12.c.- Posta bidezko botoa: Aldi baterako atzerrian bizi direnentzat (oporretan, ikasten, negozioetan, etab.) (EAEko Egoiliarren Hautesle Erroldan agertu behar dute)
Kontsulatuko Matrikula Erregistroan inskribatu behar dute, "ez egoiliar" moduan
Egutegia
2011ko irailaren 27tik urriaren 22ra arte
Lege oinarria
HAOLO 75.6 eta 1621/2007 ED
Oharrak
Hauteskunde hauetarako deialdia egin ondoren, aldi baterako lurralde nazionaletik kanpo dauden hautesleek, bozketa egunera arte (azaroaren 20a) hor bizitzea aurreikusten badute, "ez-egoiliar" moduan inskribatu beharko dute aldi baterako bizi diren herrialdeko Enbaxadako edo Kontsulatuko Matrikula Erregistroan. Inskripzio hori egiteko, norberak joan behar du Kontsulatura eta NAN edo pasaportea eraman.
Posta bidezko botoa eskatzeko
Egutegia
2011ko irailaren 27tik urriaren 22ra arte
Lege oinarria
HAOLO 75.6 eta 1621/2007 ED
Oharrak
Eskaera-inprimakia lortzeko, Enbaxadara edo Kontsulatura joan zaitezke, edo bestela www.mir.es web orritik deskargatu, posta bidezko botoa eskatzeko atalean. Inprimaki hori bete ondoren, norberak entregatu behar du Kontsulatuan.
HEBPOk posta bidez botoa emateko dokumentazioa bidaliko die aldi baterako atzerrian bizi direnei
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.