Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Aukeraezintasunak eta bateraezintasunak

AUKERAEZINTASUN ETA BATERAEZINTASUNAREN DEFINIZIOAK ETA LEGEZKO ARAUAK

AUKERAEZINTASUN KONTZEPTUAREN DEFINIZIOAK ETA LEGEZKO ARAUAK

  • Aukeraezintasuna: Debekatuta daukate hauteskundeetan aurkeztea, beren kargu edo funtzioengatik, hautesleengan eragina izan dezaketen pertsonek edo hautagaiaren legezko ezgaitasuna sortu dezaketenek. Aukeraezintasuna hautagai-zerrendak aurkezten direnetik botoa emateko egunera arte gerta daiteke. Aukeraezin ez izateko, nahikoa da aukeraezintasuna sortzen duen arrazoia amaitzea (kargua utzi edo dimititu). 2011ko hauteskundeei dagokienez, horretarako legezko epea irailaren 27tik urriaren 17ra bitartekoa da.
  • Bat-bateko aukeraezintasuna: Aurrekoa bezala definitzen da. Hautagai-zerrendak agertu eta bozketa egunera bitarteko aldian gertatzen da, hau da, 2011ko urriaren 25etik azaroaren 20ra arte.
    Nolanahi ere, hautagaiaren aukeraezintasuna eskumena duten Eskualdeko Hauteskunde Batzordeek aitortu behar dute

2011KO HAUTESKUNDE OROKORRETAKO LEGE ERREGIMENA

  • HAOLO:
    • 6.1, 2 eta 3 artikuluak; hauteskunde mota guztietan aplikatu ahal diren aukeraezintasun arrazoiak.
    • 154 artikulua, Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan bereziki aplikatu daitezkeen aukeraezintasun arrazoiak.

BATERAEZINTASUN KONTZEPTUAREN DEFINIZIOAK ETA LEGEZKO ARAUAK

  • Bateraezintasuna: Debekatuta dago hautetsi izatea eta aldi berean beste kargu, funtzio edo jarduera publiko nahiz pribatuak izatea. Behin hauteskundeak eginda, hautetsiak bere hautes-mandatuaren edo kargu publiko nahiz pribatuaren artean aukeratu behar du (HAOLOren 160.3 artikulua).

  • Bat-bateko bateraezintasuna: Hauteskundeen ostean gertatzen da, epai irmoaren bidez legez kanpokotzat jo diren alderdi, federazio edo koalizioek aurkeztutako kideekin. Salbuespena: hautetsiak, bere borondatez, espresuki eta zalantzarik gabe, ilegalizazioa ekarri duten arrazoiei uko egitea (HAOLO 6.4 artikulua).
    Edozein kasutan ere, hautetsiaren bateraezintasuna aitortzea Diputatuen Kongresuko edo Senatuko Osoko Batzarrari dagokio, Diputatu karguaren kasuan edo Senatari karguaren kasuan, hurrenez hurren.

2011KO HAUTESKUNDE OROKORRETAKO LEGE ERREGIMENA

  • HAOLO
    • 6.4 eta 178.2 e) eta 3 artikuluak, hauteskunde horietako bat-bateko bateraezintasunaren aplikazioari buruzkoak.
    • 155etik 160ra bitarteko artikuluak, hauteskunde orokorretarako bereziki aplikatu daitezkeen bateraezintasun arrazoiak.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak