2011ko azaroaren 20an, igandez, Espainiako Estatuko Diputatu Kongresurako eta Senaturako Hauteskunde Orokorrak egingo dira.
Kongresuak eta Senatuak osatzen dituzte Espainiako Gorte Orokorrak. Parlamentu horren ardurapean dago legeak egitea eta Estatuko Gobernuaren jarduera kontrolatzea. Diputatuen Kongresua 350 Diputatuk osatzen dute. Horietatik 18 EAEko hiru Lurralde Historikoetan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) hautatuko dira. Bestalde, 200 Senatari baino gehiago hautatuko dira Estatuan eta horietariko 12 EAEri dagozkio.
2011ko Kongresu eta Senaturako Hauteskundeetan, EAEn, honako hauek dute boto-eskubidea:
EAEko edozein udalerritako egoiliar diren herritarrek, euskal izaera politikoa dutenek, eta EAEko hautesle-erroldan inskribatuta daudenak.
Euskal izaera politikoa izanik, atzerrian dauden herritarrek, betiere hautesle-erroldan atzerrian bizi diren egoiliar gisa inskribatuta baldin badaude.
Beraz, Hauteskunde hauetan ezin dute botorik eman:
Bizilekua EAEn duten Europar Batasuneko 26 Estatuetako atzerriko herritarrek.
Bizilekua EAEn duten Europar Batasunaz kanpoko atzerriko herritarrek.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.