Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Hauteskundeetako egutegia eta mugarriak



6.- Hautesle-errolda Argitaratzea eta Zuzentzea hauteskunde garaian

« itzuli


Gogoratu, HAOLOren azken erreformak ezartzen duenez, hauteskunde bakoitzerako indarrean dagoen errolda hauteskunde-deialdiaren aurreko 2. hilabeteko 1. egunean itxiko dela. Hauteskunde hauetan, indarreko errolda 2011-07-01ekoa izango da, 2011n erreformatu den HAOLOren 39.1 artikuluaren arabera
  • Udalek eta Kontsulatuek hauteskunde-zerrendak argitaratuko dituzte
    • Egutegia

    • 2011ko urriaren 3tik 10era
    • Lege oinarria

    • HAOLO 39.2
    • Oharrak

    • Udalek hauteskunde-errolda kontsultatzeko zerbitzua izan behar dute; kontsulta hori baliabide informatikoz egin daiteke, hautesleak identifikatu ondoren, edo halakorik ez balego, erroldako zerrendak jendaurrean jarrita (HAOLOren 39.2 artikulua).

     

  • HEBPOren aurrean honakoak aurkeztea:
    Hautesleen erreklamazioak, erroldan sartuta daudelako edo ez daudelako.
    Hautagai-zerrendek probintziako hautesle-erroldaren aurka egitea, hautesleria nabarmen gehitu delako, justifikaziorik gabe.

    • Egutegia

    • 2011ko urriaren 3tik 10era
    • Lege oinarria

    • HAOLO 39.3
    • Oharrak

    • HAOLOren azken erreformaren arabera, 39.3 eta 4 artikuluaren bidez, hauteskundeei begira egin ohi diren iruzurrezko edo komenentziazko erroldatzeak eragotzi nahi dira.

     

  • HEBPOk erreklamazioei edo aurka-egiteei buruzko ebazpenak emango ditu
    • Egutegia

    • 2011ko urriaren 11tik 13ra (3 egun erreklamazioa aurkaratzen denetik)
    • Lege oinarria

    • HAOLO 39.6

     

  • HEBPOren aginduz, jendaurrean jarriko dira egindako zuzenketak eta horien berri emango die erreklamaziogileei, Udalei eta Kontsulatuei
    • Egutegia

    • 2011ko urriaren 14a
    • Lege oinarria

    • HAOLO 39.6

     

  • HEBPOk emandako ebazpenen aurkako errekurtsoak jarri daitezke Administrazioarekiko Auzietako Epailearen aurrean
    • Egutegia

    • 2011ko urriaren 14tik 18ra (5 egun jakinarazten denetik)
    • Lege oinarria

    • HAOLO 40.1
    • Oharrak

    • HAOLOren azken erreformaren arabera, 40.1. artikuluak honakoa ezartzen du:, berariazko errekurtso bateratua aurkeztu beharko da Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioan erroldako egintzak berrikusteko, erreforma egin aurreko jurisdikzio Zibilaren ordez

     

  • Epaileak errekurtsoari buruzko ebazpena emango du
    • Egutegia

    • 2011ko urriaren 19tik 23ra (5 egun errekurtsoa jartzen denetik)
    • Lege oinarria

    • HAOLO 40.2

     

  • Epailearen ebazpenaren berri emango zaie hautesleei eta Kontsulatuari
    • Egutegia

    • 2011ko urriaren 24a
    • Lege oinarria

    • HAOLO 40.2
Laburdurak
  • BOE= Estatuko Aldizkari Ofiziala
  • BAO= Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
  • GAO= Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
  • LHAO= Lurralde Historikoko Aldizkari Ofiziala
  • ALHAO= Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofiziala
  • EK= Espainiako Konstituzioa
  • EEHE= Espainiako Egoiliarren Hautesle Errolda
  • AEHE= Atzerrian bizi diren egoiliarren Hautesle Errolda
  • HEBPO= Hautesle Errolda Bulegoaren Probintzietako Ordezkaritza
  • HBZ= Hauteskunde Batzorde Zentrala
  • PHB= Probintziako Hauteskunde Batzordea
  • EHB= Eskualdeko Hauteskunde Batzordea
  • BK= Bulego Kontsularra
  • EHA AGINDUA= Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Agindua.
  • HAOLO= Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa
  • ED= Errege Dekretua
  • AK= Auzitegi Konstituzionala
  • AG= Auzitegi Gorena
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak