Nork erabil desake eta nola eskatu behar da?
NORK ERABIL DEZAKE ETA NOLA ESKATU BEHAR DA?
Hauek erabil dezakete: %33ko edo handiagoko ikusmen urritasun aitortua duten edo ONCEko afiliatuak diren pertsonek, Braille irakurketa eta idazketa sistema ezagutzen dutenek.
Prozedura hori borondatez erabil daiteke; beraz, nahi duten pertsonek konfiantzazko pertsonak lagunduta joan daitezke botoa ematera edota postaz eman dezakete.
Boto lagundu hori eskatzeko, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailarekin harremanetan jarri behar da, doako telefono honetan: 900.840.899 . Eskaera 28 eguneko epean egin behar da, hauteskundeen deialdia iragartzen den egunetik kontatzen hasita.
Elkarrizketa horretan, hautesleek hauek adierazi behar dituzte:
Herrizaingo Sailak datu horiek egiaztatzea edozein unetan eska dezake.
Boto-txartel eta gutun-azal ofizialak erabiltzean datza (Braillen erreferentziarik egin gabe), baina, dokumentazio osagarriarekin batera (Braillen), botoaren aukera identifikatzen utziko duena, eskuragarritasuna eta isilpeko botoa bermatuz.
Boto-emaileak dokumentazio hau jasoko du botoa ematera joango den Mahaian:
Era berean, Braille botoa eskatu duenak erraz kontsulta ditzake 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan aldarrikatutako hautagai-zerrendak eta horien hautagaiak Herrizaingo Saileko web orrian (www.elecciones.net). Informazio hori eskuragarri egongo da bozketa izango den egunera arte. Gainera, aipatu hautagai-zerrendei buruzko informazioa eska daiteke doaneko telefono honetan 900.840.899.
Botoa emateko prozedura hori erabiltzeko asmoa azaldu duen pertsonak urrats hauei jarraitu behar die:
Azkenik, eskuratu dizkioten boto-txartel guztiak biltzea ez zaio ahaztu behar boto-emaileari, emandako botoa isilpean gordetze aldera.
Informazio gehiago lortzeko ikus legeria. Deskargatu ikusmen urritasuna dutenei boto-ematearen eskubidea gauzatzen errazten dien boto-emate abegitsuaren prozedura arautzen duen abenduaren 7ko 1612/2007 errege dekretua (abenduak 8ko 294 zenbakidun Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta ikusmen urritasuna dutenei boto-ematearen eskubidea gauzatzen errazten dien boto-emate abegitsuaren prozedura garatzen duen abenduaren 21eko 3817/2007 barne ministerioaren ordena (abenduak 27ko 310 zenbakidun Estatuko Aldizkari Ofiziala).