Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Sarrera eta Bozkatzeko eskubidea

2011ko maiatzaren 22an, igandean, bi bozketa desberdin egingo ditugu Euskal Autonomia Erkidegoan. Lehenengo bozketa udal-hauteskundeena da, eta, bigarrena, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeen batzar nagusietarako hauteskundearena.

Euskadiko herritarrek Udalak gobernatzen dituzten zinegotzigoak hautatu ahalko dituzte, bai eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako berrogeita hamaikana batzarkideak ere; azken horiek egiteko nagusiak dira, Foru Aldundiko edo Lurralde Gobernuko Presidentea aukeratzea, eta lurralde bakoitzerako aurrekontuak onartzea.

Honako hauek dira 2011. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan izango diren udal-hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea izango dutenak:

  • Euskadiko edozein udalerritako egoiliarrak diren herritarrak, euskal izaera politikoa dutenak eta Euskadiko hauteskunde-erroldan inskribatuta daudenak.
  • Europar Batasuna osatzen duten 26 estatuetako herritarrak, baldin eta adin nagusiak badira, Euskadiko udalerriren batean erroldatuta badaude, Udal Hauteskundeetan botoa emateko borondatea adierazten badute, eta europar egoiliarren hauteskunde-erroldan inskribatuta badaude (informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu www.ine.es web orria, Hauteskunde Erroldaren Bulegoari dagokion atala).
  • Europar Komunitatekoak ez diren herrialdeetako (Norvegia, Islandia, Bolivia, Ekuador, Txile, Peru, Kolonbia, Paraguay, Zeelanda Berria eta Cabo Verde) herritar atzerritarrak, baldin eta adin nagusiak badira, Euskadiko udalerrien batean erroldatuta badaude, eta legezko erresidentzia txartel nahiz ziurtagiria, jarraikakoa eta hauteskunde-erroldan izena emateko eskabidea baino gutxienez 3-5 urte lehenagokoa; eskabide hori 2010eko abenduaren 1a eta 2011ko urtarrilaren 25a artean gauzatu beharko da (www.ine.es Hauteskunde Erroldaren Bulegoari dagokion atalean).

Honako hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko batzar nagusietarako hauteskundeetan bozkatu ahal izango dutenak :

  • Euskadiko edozein udalerritako egoiliarrak diren herritarrak, euskal izaera politikoa dutenak eta Euskadiko hauteskunde-erroldan inskribatuta daudenak.
  • Beraz, 2011ko Udal eta Batzar Nagusietarako Hauteskundeetan ezingo dute botorik eman egoiliarren hauteskunde-erroldan inskribatuta egon arren atzerrian daudenak (art. 2.3 LOREG).
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak