2011ko Hauteskundeak antolatzeko eskumena duten Instituzio desberdinen Internet zerbitzuetarako estekak jasotzen ditu; hauteskundeei buruzko informazio interesgarria eskaintzen die herritarrei, hala Udal-hauteskundeei buruzkoa, nola Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruzkoa. Era berean, 2011ko maiatzaren 22ko hauteskunde-emaitzak ere bertan jasoko dira.
Aldizkari Ofizialen web orria: BOE | EHAAO | AAO | BAO | GAO. Aldizkari horietan jakinarazten dira, besteak beste, Hauteskunde Mahaiak eta Hauteslekuak, aurkeztu diren hautagaitzak, hautagaiak eta hautetsiak, Hauteskunde Batzordeen osaera eta abar.
INEren web orrian, Hauteskunde Erroldako Bulegoaren atalean, hauteskunde erroldaren datuak kontsultatu daitezke: Espainian bizi direnenak eta atzerrian daudenenak, botoa emateko Hauteskunde Mahaia eta Hauteslekua , posta bidezko botoa eta zuzenbidezko biztanleriaren zifrak.
Barne Ministerioaren Web gunea. Hauteskunde eta alderdi politikoen atalak 2011ko Udal Hauteskundeei buruzko hauteskunde eta lege arloko informazioa eta informazio orokorra dauka. Era berean, bertan deskargatu daitezke aldi baterako atzerrian bizi diren egoiliarrek posta bidez botoa eman ahal izateko eskabide-orria eta atzerrian dauden egoiliarrek botoa emateko eskabide-orria. Halaber, Espainian 1977tik izan diren estatu mailako hauteskundeetako emaitzen datu-base berria kontsultatu daiteke.
Batzar Nagusietarako Hauteskundeen prozesuaz eta behin-behineko emaitzen boto-zenbaketaz arduratzen diren Foru Aldundietako Web guneak:
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren webgunea; organo hori da Batzar Nagusietarako hauteskundeetan parte hartzen duten alderdi politikoen kontuak fiskalizatzeaz arduratzen dena.
Kanpo Arazoetako Ministerioaren webgunea: Herritarrentzako Zerbitzua atalaren barruan, "atzerrian dauden espainiarrak" puntuan, "Hauteskundeetan parte hartzea" epigrafera joan behar da. Epigrafe horretan, pdf formatuan daude aldi baterako atzerrian bizi diren egoiliarrek posta bidez botoa eman ahal izateko eskabide-orria, eta atzerrian dauden egoiliarrek botoa emateko eskabide-orria.
Euskadi.net webgunea: Enplegu eta Gizarte Gaien Sailean (Immigrazio Zuzendaritza), hautesle berriari dagokion atalean, etorkinentzako informazio-gida deskargatu daiteke, 2011ko Udal-hauteskundeetan nola parte hartu dezaketen jakin dezaten.
Udalen webguneak: Bilbo | Donostia-San Sebastián | Vitoria-Gasteiz | Irun | Getxo. Atari horietan, besteak beste, honakoak kontsultatu daitezke: egutegia, botoa emateko Hauteskunde Mahaia eta Hauteslekua, botoa posta bidez emateko epeak eta abar.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.