Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Hauteskundeetako egutegia eta mugarriak



12 e.- Atzerrian modu egonkorrean bizi diren egoiliarrei buruz

« itzuli

  • HEBPOk botoa eskatzeko inprimakia bidaliko du AEHEn inskribatutako hautesleen helbidera
    • Egutegia

    • 2011ko irailaren 27tik urriaren 22ra arte
    • Lege oinarria

    • HAOLO 75.1
    • Oharrak

    • Inprimaki hori hauteslearen helbidera bidaltzeaz gain, inskribatuta dagoen Kontsulatuan ere lortu daiteke irailaren 28tik aurrera, edo bide telematikoz web gune hauetan: Barne Ministerioa (www.mir.es) eta Kanpo Arazoak (www.maec.es)

     

  • Hautesleek HEBPOra bidaliko dute botoa eskatzeko inprimakia
    • Egutegia

    • 2011ko irailaren 28tik urriaren 22ra arte
    • Lege oinarria

    • HAOLO 75
    • Oharrak

    • Botoa emateko eskaera postaz edo faxez bidali behar da dagokion HEBPOra, albait arinen (HBZren 2011-10-4ko Akordioa). Eskaera urriaren 23a baino lehen bidaltzen ez bada, ezin da botorik eman. HBZren Akordio horren arabera, baliozkotzat jotzen dira HEBPOn postaz jasotako eskaerak, nahiz eta familia-taldeek edo antzekoek gutun-azal berean bilduta bidali eskaerak.
      Hautagai-zerrendek OCEtik CERAren kopia -boto eskaera agertzen dena- jasotzeko duten eskubideari buruz (HBZren 2011-5-5 Akordioa).

     

  • HEBPOk hauteslearen helbidera bidaliko du botoa emateko dokumentazioa
    • Egutegia

    • 2011ko urriaren 26tik 31ra (1)
    • Lege oinarria

    • HAOLO 73.2 eta 3
    • Oharrak

    • Hauxe da HEBPOk bidaliko duen dokumentazioa
      • Boto-txartelak eta gutun-azalak.
      • Hautesleak AEHEn inskribatuta daudela egiaztatzen duten 2 ziurtagiri berdinak.
      • Probintziako Hauteskunde Batzorde (PHB) eskumendunaren helbidea duen gutun-azala.
      • Beste gutun-azal bat, inskribatuta dagoen Kontsulatuko Bulegoaren helbidea duena.
      • Posta bidezko botoa bidaltzeagatiko gastuak itzultzeko inprimakia.

     

  • Boto hau entregatzeko lehenengo modua: Posta erregistratu bidez bidalita, hauteslea inskribatuta dagoen Kontsulatuko Bulegora
    • Egutegia

    • 2011ko urriaren 27tik azaroaren 15ra arte
    • Lege oinarria

    • HAOLO 75.4
    • Oharrak

    • PHBra bidaltzen den gutun-azalean, bozkatzeko gutun-azalak eta erroldan inskribatuta egotearen ziurtagiriaz gain, honakoak erantsi behar dira: Espainiako agintariek emandako pasaportearen eta NANaren fotokopia, nazionalitatearen ziurtagiria edo Kontsulatuko Matrikula erregistroko inskripzioaren ziurtagiria, betiere bizi den herrialdean Espainiak duen Kontsulatuak eginak. Gutun-azal hori hautesleari dagokion Karrerako Kontsulatu Bulegora edo Misio Diplomatikoaren Kontsulatu Atalera zuzendutako beste gutun-azal baten barruan sartuko da.
      Ez ahaztu Bulego Kontsularrera bidaltzen den gutun-azalean, gainera, zentsuko inskripzioaren 2. ziurtagiria erantsi behar dela eta, nahi izanez gero, baita posta bidezko botoa bidaltzeagatiko gastuak itzultzeko inprimakia ere.

     

  • Boto hau entregatzeko bigarren modua: Botoa norberak sartuta, inskribatuta dagoen Kontsulatuko Bulegoan dagoen hautestontzian
    • Egutegia

    • 2011ko azaroaren 16tik 18ra arte
    • Lege oinarria

    • HAOLO 75.5 eta 6
    • Oharrak

    • Honakoari buruz: Kontsulatura botoa bidaltzea posta bidez, ziurtatuaren ordez (HBZren 2011-10-11ko Akordioa).
      Hautesleek AEHEn inskribatuta daudela egiaztatzen duen ziurtagirietako bat (aurretik jaso dutena) erakutsi eta eman beharko dute, PHBri zuzendutako gutun-azala beren eskuz hautestontzian sartzeko. Hautestontzia inskribatuta dauden Kontsulatuko Bulegoan edo Atalean egongo da, edo bestela, horretarako egokitu den beste lekuren batean. Horrez gain, bere identitatea egiaztatuko du Kontsulatuko funtzionarioaren aurrean, honakoak erakutsiz:
      • pasaportea edo
      • NAN edo
      • bizi den herrialdean Espainiak duen Kontsulatuak egindako nazionalitate-ziurtagiria edo Kontsulatuko Matrikula Erregistroko inskripzioa.
      Kontsulatuko bulegoetan hautagai-zerrenden Ordezkariak izendatzeko epeari buruz (azaroaren 12a baino lehen), eta Ordezkari kopuruaren muga (HBZren 2011-04-28 eta 2011-05-17 ko Akordioak).
      Honakoari buruz: Kontsulatuko hautestontzietan botoa uzteari buruzko hainbat gai (HBZren 2011-10-11ko Akordioa).

     

  • Kontsulatuko Bulegoek Kanpo Arazoetako Ministeriora bidaliko dituzte hautesleek hautestontzian sartutako gutun-azalak, azaroaren 18ra arte postaz jasotakoak eta Kontsulatuko funtzionarioak egindako akta
    • Egutegia

    • 2011ko azaroaren 19a
    • Lege oinarria

    • LOREG 75.8
    • Oharrak

    • OCEek CERAren bozkatzeko dokumentazioa azaroaren 18an bertan bidaltzeko aukerari buruz, botoa entregatzeko epea egun horretan bertan amaitzen baita, Hautes Erroldako Bulegoa (OCE) ixten denean (HBZren 2011-05-12ko Akordioa).

  • Kanpo Arazoetako Ministerioak PHBetara bidaliko ditu hautesleek Kontsulatuko hautestontzietan sartutako gutun-azalak eta Kontsulatuan postaz jasotako botoak
    • Egutegia

    • 2011ko azaroaren 20tik 22ra
    • Lege oinarria

    • HAOLO 75.10 eta 11
    • Oharrak

    • Atzerrian bizi diren CERAko hautesleen boto gutun-azalak, PHBetara zuzenean postaz bidalitakoak, PHBetan zenbatzeari buruz (HBZren 2011-05-22ko Akordioa).

(1) Hautagaitzak baliogabetzeagatik inpugnaziorik balego, epea 2011ko azaroaren 8a arte luza daiteke.

Laburdurak
  • BOE= Estatuko Aldizkari Ofiziala
  • BAO= Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
  • GAO= Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
  • LHAO= Lurralde Historikoko Aldizkari Ofiziala
  • ALHAO= Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofiziala
  • EK= Espainiako Konstituzioa
  • EEHE= Espainiako Egoiliarren Hautesle Errolda
  • AEHE= Atzerrian bizi diren egoiliarren Hautesle Errolda
  • HEBPO= Hautesle Errolda Bulegoaren Probintzietako Ordezkaritza
  • HBZ= Hauteskunde Batzorde Zentrala
  • PHB= Probintziako Hauteskunde Batzordea
  • EHB= Eskualdeko Hauteskunde Batzordea
  • BK= Bulego Kontsularra
  • EHA AGINDUA= Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Agindua.
  • HAOLO= Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa
  • ED= Errege Dekretua
  • AK= Auzitegi Konstituzionala
  • AG= Auzitegi Gorena
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak