Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es
Hemen zaude: Hasiera | Hauteskundeen informazioa | Aurreko hauteskundeak | Hauteskunde Orokorrak 2011 | Hauteskunde-legeria eta Araudi aplikagarria

Hauteskunde-legeria eta Araudi aplikagarria

HAUTESKUNDE-LEGERIA APLIKAGARRIA

Hauteskunde Orokorretan indarrean dagoen honako lege-testua aplikatuko da:

  • Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Estatuko Lege organikoa, 1985eko ekainaren 19koa, 1985eko ekainaren 20an argitaratua eta honako datetan argitaratu diren BOEetan jasotako aldaketekin: 1986ko urtarrilaren 20koa, 1987ko apirilaren 3koa, 1991ko martxoaren 14koa, 1991ko martxoaren 16koa, 1992ko azaroaren 3koa, 1994 martxoaren 31koa, 1995eko martxoaren 24koa, 1995eko azaroaren 24koa, 1997ko maiatzaren 31koa, 1998ko ekainaren 16koa, 1999ko apirilaren 22koa, 2002ko ekainaren 28koa, 2003ko martxoaren 11koa, 2003ko azaroaren 29koa, 2007ko martxoaren 23koa 3/2007 Lege Organikoari buruz, 2007ko urriaren 9koa, 2010eko azaroaren 5ekoa, 2011ko urtarrilaren 29koa, eta 2011ko ekainaren 16ko azken erreforma, HAOLOren 160. artikulua aldatzen duena. (Paragrafo hau guztia Hauteskunde Batzorde Zentralari lotuta dago. HAOLOren pdf-ari, hain zuzen)
    Zehazki, hauteskunde hauetan aplikagarri diren artikuluak aipatu den Estatuko Lege Organiko horren I. eta II. Tituluetan daude.

GAI ERANGURATSUENETAN APLIKATU DAITEZKEEN ARAUEN AIPAMENA

  • Hauteskunde-elkartea. Hauteskunde hauetan honakoak dira indarreko: ekainaren 19ko Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoaren 44.1 c), 46.8 eta 169 artikuluak.
  • Hauteskunde-koalizioen eraketa. HAOLOren 45 eta 169. artikuluak eta HBZren 1/2010 Aginduan, irailaren 9koan, ezarritakoa eta hauteskunde koalizioek lortutako botoen zenbaketa metodoaren arabera (HBZren 29-09-2011 Erabakia).
  • Alderdi politiko bat sortzeko , honako manuan adierazitakoa hartu behar da kontuan: Alderdi Politikoei buruzko ekainaren 27ko 6/2002 Legearen I. eta II. Kapituluak (154. zenbakidun ekainaren 28ko BOE).
  • Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoak (HAOLO) eraldaketa esanguratsuak izan ditu 2011n; horren ondorioz, 2011ko azaroaren 20ko hauteskundeetan honako aldaketak egongo dira, prozedurari dagokionez:
    • Publizitate kanpaina instituzionalak: Esan beharra dago EAEko Publizitate eta Komunikazioari buruzko abenduaren 23ko 6/2010 Lege berriaren 2. artikuluak ezartzen duenez, EAEko Administrazio Orokorrak, Eusko Legebiltzarrak, Foru Administrazioek nahiz Tokiko Administrazioek eta horien mende dauden erakunde eta sozietate publikoek jarraitu beharreko ildoak finkatzen dituela; 11.2. artikuluan, esaterako, debekatu egiten die aginte publikoei hauteskundeen deialdia egin eta hauteskundeak egiten diren arte, publizitate edo komunikazio kanpaina instituzionalak egitea, hauteskundeetako legeriak baimentzen dituenak izan ezik, eta interes publikoa babestu edo zerbitzu publikoak modu egokian gauzatzeko ezinbestekoak izan daitezkeenak kenduta; hori guztia HAOLOren 50.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
      Ildo beretik, 2011n eraldatu den HAOLOren 50.3. artikuluak debekatu egiten die botere publikoei aipatutako hauteskunde-aldi horretan obra edo zerbitzu publikoen inaugurazio-ekitaldiak egitea; horrek ez du esan nahi, ordea, obra edo zerbitzu horiek funtzionatzen hasi ezin direnik. Horren helburua da, hauteskunde-kanpainak dirauen artean Gobernuak erdietsi dituen lorpenak sustatzeko kanpaina instituzionalik ez egitea, praktika egokia ez delako, zergadun guztien diruarekin exekutatu baitira.
    • Hauteskunde hauetan aurkeztu nahi duten, baina 2008ko Hauteskunde Orokorretan ordezkaririk lortu ez zuten hautagai-zerrendak: 169.3 artikulua aldatu da, eta horren ondorioz, hautagai-zerrenda horiek aurkezten diren hauteskunde-barrutian inskribatutako hautesleen %0,1en sinadurak jaso behar dituzte. HBZren 7/2011 Jarraibidea, irailaren 15ekoa , sinadurak egiaztatzeko prozedurari buruzkoa.
    • Haustesle-errolda: 39.1.artikuluak ezartzen duenez, hauteskunde bakoitzerako indarrean dagoen errolda hauteskunde-deialdia baino 2 hilabete lehenago itxiko da (hauteskunde hauetan 2011-07-01ean itxiko da indarrean dagoen hautesle-errolda). Eta 39.3. artikuluak ezartzen duenez, errolda zuzentzeko epea indarrean dagoen bitartean hautesleek ezingo dute erreklamaziorik egin barruti batetik bestera egoitza aldatzeagatik, baldin eta aldaketa hori deialdia baino 2 hilabete lehenago gertatzen bada. Neurri horien bidez, hauteskundeak direla-eta gertatu ohi diren iruzurrezko erroldatzeak saihestu nahi dira. Horrez gain, irregulartasun horiek gerta ez daitezen, 39.4. artikuluak baliabide berri bat gehitu du; horren bidez, dagokion aurkaratzea aurkeztu ahalko da Hauteskunde Erroldako bulegoaren Ordezkaritzan, baldin eta errolda itxi aurreko 6 hilabeteetan justifikatu gabeko hazkunde esanguratsuak gertatu badira hauteskunde-barruti horretako biztanleen artean. Aipatu Ordezkaritzek emandako ebazpenen aurrean, 40.1 artikuluak Administrazioarekiko Auzibidean aurkeztu beharreko berariazko errekurtso bat gehitu du, erroldako egintzak berrikusiko dituena.
    • Bozketa egiteko modua: 86.3 artikuluak hautesleei beraiei botoa hautestontzian sartzeko aukera ematen die, eta ez Mahaiko Presidenteari, orain arte bezala. Era berean, 87.2 artikuluak ikusmen-urritasuna duten pertsonek Braille bidez botoa emateko prozedura arautzen du hauteskunde hauetan. Hala ere, pertsona horiek botoa eman ahalko dute, bai Hauteskunde-mahaian bertan konfiantzazko pertsona baten laguntzaz, bai posta bidez.
    • Hauteskunde gastuak (murrizketa): Egun bizi dugun krisi ekonomikoaren ondorioz, zenbait murrizketa aplikatu dira hautagaien hauteskunde-gastuetan. Beraz, 53.4. artikuluari jarraiki, batetik debekatu egin da hauteskunde deialditik kanpaina hasi arteko tartean publizitatea eta propaganda egitea. Bestetik, 55.3 artikuluaren arabera, murriztu egin da espazio komertzialetan publizitatea jartzeak eragindako hauteskunde-gastuen gehieneko muga. Era berean, 2011ko hauteskundeetan aurkeztuko diren hautagai-zerrenden gastua %15 gutxitu da, eta blokeatu egin dira 2011ko ekitaldian, botoengatik, eserlekuengatik eta mailing-engatik ematen ziren diru-laguntzen zenbatekoak , HAOLOren Lehenengo Xedapen Iragankorraren arabera.
    • Hautagai-zerrendak legez kanpo uztea: 44.4. artikuluak indar politikoetara hedatu du legez kanpo utzitako alderdi politiko baten jardueraren oinordeko diren hautagai-zerrendak aurkezteko debekua. Bestalde, 49.5 c) artikuluaren arabera, ustez legez kanpokoak diren hautagai-zerrendei aurka egin ahal zaie hauteskunde kanpainan; horrela, kanpainako azken egunera arte luzatu da Auzitegi Konstituzionalak babes errekurtsoa ebazteko epea.

      Era berean, 108.4 Bis artikuluan aurreikusten denez, bozketa egiten den unetik hautetsiak izendatzen diren arte, Gobernuak kargu horien kautelazko indargabetzea eskatu dezake Auzitegi Goreneko Sala Bereziaren aurrean, baldin eta kargu horiek ordezkatzen dituzten alderdi, federazio edo koalizioen aurka legez kanpo uzteko prozedura edota epaia betearaztearen inguruko gertakari bat abiaraziko bada hurrengo 15 egunetan.

      Horren osagarri gisa, gerora sortutako bateraezintasun-arrazoi berri bat ere gehitu da; kasu hori, geroago epai irmo bidez legez kanpo daudela berretsi den alderdi, federazio edo koalizioek aurkeztutako hautagai-zerrendetako hautetsiei aplikatuko zaie, legez kanpo uzteko arrazoiei berariaz eta borondatez uko egiten ez badie behintzat.
    • Senaturako boto-txartela (eredu berria): 171.2 eta 172.3 artikuluak erreformatu dira, Senaturako hauteskundeetan baliogabeko botoen eta boto zurien portzentajea handia zelako, Kongresurakoetan baino askoz handiagoa. Horregatik, boto-txartelaren tamaina txikitu da, eta bertan hautagaiak baino ez dira agertuko, ez ordezkoak; horrez gain, argibide zehatzak jarri dira barruti bakoitzean eman daitekeen gehienezko boto kopuruari buruz. Boto-txartelaren eredu berria eta ezaugarri teknikoak irailaren 28ko INT 2609/2011 Aginduan zehaztu dira.
    • Hauteskundeetako aurre-kanpaina (2011ko irailaren 28tik azaroaren 3ra): HAOLOren 53. artikulua aldatu da; horren arabera, hautagai-zerrendei debekatu egiten zaie kartelen bidez, merkataritza-euskarrien bidez eta komunikabideetan hauteskunde propagandako ekitaldiak egitea. Ekitaldi horiek ezin dira justifikatu adierazpen askatasunerako eskubide konstituzionala erabiltzea dela argudiatuz.
    • Mahaikideen zozketari eta EHBk ukatutako desenkusei dagokienez: 26.2. artikuluak dioenaren arabera, 70 urtera arte luzatu da Mahaiko kide izan ahal izateko adina; zentzu horretan, ukoa aurkeztu ahalko bada ere, uko hori behar bezala arrazoitu beharko da, labur-labur, 27.3. artikuluan ezarritakoari jarraiki.
    • Aldi baterako (hauteskunde garaian) atzerrian egongo diren herritarren bozketari dagokionez, abenduaren 7ko 1621/2007 Errege Dekretua aipatu behar da. Horren bidez arautzen da herritar horientzako bozketa prozedura espezifikoa (299. zenbakidun BOE, abenduaren 14koa).
    • Boto baliogabea: 2011ko HAOLOren 96.2 artikuluaren erreformaren ondorioz, boto baliogabeen kasuak azaltzen dira. Horrela, Kongresurako hauteskundeen kasuan, boto-txartelean ageri diren hautagaien izenak aldatu, gehitu edo ezabatu egiten badira, edota nahitara eta borondatez, txarteletan beste edozein aldaketa egiten bada, boto baliogabea izango da.
      Aldiz, ez da baliogabea izango hautagairen baten izena seinalatuta agertzen den txartela (marka, marra, azpimarra, gurutze, puntu edo dena delakoaren bidez). Auzitegi Konstituzionalak uztailaren 14an emandako 124/2011 Epaiak ezartzen duenez (Oinarri Juridikoak, 3, 4 eta 5), boto-txartelean ageri den hautagai baten izenari egindako markak, botoaren zentzua argi eta garbi badago behintzat, ez du baliogabetasunik sortzen, baliotasuna baizik. Aurrekoarekin bat etorriz, Hauteskunde Batzorde Zentralak baliozkotzat jo zituen hautagai jakin baten izena markatuta edo ezabatuta duten boto-txartelak (HBZren Akordioa, 2011-11-16koa).
    • Atzerrian modu egonkorrean bizi diren egoiliarren eskatutako botoa: 75. artikulu berriak boto-prozedura arautzen du; izan ere, prozedura horri esker, atzerrian bizi diren egoiliarrek Kontsulatuan jarritako hautestontzian eman ahal izango dute botoa hauteskunde kanpainaren azken hiru egunetan. Nolanahi ere, Kontsulatura joaterik ez dutenek botoa posta bidez emateko aukera izango dute.
    • Urritasunen bat duten pertsonen parte hartzea azaroaren 20ko hauteskundeetan, ikusmen urritasuna duten pertsonei botoa errazteko moduak egikarituz (Abenduaren 7ko 1612/2007 Errege Dekretua) eta gorrek edota entzuteko ezintasunen bat dutenek hauteskunde Mahaietako kide izateko duten eskubidea aintzatetsi eta zeinu bidezko hizkuntza dakien interprete bat ahalbideratuz (Martxoaren 25eko 422/2011 Errege Dekretua).

2011KO AZAROKO HAUTESKUNDEETAN APLIKATZEKO HAUTESKUNDE BATZORDE ZENTRALAREN JARRAIBIDE ETA ERABAKIAK

ALDIZKARI OFIZIALETARAKO LOTURAK INDARREKO HAUTESKUNDE ARAUDIAREN GAINEAN ETA BESTE INFORMAZIO INTERESGARRI BATZUK 2011KO HAUTESKUNDEEI BURUZ

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak