Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Hauteskundeetako egutegia eta mugarriak



11.- Hauteskunde kanpaina

« itzuli

  • Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak, Foru Aldundiek, Udalek, erakunde autonomoek eta autonomia mailako, foru aldundietako nahiz udal mailako sozietate publikoek debekatuta dute publizitate edo komunikazio-kanpaina instituzionalak egitea
    • Egutegia

    • 2011ko irailaren 27tik azaroaren 20ra arte
    • Lege oinarria

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Publizitate Instituzionalari buruzko abenduaren 23ko 6/2010 Legearen 11.2. artikulua, 2.2. artikuluarekin lotutakoa (EHAA, 251 zk, 2010eko abenduaren 31koa)
    • Oharrak

    • Debeku horren salbuespen bakarrak dira interes publikoa zaintzeko ezinbestekoak diren publizitate edo komunikazio-kanpainak edo zerbitzu publikoak egoki moldatzeko behar direnak.
      Kontuan hartu behar da HBZren martxoaren 24ko 2/2011 Jarraibidea, HAOLOren 50. artikuluaren interpretazioari buruzkoa; jarraibide horretan, botere publikoek hauteskunde garaian egindako kanpaina instituzional eta inaugurazio-ekitaldien xedea eta mugak ezartzen dira.
      HBZren 2011-10-4ko Akordioaren arabera, martxoaren 24ko 2/2011 Jarraibidea aplikagarria da lurralde nazionaletik kanpo, CERAko botoari dagokionez.

     

  • Aginte publikoei debekatu egiten zaie lortutako emaitzak edo gauzatutako helburuak aipatzea ekitaldietan, baita hautagai-zerrenden adierazpenekin edo irudiekin bat datozenak erabiltzea ere
    • Egutegia

    • 2011ko irailaren 27tik azaroaren 20ra arte
    • Lege oinarria

    • HAOLO 50.2
    • Oharrak

    • Kontuan hartu behar da HBZren martxoaren 24ko 2/2011 jarraibidea HAOLOren 50. artikuluaren interpretazioari buruzkoa; jarraibide horretan, botere publikoek hauteskunde garaian egindako kanpaina instituzional eta inaugurazio-ekitaldien xedea eta mugak ezartzen dira.

     

  • Aginte publikoei debekatu egiten zaie obra eta zerbitzu publikoen inaugurazio-ekitaldiak egitea; hala ere, funtzionamenduan jarri daitezke
    • Egutegia

    • 2011ko irailaren 27tik azaroaren 20ra arte
    • Lege oinarria

    • HAOLO 50.3
    • Oharrak

    • Kontuan hartu behar da HBZren Akordioa, 2011-04-07koa, exekuzioan dauden herri-lanetara egiten diren bisitei buruzkoa

     

  • Hauteskunde-inkestak hedatzeko debekua
    • Egutegia
    • 2011ko azaroaren 15etik aurrera
    • Lege oinarria

    • HAOLO 69.7

     

  • Hauteskunde-kanpainaren iraupena
    • Egutegia

    • Azaroaren 4tik 18ra
    • Lege oinarria

    • HAOLO 51
Laburdurak
  • BOE= Estatuko Aldizkari Ofiziala
  • BAO= Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
  • GAO= Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
  • LHAO= Lurralde Historikoko Aldizkari Ofiziala
  • ALHAO= Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofiziala
  • EK= Espainiako Konstituzioa
  • EEHE= Espainiako Egoiliarren Hautesle Errolda
  • AEHE= Atzerrian bizi diren egoiliarren Hautesle Errolda
  • HEBPO= Hautesle Errolda Bulegoaren Probintzietako Ordezkaritza
  • HBZ= Hauteskunde Batzorde Zentrala
  • PHB= Probintziako Hauteskunde Batzordea
  • EHB= Eskualdeko Hauteskunde Batzordea
  • BK= Bulego Kontsularra
  • EHA AGINDUA= Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Agindua.
  • HAOLO= Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa
  • ED= Errege Dekretua
  • AK= Auzitegi Konstituzionala
  • AG= Auzitegi Gorena
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak