Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen deialdiaren eta horiek egingo diren egunaren artean, aldi baterako atzerrian dauden hautesleak balia daitezke eta, gainera, Kontsuletxean "ez egoiliar" gisa agertzen badira.
Atzerrian botoa posta bidez emateko prozedura da, Euskal Autonomia Erkidegoko egoiliarren Hauteskunde-Erroldan dauden hautesleentza.
ESKAERA
Posta bidezko botoa emateko hautesleak hauek bete behar ditu:
Posta bidezko botoa emateko eskaeraren inprimakia Kontsuletxetan eta Enbaxadetako Kontsulatu-sailetan jasoko dute edo Kanpoko Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioaren web orrialdetik (www.mae.es) jaitsi (espainiarrak atzerrian atala, hauteskundeetan parte hartzea).
Kontsulatuko Matrikula Erregistroan ez egoiliar gisa inskribatuta egon beharko dute. Hala ez bada, aipatu eskaera jasotzera edo aurkeztera joaten denean egin dezakete.
Eskaera egiteko epea hauteskunde deialdia iragartzen den egunetik hauteskunde deialdiaren ondorengo hogeita bosgarren egunera bitartekoa izango da (urtarrilaren 31a).
ESKAERA AURKEZTEA
Eskaera aurkezteko hauxe egin behar da:
Kontsulatuko bulegoetan edo Enbaxadetako Kontsulatu-sailetan bertaratuko dira eta Hauteskunde-Erroldako Bulegoko Probintzia Ordezkaritzari zuzendutako eskaera beteta aurkeztuko dio. Era berean, dokumentazioa zein posta helbidetan jaso nahi den adieraziko da.
Kontsulatuak hautesleari identifikatzeko eskatuko dio, NANa edo pasaportea erakutsiz; era berean, erregistroan "ez egoiliar" moduan dagoen eta eskaeran agertzen den sinadura eta identifikazio agirietakoa bat datozen egiaztatuko du.
Jarraian, Kontsulatuak posta bidezko botoa emateko eskaera dagokion Hauteskunde-Erroldako Bulegoko Probintzia Ordezkaritzara bidaliko dio.
HAUTESKUNDE-DOKUMENTAZIOA BIDALTZEA
Jarraian azalduko da nola bidaliko den hauteskunde-dokumentazioa.
Hauteskunde-Erroldako Bulegoko Probintzia Ordezkaritzak, eskaera jaso eta gero, erroldan bertan idatziko du hautesleak prozedura horren bidez botoa emango duela, bozketa egunean, botoa Hauteskunde-Mahaian zuzenean eman ez dezan.
Hauteskunde-Erroldako Bulegoko Probintzia Ordezkaritzak dokumentazioa hauteslearen atzerriko helbidera bidaliko du posta ziurtatu eta urgentearen bidez. Zehazki, hauek jasoko ditu:
Azalpen-orria.
Erroldako inskripzio ziurtagiria.
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako boto-txartelak.
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako gutun-azalak.
Hauteskunde-Mahaiari zuzendutako gutun-azala.
Hauteskunde-dokumentazioa bidaltzeko epea hauteskunde deialdiaren ondorengo hogeita zortzigarren egunetik aurrera hasiko da (otsailaren 3tik 9ra).
BOZKETA
Hautesleak dokumentazioa jaso eta gero, Hauteskunde-Mahaiari zuzendutako gutun-azalean ondorengoak sartuko ditu:
Erroldako inskripzio ziurtagiria.
Hautatutako boto-txartela duen gutun-azala.
Azkenik, posta ziurtatu bidez bidaliko du Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen aurreko hirugarren eguna baino lehen (otsailaren 26a, 2009-02-13ko Hauteskunde Batzorde Nagusiaren akordioz).
Posta bidezko botoa doakoa da herrialde hauetan: Argentina, Belgika, Brasil, Kolonbia, Kuba, Txile, Frantzia, Mexiko, Peru, Dominikar Errepublika, Suitza, Uruguai eta Venezuela. Gainerako herrialdeetan, botoa emateko argibideekin batera bidalitako taloi-orria betetzen bada, frankeoa ordaindu beharko da, Espainiako posta bulegoak itzuliko duena.
Botoa baliozkoa izan dadin, Hauteskunde-Mahaiari zuzenduriko gutun-azalak dagokion Estatuko edo Herrialdeko posta bulegoaren zigilu marka edo inskripzio ofiziala izango du, aurreikusitako epean bidalia izan dela ziurtatzeko.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu.