Hauteskunde-dokumentazioa bidaltzea
Posta bidezko botoa emateko prozeduraz hauek balia daitezke: Armadako, Merkataritza-ontziko eta alturako arrantza ontzietako langileak, Espainiako banderapekoak.
Baldintza hauetan erabiliko dute:
Posta bidezko botoa emateko eskaera itsasontzian bertan egin daiteke:
Eskaera egiteko epea hauteskunde-deialdia iragartzen den egunetik bozketa (urtarrilaren 6a) aurreko hamargarren egunera bitartekoa izango da (otsailaren 19a).
HAUTESKUNDE-DOKUMENTAZIOA BIDALTZEA
Hauteskunde-Erroldaren Bulegoko Probintziako Ordezkaritzak, mezua jaso eta gero, hauteslearen inskripzioa egiaztatuko du, eta, ondorio horietarako, eskaera jasota bezala gordeko du eta, gainera, erroldan bertan prozedura horren bitartez botoa emango duela idatziko du. Ondoren, dokumentazioa hauteslearen izenean bidaliko du portura, hautesleak izendatutako armadoreari edo itsasontzira.
Hautesleriari dokumentazioa bidaltzeko epea honakoa da: deialdiaren ondoren hogeita hamalaugarren egunetik aurrera (otsailaren 9a) eta bozketaren aurreko seigarren eguna baino lehenago (otsailaren 23a).
Hautesleak dokumentazioa jaso eta gero, itsasontzia dagoen edozein portutan, bozketa egitea egokitu zaion Hauteskunde-mahaiari bidaliko dio ziurtatutako eta presazko posta bidez.
Bozketa egingo da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen aurreko hirugarren eguna baino lehen (otsailaren 26a, 2009-02-13ko Hauteskunde Batzorde Nagusiaren akordioz).
Informazio gehiago lortzeko ikus legeria. Deskargatu apirilak 9ko hautespen prozeduren arautze gehigarriari buruzko 605/1999 errege dekretua (9. artikulua) (apirileko 17.eko 92. zenbakidun Estatuko Aldizkari Ofiziala).