteko sare sozialetan jarduteko dituzten mugei buruzko kontsulta (2001-05-19ko HBZren Akordioak). Hauteskunde Mahaietako kideen eragozpen eta aitzakia justifikatuei buruzkoa. HBZren apirilaren 28ko 6/2011 Instrukzioa (103. BOE, apirilaren 30koa).
- Komunikabide jabego publikoko hedabideak: PPren errekurtsoa kontuan hartzea, Bizkaiko PHBren hauteskunde propagandarako doako espazioen banaketari buruzko akordioa atzera botatzen duena (HBZren 2011ko maiatzaren 19ko Akordioa). Maiatzaren 5eko Zentrala, hauteskunde hauetarako RTVEren Estaldura Plana aldatzen duena (2011ko maiatzaren 10eko HBZren akordioa). RTVEren Korporazioak HBZri ezagutarazi dio maiatzaren 22ko hauteskundeetako informazio-estaldurarako plana (104. BOE, maiatzak 2). Iragarpen horren bidez, ezagutzera ematen da titulartasun publikoko komunikabideetan maiatzaren 22ko hauteskundeetarako izango den doako propagandaren banaketa (104. BOE, maiatzak 2). Titulartasun publikoko komunikabideetan propaganda egiteko doako tarteen banaketa, eta Probintziako Hauteskunde Batzordeei arloko eskumenak eskuordetzea: Hauteskunde Batzorde Zentraleko 5/2011 Jardunbidea, apirilaren 7koa (85. BOE, apirilaren 9koa).
- Komunikabide jabego pribatuko hedabideak: HAOLOn komunikabide pribatuetan hauteskundeei buruz ematen den informazioaren gainean ezarritakoa interpretatu eta aplikatzeari buruzko kontsulta. (2011ko maiatzaren 10eko HBZren akordioa). HAOLOren 66. artikuluaren interpretazioa, hauteskunde-epealdian komunikabideek errespetatu beharreko pluraltasun, berdintasun, proportzionaltasun eta neutraltasun printzipioak bermatzeari buruzkoa: HBZren martxoaren 24ko 4/2011 Jarraibidea. 2011-04-07ko HBZren Erabakia, titulartasun publikoko telebista-kate autonomikoetan programatu beharreko elkarrizketak banatzeko irizpideari buruzkoa. Hainbat galdera, estaldura informatibo eta hauteskunde propagandako doako tarteei aplikatu beharreko betekizunez, Tokiko Lurreko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazionalak ezartzen duenaren arabera. HBZren Erabakia 2011ko otsailaren 17koa. Lurreko Telebista Digitala funtzionatzen hasi eta emisioa eskualdeka egiten hasi denetik hauteskundeetako propagandarako doako telebista-espazioen banaketa: HBZren erabakia, 2010-10-14koa. Hauteskunde garaian komunikabideek egindako ekintzen kontrako errekurtsoen prozedura: Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 66. artikulua garatzen duen 1999ko irailaren 13ko jarraibidea, hauteskunde garaian komunikabideek egindako ekintzen kontrako errekurtsoen prozedurari buruzkoa. (222. zenbakidun BOE, 1999ko irailaren 16koa).
- Udal hauteskundeetarako gutun-azal eta txartelak Kontsulta, bozketaren egunean Mahaiaren lokalean dauden bozka-txartelen hurrenkerari buruzkoa (2011ko maiatzaren 12ko HBZren akordioa). 1999ko apirilaren 27ko jarraibidea (103. BOE, 1999-04-30eko).
- Teknologia berrien erabilpena: Apirilaren 12ko 4/2007 jarraibidea, informazio eta komunikazio elektronikoko teknologia berriak hauteskundeetarako propaganda-tresna gisa erabiltzeari buruzkoa. (94. zenbakidun BOE, 2007-04-19koa). Zentsua Internet bidez kontsultatzea: 2004ko urtarrilaren 20ko jarraibidea, hauteskundeetako zentsuari dagozkion datuak internet bidez kontsultatzeari buruzkoa. (19. zenbakidun BOE, 2004ko urtarrilaren 22koa).
- Bozketa: Bozkatzeko unean gertaturiko zenbait gertaeren inguruko kontsulta: atzerritar baten botoa eta Mahaian erroldaturik egon ez den pertsona baten bozketa. (2011-05-22ko HBZren Akordioa).
- Boto baliogabea: Kontsulta HAOLOko96.2 artikuluaren idazpen berria dela eta, markak dituzten bozka-txartelen baliagarritasunaz (2011ko maiatzaren 12ko HBZren akordioa) Urriaren 25eko 12/2007 jarraibidea, Hauteskundetako Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 96. artikuluak 2. atalean hautesleek emandako boto-txartel baliogabeei jasotakoari buruzkoa (263. zenbakidun BOE, 2007ko azaroaren 2koa).
- Posta bidezko botoa: Maiatzaren 19ra arte luzatzea, postetxeetan posta bidezko botoa uzteko epea. (2011ko maiatzaren 10eko HBZren akordioa). Gaixorik edota ezinduak dauden pertsonen posta bidezko botoa: 1992ko otsailaren 10eko jarraibidea, gaixorik edota ezinduak egonik Hauteskundeetako Araubide Orokorreko Lege Organikoaren 72. artikuluak aipatzen duen dokumentazioa pertsonalki eskatzea ezinezkoa duten pertsonei buruzkoa. (39.BOE, 1992ko otsailaren 14koa).
- UDAL HAUTESKUNDEAK
- BOE
- Hauteskunde deialdiari dagokionez:
- Martxoaren 28ko 424/2011 Errege Dekretua, 2011ko maiatzaren 22an tokiko hauteskundeetarako eta Ceuta eta Melillako Batzarretarako deialdia egiten duena. (Martxoaren 29ko 75. BOE).
- Udal-erroldari eta boto-eskubidea duten biztanleen zerrenda ofizialari dagokionez.
- Hauteskunde Errolda Bulegoaren 2011ko martxoaren 1eko Ebazpena, 2011ko maiatzeko hauteskundeetarako hileroko eguneratzeari, errolda itxiari, erreklamazioen ebazpenari eta indarreko erroldari buruzkoa. (Martxoaren 28ko 74. BOE).
- Martxoaren 25eko EHA/642/2011 Agindua, hauteskundeetako errolda hilero eguneratzeko arau teknikoak jasotzen dituena (Martxoaren 26ko 73. BOE).
- Martxoaren 28ko 423/2011 Errege Dekretua, Hauteskunde errolda hilero eguneratu eta bertan izena emateko beharrezko datuak arautzeari buruzko otsailaren 2ko 157/1996 Errege Dekretua aldatzen duena: (Martxoaren 26ko 73. BOE).
- Urtarrilaren 13ko EHA/3/2011 Agindua, 2011ko maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan Espainiarekin Akordioak sinatuta dituzten herrialdeetako herritarrek hautesle-erroldetan parte hartzearen inguruko eskabide-epea aldatzen duena. (12. zenbakidun BOE, 2011-01-14koa).
- Abenduaren 7ko 1612/2010 Errege Dekretua. Horren arabera, 2010-01-01eko udal errolda berrikustetik ondorioztatzen diren populazioari buruzko kopuruak ofizialak direla adierazten da. (311. BOE, 2010-12-23koa).
- Hautesle Erroldaren Bulegoko 2010eko urriaren 15eko ebazpena; horren bidez zehazten dira Espainiarekin Akordioak sinatu dituzten atzerritar egoiliarrek Udal-hauteskundeetarako hautesle-erroldan izena emateko prozedura eta eskabide-ereduaren onarpena (268. BOE, 2010-11-05ekoa).
- Hautesle Erroldaren Bulegoko 2010eko irailaren 7ko ebazpena; horren bidez zehazten dira Europar Batasuna osatzen duten herrialdeetako herritarrek Udal-hauteskundeetarako hautesle-erroldan izena emateko prozedura eta eskabide-ereduaren onarpena (222. BOE, 2010-09-13koa).
- Uztailaren 20ko EHA/2264/2010 Agindua, Espainiarekin Akordioak sinatuta dituzten herrialdeetako herritarren hautesle-erroldak eratzeko arau eta jarraibide teknikoak jasotzen dituena. (208. zenbakidun BOE, 2010-08-27koa).
- o Otsailaren 6ko 102/2009 Dekretua, abenduaren 26ko 1799/2003 Dekretua aldatzen duena. Horren bidez, hauteskunde-zerrenden eta hauteskunde-erroldaren kopien eredua arautzen da.(33.zenbakidun BOE, 2009ko otsailaren 7koa).
- Botoa emateko eskubideari dagokionez: Udal-hauteskundeen alorrean Espainiarekin elkarrekikotasun akordioak sinatuta dituzten herrialdeetako erkidegotik kanpoko Espainiako egoiliarrak diren atzerritarrei 2011ko Udal hauteskundeetan botoa ematea ahalbideratzen dien Nazioarteko Akordioak:
- Ohar-trukea, Espainiaren eta Cabo Verde Errepublikaren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, herrialde bateko lurraldean bizi diren bigarren herrialdeko kideek Udal-hauteskundeetan parte hartu ahalko dute. Praian, 2009ko apirilaren 8an. (11. BOE, 2011-01-13koa).
- Ohar-trukea, Espainiaren eta Boliviako Nazio anitzeko Estatuaren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, herrialde bateko lurraldean bizi diren bigarren herrialdeko kideek Udal-hauteskundeetan parte hartu ahalko dute. Madrilen, 2009ko irailaren 15ean. (306. BOE, 2010-12-17koa).
- Ohar-trukea, Espainiaren eta Islandiako Errepublikaren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, herrialde bateko lurraldean bizi diren bigarren herrialdeko kideek Udal-hauteskundeetan parte hartu ahalko dute. Madrilen eta Parisen, 2009ko martxoaren 31n.(305. BOE, 2010-12-16koa).
- Ohar-trukea, Espainiaren eta Paraguayko Errepublikaren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, herrialde bateko lurraldean bizi diren bigarren herrialdeko kideek Udal-hauteskundeetan parte hartu ahalko dute. Madrilen eta Asuncion-en, 2009ko maiatzaren 13an. (150. BOE 2010-06-21ekoa).
- Ohar-trukea, Espainiaren eta Peruko Errepublikaren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, herrialde bateko lurraldean bizi diren bigarren herrialdeko kideek Udal-hauteskundeetan parte hartu ahalko dute. Madrilen eta Parisen, 2009ko martxoaren 31n. (122. BOE, 2010-05-29).
- Ohar-trukea, Espainiaren eta Txileko Errepublikaren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, herrialde bateko lurraldean bizi diren bigarren herrialdeko kideek Udal-hauteskundeetan parte hartu ahalko dute. Madrilen eta Parisen, 2009ko martxoaren 31n. (35. BOE, 2010-02-09koa).
- Ohar-trukea, Espainiaren eta Kolonbiako Errepublikaren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, herrialde bateko lurraldean bizi diren bigarren herrialdeko kideek Udal-hauteskundeetan parte hartu ahalko dute. Madrilen, 2009ko otsailaren 5ean. (18. BOE, 2010-01-21ekoa).
- Ohar-trukea, Espainiaren eta Zeelanda Berriaren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, herrialde bateko lurraldean bizi diren bigarren herrialdeko kideek Udal-hauteskundeetan parte hartu ahalko dute. Wellingtonen, 2009ko ekainaren 23an. (5. BOE, 2010-01-06koa).
- Ohar-trukea, Espainiaren eta Ekuadorreko Errepublikaren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, herrialde bateko lurraldean bizi diren bigarren herrialdeko kideek Udal-hauteskundeetan parte hartu ahalko dute. Kiton, 2009ko otsailaren 25ean. (4. BOE, 2010-01-05ekoa).
- o Gutun-trukea, Espainiaren eta Norvegiaren arteko Akordioa finkatzen duena. Horren arabera, Espainiako egoiliarrak diren norvegiarrei eta Norvegian dauden espainiarrei Udal-hauteskundeetan botoa emateko eskubidea aintzatesten zaie. Madrilen, 1990eko otsailaren 6an. (153. BOE, 1991-06-27koa).
- Udal jabegoko eta tokiko telebistako emisoretan, hauteskunde propagandako doako tarteen erabilpenaz:
- 14/1995 Lege Organikoa, abenduaren 22koa, lur uhinen bidezko tokiko telebisten emisoretan hauteskunde publizitateari buruzkoa (EAO 309 zbkia, abenduaren 27koa).
- 10/1991 Lege Organikoa, apirilaren 8koa, soinu-irratidifusioko tokiko emisoren bidezko hauteskunde publizitateari buruzkoa (EAO 85 zbkia, apirilaren 9koa).
- 2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan erabili beharreko hauteskunde-txartel, gutun eta inprimakiak:
- Martxoaren 23ko INT/662/2011 Agindua, hauteskunde prozesuen araubide osagarriari buruzko apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuaren Eranskin jakin batzuk aldatzen dituena (Martxoaren 29ko 75. BOE). Agindu horri dagozkion akatsen zuzenketa (89. BOE, apirilaren 14koa)
- Urritasuna duten pertsonek hauteskunde-prozesuetan parte hartzeari dagokionez:
- Martxoaren 25eko 422/2011 ED, urritasuna duten pertsonek bizitza politikoan eta hauteskunde prozesuetan parte hartzeko oinarrizko baldintzei buruzko Araudia onartzen duena (martxoaren 30eko BOE, 76. zk.).
- Hautagaitzen hauteskunde arloko kontabilitateen fiskalizazioari buruz:
- Estatuko Kontuen Auzitegiko Presidentziaren 2011ko martxoaren 25eko Ebazpena, 2011ko martxoaren 24ko Osoko Bilkuraren Akordioa argitaratzen duena. Akordio horrek hauteskunde arloko kontabilitateen fiskalizazioari buruzko Agindua onartzen du, 2011ko maiatzaren 22an egingo diren hauteskundeei dagokienez (apirilaren 1eko BOE, 78. zk.).
- Hauteskundeetako diru-laguntzen zenbateko eguneratuei dagokienez, lortutako boto eta aulki bakoitzeko, eta maiatzaren 22ko Udal Hauteskundeetako mailing-erako. EHA/752/2011 Agindua, apirilaren 4koa (apirilaren 5eko BOE, 81. zk.).
- 2011ko hauteskunde prozesuetan Correos y Telégrafos, S.A. Estatuko Sozietatearen lankidetzari dagokionez: * FOM/872/2011 Agindua, apirilaren 6koa, (87. BOE, apirilaren 12koa).
- EHAA
- Agindua, 2011ko, martxoaren 31koa, tokiko eta Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan langileek, beren ordainsariak jasota, parte hartu ahal izateko arauak ematen dituena. (73. EHAA, 2011ko apirilaren 14koa).
- Abenduaren 23ko 6/2010 Legea, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa. (251. EHAA, 2010-12-31koa).
- LURRALDE HISTORIKOAREN ALDIZKARI OFIZIALAK
- Araba/Álava
- Hauteskunde kanpainako ekitaldietarako dohainik erabiliko diren lokal ofizial eta toki publikoen zerrenda. (45. ALHAO, apirilaren 13koa, Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen ediktuak: Vitoria-Gasteiz eta Amurrio).
- Gobernuaren Azpiordezkaritzaren Iragarkia, udalerri bakoitzeko zinegotzi kopuruari buruzkoa (26. ALHAO, 2011ko martxoaren 2a).
- Hauteskundeetako atalen, mahaien eta hauteslekuen zerrenda argitaratzea.(41. ALHAO apirilaren 4a)
- Bizkaia
- Hauteskunde kanpainako ekitaldietarako dohainik erabiliko diren lokal ofizial eta toki publikoen zerrenda. (72. BAO, apirilaren 13koa, Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen ediktuak: Balmaseda, Bilbao, Durango eta Gernika).
- Gobernuaren Azpiordezkaritzaren Iragarkia, udalerri bakoitzeko zinegotzi kopuruari buruzkoa(43. BAO, 2011ko martxoaren 3a).
- Hauteskundeetako atalen, mahaien eta hauteslekuen zerrenda argitaratzea (65. BAO apirilaren 4a).
- Gipuzkoa
- Hauteskunde kanpainako ekitaldietarako dohainik erabiliko diren lokal ofizial eta toki publikoen zerrenda. (71. GAO, apirilaren 13koa, Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen ediktuak: Azpeitia, Bergara, Donostia-San Sebastián eta Tolosa).
- Gobernuaren Azpiordezkaritzaren Iragarkia, udalerri bakoitzeko zinegotzi kopuruari buruzkoa(41. GAO 2011ko martxoaren 2a).
- Hauteskundeetako atalen, mahaien eta hauteslekuen zerrenda argitaratzea(64. GAO apirilaren 4a).
- BATZAR NAGUSIETARAKO HAUTESKUNDEAK
- BOE
- Martxoaren 25eko 422/2011 ED, urritasuna duten pertsonek bizitza politikoan eta hauteskunde prozesuetan parte hartzeko oinarrizko baldintzei buruzko Araudia onartzen duena (martxoaren 30eko BOE, 76. zk.).
- Abenduaren 14ko 1612/2010 Errege Dekretua. Horren arabera, 2010-01-01eko udal errolda berrikustetik ondorioztatzen diren populazioari buruzko kopuruak ofizialak direla adierazten da. (311. BOE, 2010-12-23koa).
- EHAA
- Abenduaren 23ko 6/2010 Legea, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa. (251. EHAA, 2010-12-31koa).
- Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen Akordioa, Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasunari buruz, hautagaitzen osaerari dagokionez (EHAA, 54. zk., 2005eko martxoaren 18koa).
- LURRALDE HISTORIKOAREN ALDIZKARI OFIZIALAK
- Araba/Álava
- Apirilaren 5eko 25/2011 Foru Dekretua, Hauteskunde Batzordeetako kideei, horien ordezkariei eta 2011ko Batzar Nagusietako hauteskundeetako laguntzaileei haborokinak emateari buruzkoa (44. ALHAO, apirilaren 11koa).
- Apirilaren 5eko 24/2011 Foru Dekretua, Batzar Nagusietarako azken hauteskundeetan ordezkariak lortu eta 2011ko hauteskundeetan aurkezten diren indar politikoei hauteskunde gastuengatiko diru-laguntzak aurreratzeari buruzkoa. (44. ALHAO, apirilaren 11koa)
- Martxoaren 28ko 72/2011 Foru Dekretua, Arabako Batzar Nagusietako hauteskundeen deialdiari buruzkoa (martxoaren 29ko 39. ALHAO).
- Martxoaren 28ko 73/2011, Foru Dekretua, Arabako Batzar Nagusietako hauteskunde-prozesuaren baliabide materialei buruzkoa. (Martxoaren 29ko 38. ALHAO).
- Bizkaia
- Apirilaren 12ko 77/2011 Foru Dekretua. Honen bidez arautzen da 1/1987 Legearen 11. artikulua aplikatuta, maiatzaren 22an egingo diren Bizkaiko Batzar Nagusietarako hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi politikoei eta hautesleen federazio, koalizio edo elkarteei dagozkien hauteskundeetako diru-laguntzak ematea. (73. BAO, apirilaren 14koa).
- Apirilaren 12ko 76/2011 Foru Dekretua, zeinaren bidez arautzen baita zer dirusari ordainduko zaien hauteskunde-batzordeetako kideei, haien laguntzaileei, udaletako idazkariei eta haien zerbitzura dauden langileei, Batzar Nagusietarako 2011ko hauteskundeen prozesuan parte hartzearren. (73. BAO, apirilaren 14koa).
- Bizkaiko Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordearen 2011-04-07ko Erabakia, Eskualdeko Hauteskunde Batzorde bakoitzari bere hauteskunde-barrutia izendatzeari buruzkoa (71. BAO, apirilaren 12koa).
- Martxoaren 29ko 66/2011 Foru Dekretua, Bizkaiko Batzar Nagusietako 2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan erabili beharreko elementu materialak arautzen dituena (martxoaren 30eko BAO, 62. zk.).
- Martxoaren 28ko 65/2011 Foru Dekretua, Bizkaiko Batzar Nagusietako hauteskundeen deialdiari buruzkoa (martxoaren 29ko 61. BAO).
- Gipuzkoa
- Erabakia, Hauteskunde Batzorde Zentralarena, hauteskunde mahaiek eta hauteskunde batzordeek erabili behar dituzten akta ereduak onartzen dituena. (GAO, 86zbkia maiatzeren 9a).
- Foru Agindua, Batzar Nagusietarako Hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi politiko, federazio edo koalizioei, dirulaguntzen aurrerakinak emateko prozedura arautzeko (apirilaren 18ko 74. GAO).
- Foru Agindua, Batzar Nagusietarako hauteskundeetan parte hartuko duten udaletako idazkari eta langileentzako sariei buruzkoa. (apirilaren 18ko 74. GAO).
- Foru Agindua, Batzar Nagusietarako hauteskundeetan Hauteskunde Batzordeetako kide eta langileentzako ordainsariei buruzkoa (apirilaren 18ko 74. GAO).
- Foru Agindua, Batzar Nagusietarako hauteskundeetan hauteskunde mahaietan Foru Aldundiak izango dituen ordezkarientzako sariei buruzkoa (apirilaren 18ko 74. GAO).
- Gipuzkoako Probintziako Hauteskunde Batzordearen Ediktua, Eskualdeko Hauteskunde Batzorde bakoitzari bere hauteskunde-barrutia izendatzeari buruzkoa (69. GAO, apirilaren 11koa)
- Martxoaren 28ko 2/2011 Foru Dekretua, Gipuzkoako Batzar Nagusietako hauteskundeen deialdiari buruzkoa (martxoaren 29ko 60. GAO).