Unibertsoa: Boto eskubidea duten biztanle egoiliarrak. Udalerriko biztanleak, udal hauteskundeetan botoa emateko eskubidea dutenak.
Laginaren tamaina: 350 elkarrizketa 3 probintzietako bakoitzean. Lagina estratifikatuta dago, probintzia bakoitzaren barruan, habitat tamainaren arabera. Sexuaren eta adinaren kuotak aplikatu dira azken unitatean (elkarrizketatutako pertsona). Erkidego osoari dagozkion analisietarako, datuak doitu egin dira, probintzia bakoitzeko biztanle kopuruari dagokion pisu erreala emateko asmoz.
Errore-marjina: Ausazko laginketa sinplearen irizpideak aplikatuz, %95,5eko konfiantza mailarako eta hipotesirik okerrenean (=p=q=%50), datuen errore-marjina % ±5.3 izango litzateke probintzia bakoitzean.
Informazio bilketa: Ordenagailu bidez lagundutako elkarrizketa telefonikoa (CATI sistema).
Datuen tratamendua: Metroscopiako langile adituak.
Landa-lanaren data: 2011ko maiatzaren 13a eta 14a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.