Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Galde-erantzunak

POSTA BIDEZKO BOZKETA

EUSKADIKO HERRITARRAK

Eskabidea eta epea

Nork eska dezake postaz bozkatzea?

Zenbateko epea dago posta bidezko bozketa eskatzeko? Noiz arte bozka dezaket posta bidez?

Non eskatzen da postaz bozkatzea?

Nola bozkatzen da postaz?

Postaz bozkatzeko paperak eskatzeko posta-bulego batera joan beharra duten gaixoek edo ezinduek zer egin dezakete?

Posta bidezko botoa eskatu dut. Joan al naiteke ni neu bozkatzera bozketa-egunean?

Postaz bozkatzea eskatu al dezakete bozketa-egunean ustez atzerrian egongo direla uste duten Euskadiko hautesleek?

Gaixoek edo ezinduek postaz bozkatzeko orduan, notarioak egin al dezake hainbat pertsona barne hartzen dituen ahalorderik?

Gaixoek edo ezinduek postaz bozkatzeko orduan, ahalordedunak ordezkatu al ditzake hainbat pertsona?

Ahalordea egiteko orduan, postaz bozkatu nahi duen hauteslearen etxera doan notarioak debekatu al diezaioke ahalordeduna izango denari berarekin joatea?

Gaixoen edo ezinduen posta bidezko botoaren notario-ahalordea gaixoaren senide edo lagun baten izenean egin behar da, ala hautesleak agian ezagutu ere egiten ez duen edonoren izenean?

Postaz bozkatzea eskatzen duen gaixoaren ziurtagiri mediko ofizial doanekoak balio al du nahiz eta ez zehaztu zer gaitz duen, edo gaixotasuna edo ezintasuna zein egoeratan dagoen?

Zer egin behar dut posta-bulegoan ez badidate onartzen notario-ahalordea edo ziurtagiri medikoa, pertsona baimenduaren posta bidezko botoan?

Zer gertatzen da postaria nire etxera posta bidezko botoaren agiriak ekartzera etorri eta, ni bertan ez nagoelako, agiriak ez badizkio nire amari ematen?

Hautesleei agiriak bidaltzea eta epea

Hautesle Erroldako Bulegoak zein egunetatik aurrera bidaltzen dizkie bozkatzeko agiriak posta bidezko botoa eskatu duten hautesleei? Eta zein da agiri horiek bidaltzeko azken eguna?

HEBDPak zer agiri bidali behar dizkit postaz bozkatu ahal izateko?

Ukatu egin didate postaz bozkatzea. Zergatik?

HEBDPak zein helbidetara bidaltzen ditu posta bidezko botoaren agiriak?

HEBDPak zein helbidetara bidaltzen dizkie posta bidezko botoaren agiriak hautesle gaixoei edo ezinduei, besteren bidez eskatu dutenei?

HEBDPak nola bidaltzen dizkie posta bidezko botoaren agiriak hautesleei?

Posta-bulegoko langileak nori eman behar dizkio HEBDPak hautesleei bidalitako posta bidezko botoaren agiriak? Agiri horiek jaso al ditzake eskabidea egin duenaren senide edo bizilagun batek?

HEBDPak bidali al ditzake posta bidezko botoaren agiriak alderdi politiko baten etxera edo egoitzara?

Zer gertatzen da posta bidezko botoaren agiriak entregatzeko hautesleak jarritako helbidean inor ez dagoenean? Zer egin behar dute postako langileek? Non entregatzen dira agiriok?

Zer egin behar dut baldin eta otsailaren 23an ez baditut jaso HEBDPak bidali behar dizkidan postaz bozkatzeko agiriak?

Zer egin behar dut HEBDPak bidalitako postaz bozkatzeko agirietan boto-txartelen bat falta bada, edo erroldan inskribaturik nagoen ziurtagiria bidali ez badidate?

HEBDPak hautesleei postaz bozkatzeko agiriak bidaltzeko epeari zertan eragiten dio izendatu gabeko hautagai-zerrenda batek hautagai-zerrendak izendatzearen kontrako helegitea jartzeak?

Hautesleek mahaiari posta bidezko botoak bidaltzea eta epea

Postaz bozkatzeko agiriak jaso dituen hautesleak zein urrats egin behar ditu?

Postaz bozkatzea eskatu duen hauteslea gaixo edo ezindurik dagoenean nork eraman behar du botoa posta-bulegora? Norberak bidali behar al du posta bidezko botoa posta-bulegora?

Hautesleak zenbateko epea du posta bidezko botoa mahaiari bidaltzeko?

Hautesleak nola bidali behar dio posta bidezko botoa mahaiari?

Zer gertatzen da posta arruntez eta ziurtatu gabe hauteskunde-mahaiari zuzendutako posta bidezko botoarekin?

Posta-bulegoek zer egin behar dute hautesleek hauteskunde-mahaiei zuzendutako posta bidezko boto ziurtatuekin?

Posta-bulegoek zer egiten dute hauteskunde-mahaiei zuzendutako posta bidezko botoaren gutun-azalekin, bozketa-eguneko 20:00etatik aurrera?

Posta-zerbitzuak lehentasuna eman behar al dio posta bidezko botoa onartzeari, bideratzeari eta banatzeari, gainerako gutunen aldean?

Zer zigor du posta bidezko arauak faltsifikatzen edo errespetatzen ez dituenak?

Zer gertatzen da pertsona gaixo batek eskatu eta hauteskunde-mahaiari epearen barruan bidalitako posta bidezko botoarekin, gaixo hori bozketa-egunaren bezperan hil bada?

ATZERRIAN BIZI DIREN EUSKADIKO HERRITARRAK

Hautesleei agiriak bidaltzea eta epea

Nor dira atzerrian bizi eta postaz bozka dezaketen Euskadiko herritarrak?

Nori eskatu behar zaio boto hori? Eta noiz?

Bilbon bizi eta erroldaturik nagoen euskal herritarra naiz, baina bozketa-egunean Londresen ibiliko naiz, lana dela eta. Ba al dut atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren boto-eskubiderik? Nola bozka dezaket?

HEBDPak zer epe du atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoa bidaltzeko?

HEBDPak atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren postaz bozkatzeko agiriak bidaltzeko epeari zertan eragiten dio izendatu gabeko hautagai-zerrenda batek hautagai-zerrendak izendatzearen kontrako helegitea jartzeak?

Zer egin behar dut otsailaren 9 eguna igaro eta atzerriko nire bizilekuan ez baditut jaso atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren postaz bozkatzeko agiriak?

Zein agiri bidaltzen ditu HEBDPak nire bizilekura?

Zer egin behar dut HEBDPak bidalitako agirien artean (atzerrian bizi diren Euskadiko herritarrek posta bidez bozkatu ahal izatekoak) boto-txartelen bat edo gutun-azal edo agiriren bat falta bada?

Euskadin jaioa naiz eta atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren errolda berezian inskribaturik nago, baina bizi naizen atzerriko herrialdeak legez debekatzen du postaz bozkatzea. Nola bozka dezaket Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetan?

Euskadin jaioa naiz eta normalean Bordelen (Frantzia) bizi naiz, baina Parisera aldatu dut bizilekua. Zer egin behar dut bizileku berrira bidal diezazkidaten atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren postaz bozkatzeko agiriak?

Hautesleek posta bidezko botoa bidaltzea eta epea

Atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren postaz bozkatzeko agiriak jaso dituen hautesleak zer urrats egin behar ditu?

Atzerrian bizi diren Euskadiko herritarrek zein epe dute posta bidezko botoa bidaltzeko?

Nola bidaltzen da atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoa?

Nori bidaltzen zaio atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoa?

Zer gertatzen da atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoarekin, martxoaren 6 baino beranduago bidaliz gero?

Posta-bulegoek zer egin behar dute zenbatuak izan arte egunero jasotzen dituzten atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoen gutun-azalekin? Nora bidaltzen dituzte?

Posta-bulegoek zer egin behar dute martxoaren 6ko 08:00ak baino beranduago jasotako posta bidezko botoen gutun-azalekin (atzerrian bizi diren Euskadiko herritarrenez ari gara)?

Nork ordainduko dit posta-frankeoa Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordera posta ziurtatuz bidaltzeagatik atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoaren gutun-azala?

Posta-bulegoetan ziurtatzen den atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoarentzat nahitaezkoa al da posta-frankeoa? Boto hori bidali al daiteke posta-frankeorik gabe?

Atzerrian bizi diren euskadiko herritarren posta bidezko botoa zenbatzea

Nork zenbatzen ditu atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoak?

Noiz zenbatzen dira atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoak?

Nola zenbatzen dira atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoak?

Zer baldintza bete behar dira atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoak hautestontzian sartzeko?

Atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoak balio du ez badarama atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren erroldako inskripzioaren ziurtagiria edo Espainiako agintariek emandako Nortasun-agiriaren edo pasaportearen fotokopia edo, horren ezean, Espainiako Kontsulatuak bizilekuko herrialdean emandako naziotasun agiria?

ITSASOAN DAUDENAK

Nork eska dezake itsasoan daudenen posta bidezko botoa?

Nori eskatzen zaio itsasoan daudenen posta bidezko botoa?

Noiz eskatu behar dut itsasoan daudenen posta bidezko botoa?

Itsasoan daudenek nola bozkatzen dute posta bidez?

Zein hautesle-erroldatan agertu behar dut posta bidezko boto hori emateko?

ALDI BATERAKO ATZERRIAN BIZI DIREN EUSKADIKO HERRITARRAK

Hautesle-erroldan agertu behar al dut Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan boto mota hori emateko?

Nork erabil dezake posta bidezko bozketa?

Zein da ezinbesteko baldintza posta bidezko boto mota hau erabiltzeko?

Hautesleak zer egin behar du postaz bozkatzea eskatzeko?

Hautesle Erroldako Bulegoak erroldan idatziz jaso ondoren hautesleak posta bidezko botoa eskatu duela, pertsona horrek bozka al dezake Euskadin?

Hautesle Erroldako Bulegoak nora bidaliko ditu bozkatzeko agiriak?

Hautesleak agiriak jaso ondoren, zer egin behar du?

El coste de enviar el voto por correo certificado desde el extranjero es:

Posta bidezko boto hori eskatu eta bidali ondoren, baldin eta Euskadira bidaiatzeko aukera sortuko balitzait, joan al naiteke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan bozkatzera?

Zer behar da mahaiak posta bidezko boto mota hori onar dezan?

ESPETXEAN DAUDENAK

Espetxean daudenek ba al dute postaz bozkatzeko eskubiderik?

Nola eskatzen da posta bidez bozkatzea?

NANik ez dudanez, zer agirirekin identifika naiteke posta bidezko botoa eskatzeko?

Posta bidezko botoaren eskabidea bete eta nori eman behar diot?

Nola jasotzen dira postaz bozkatzeko agiriak?

Agiriak jaso ondoren, nola bidaltzen zaio posta bidezko botoa mahaiari?


Nork eska dezake postaz bozkatzea?

Hautesle hauek (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 72. art.)

  • Bozketa-egunean, bozkatzea dagokien herrian ez direla egongo uste dutenek.
  • Beren herrian bozkatzera joan ezin direnek (gaixoek, ezinduek, elbarriek, presoek, soldaduek eta abarrek).

Zenbateko epea dago posta bidezko bozketa eskatzeko? Noiz arte bozka dezaket posta bidez?

Urtarrilaren 6tik otsailaren 19ra egunen artean, biak barne (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 72.a art.).

Non eskatzen da postaz bozkatzea?

Estatuko edozein posta-bulegotan (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 72.b art.).

Nola bozkatzen da postaz?

  • Zuk zeuk egin beharrekoak :
    • Posta bidezko botoa eskatu, dagokion inprimakia betez posta-bulego batean.
    • Eskabide-inprimakia bete eta edozein posta-bulegotan entregatu, NANa erakutsiz (fotokopiak ez du balio) (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 72. a eta b art.).
    • Zuk adierazitako helbidera Hautesle Erroldako Bulegoak bidali dizkizun posta bidezko agiriak jaso
  • Zuk zeuk edo nornahik entrega dezake mahaiari zuzendutako posta bidezko botoa, ziurtaturik, posta-bulegorik hurbilenean.

Postaz bozkatzeko paperak eskatzeko posta-bulego batera joan beharra duten gaixoek edo ezinduek zer egin dezakete?

Baimendutako pertsonaren bitartez notariotzan aurkeztuko ditu agiri hauek (HAUTESKUNDEEN ARAUBIDE OROKORRARI BURUZKO LEGEAREN 72.e art.):

  • Ezinduaren NANa (fotokopiak ez du balio)
  • Ezindua ordezten duenaren NANa (fotokopiak ez du balio)
  • Medikuaren ziurtagiri ofiziala, ziurtatzen duena ezindua (izena eta bi abizen) ezin dela postetxean bertaratu posta bidezko botoaren agiriak eskatzera. Era berean, ziurtagiria eskatzen duen hauteslearen gaixotasun edo ezintasunari dagozkion alderdiak (1993ko apirilaren 26ko Hauteskunde-batzorde Zentraleko Agindua).
  • Posta bidezko botoa eskatzeko inprimakia, ezinduaren eta horren ordezkariaren datu guztiak behar bezala beteta dituena; eskabidean adieraziko da ordezkariaren helbidea (eta ez ezinduarena) posta bidezko botorako agiriak korreoz bidal diezazkioten. Inprimaki hori ordezkariak sinatu beharko du.

Agiri horiek notarioaren eskuetan egon ondoren, ezinduari bisita egingo dio egiaztatzeko eta ordezkariaren aldeko notario ahalordea egiteko. Posta bidezko botoa eskatzeko izapideetan ordezkatzeko, hautesleak baimendutako pertsonaren aldeko gizabanakoaren notario ahalordea doanekoa da.

Ondoren, ordezkaria postetxera bertaratuko da eta, posta bidezko botoaren eskabide inprimakia, medikuaren ziurtagiria eta notario ahalordea Posta Zerbitzuko funtzionarioari aurkeztuko dizkio. Horrek egiaztatuko du eskabidean dagoen ordezkariaren sinadura NANan dagoenarekin. Posta bidezko botoa eskatzeko epea otsailaren 6tik 19ra izango da.

Posta bidezko botoa eskatu dut. Joan al naiteke ni neu bozkatzera bozketa-egunean?

Ez, Hauteskunde Legeak debekatu egiten du. Gainera, hauteskunde-mahaiak badaki nork eskatu duen postaz bozkatzea, eta zu zeu joaten bazara, mahaiak ez dizu utziko (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 73.1 art.).

Postaz bozkatzea eskatu al dezakete bozketa-egunean ustez atzerrian egongo direla uste duten Euskadiko hautesleek?

Bai, aldi baterako atzerrian bizi direnen posta bidezko botoaren prozedura berriaren bidez -1.D atalean azalduta dago.

Gaixoek edo ezinduek postaz bozkatzeko orduan, notarioak egin al dezake hainbat pertsona barne hartzen dituen ahalorderik?

Ez, Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 72.c artikuluak debekatu egiten du. Notario-ahalordeak indibiduala izan behar du.

Gaixoek edo ezinduek postaz bozkatzeko orduan, ahalordedunak ordezkatu al ditzake hainbat pertsona?

Ez, debekatu egiten du Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 72.c. artikuluak. Ahalordedunak pertsona bakarra ordezka dezake.

Ahalordea egiteko orduan, postaz bozkatu nahi duen hauteslearen etxera doan notarioak debekatu al diezaioke ahalordeduna izango denari berarekin joatea?

Bai, notarioak uste badu gaixo ahalorde-emailearen borondatea baldintza daitekeela.

Gaixoen edo ezinduen posta bidezko botoaren notario-ahalordea gaixoaren senide edo lagun baten izenean egin behar da, ala hautesleak agian ezagutu ere egiten ez duen edonoren izenean?

Ez, 72.c artikuluaren arabera, notario-ahalordea edonoren izenean egin daiteke, gaixo ahalorde-emailearen ezaguna izan edo ez.

Postaz bozkatzea eskatzen duen gaixoaren ziurtagiri mediko ofizial doanekoak balio al du nahiz eta ez zehaztu zer gaitz duen, edo gaixotasuna edo ezintasuna zein egoeratan dagoen?

Medikuaren ziurtagiri ofiziala baliozkoa izateko kolegiatuaren izena eta zenbakia izan beharko du eta jarduera profesionalaren eguna eta tokia, baita ziurtagiria eskatzen duen hauteslearen gaixotasun edo ezintasunari dagozkion alderdiak ere (1993ko apirilaren 26ko Hauteskunde-batzorde Zentraleko Agindua).

Zer egin behar dut posta-bulegoan ez badidate onartzen notario-ahalordea edo ziurtagiri medikoa, pertsona baimenduaren posta bidezko botoan?

Berehala joan ahalordea egin zizun notarioarengana edo ziurtagiria eman zizun medikuarengana, behar bezala egin dezan.

Zer gertatzen da postaria nire etxera posta bidezko botoaren agiriak ekartzera etorri eta, ni bertan ez nagoelako, agiriak ez badizkio nire amari ematen?

Jakinarazpena hartu eta zuk zeuk joan behar duzu posta-bulegora, posta bidezko botoaren agiriak jasotzera.

Hautesle Erroldako Bulegoak zein egunetatik aurrera bidaltzen dizkie bozkatzeko agiriak posta bidezko botoa eskatu duten hautesleei? Eta zein da agiri horiek bidaltzeko azken eguna?

Otsailaren 9tik 22ra egunen artean, biak barne (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 73.2 art.).

HEBDPak zer agiri bidali behar dizkit postaz bozkatu ahal izateko?

HEBDPak agiri hauek bidaliko dizkizu (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 73.2 art.):

  • Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izendatutako hautagai-zerrenden boto-txartelak.
  • Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan bozkatzeko gutun-azala.
  • Erroldan inskribaturik zaudelako ziurtagiria.
  • Bozkatu behar duzun hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azala.
  • Argibide-orri bat.

Ukatu egin didate postaz bozkatzea. Zergatik?

Ziur asko, ez zaudelako erroldan inskribaturik, edo boto-eskabidea epez kanpo bidali zelako, etab.

HEBDPak zein helbidetara bidaltzen ditu posta bidezko botoaren agiriak?

Posta bidezko eskabidean hautesleak adierazitako helbidera, eta hori ezinezkoa bada, erroldan datorren helbidera. Hauteslea bizi den helbide bat izan behar du (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 73.2 art.).

HEBDPak zein helbidetara bidaltzen dizkie posta bidezko botoaren agiriak hautesle gaixoei edo ezinduei, besteren bidez eskatu dutenei?

Beti hautesleak adierazitako helbidera, eta inoiz ez posta bidezko botoa bideratzeko baimendutako pertsonaren helbidera (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 73.2 art.).

HEBDPak nola bidaltzen dizkie posta bidezko botoaren agiriak hautesleei?

Ziurtatutako postaz, hartu izanaren agiriarekin (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 73.2 art.).

Posta-bulegoko langileak nori eman behar dizkio HEBDPak hautesleei bidalitako posta bidezko botoaren agiriak? Agiri horiek jaso al ditzake eskabidea egin duenaren senide edo bizilagun batek?

Beti posta bidezko botoa eskatu duen interesatuari, eta berak bakarrik jaso ditzake agiriok, bere nortasuna egiaztatu ondoren eta postako langileek aurkeztutako hartu izanaren agiria sinatu ondoren. Hauteslea gaixo edo ezinduta baldin badago agiri horiek bere etxean jasotzeko, posta-bulegoan hartu ahal izango ditu pertsona baimenduak, bere nortasuna ziurtatu ondoren, eta eskatzaileari emango dizkio, posta bidezko botoaren 9.3.1 epigrafeak zehazten dituen urratsak egin ditzan (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 73.2 art.).

HEBDPak bidali al ditzake posta bidezko botoaren agiriak alderdi politiko baten etxera edo egoitzara?

Soilik hauteslea alderdiaren egoitzan badago eta postako langileek berari ematen badizkiote agiriak, bere nortasuna egiaztatu ondoren. Gaixoek edo ezinduek ere, posta bidezko botoa eman nahi izanez gero, ordezkariaren bidez egingo dute.

Zer gertatzen da posta bidezko botoaren agiriak entregatzeko hautesleak jarritako helbidean inor ez dagoenean? Zer egin behar dute postako langileek? Non entregatzen dira agiriok?

Hauteslea etxean ez badago, postariak bertako gutunontzian utziko du jakinarazpena, posta bidezko botoa posta-bulegoan jaso dezan. Hori jasotzeko, hauteslea bera joango da, edo baimena duen norbait, eta hark bere nortasuna egiaztatu ondoren (NANaren bidez), postako langileek postaz bozkatzeko agiriak emango dizkiote (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 73.2 art.).

Zer egin behar dut baldin eta otsailaren 23an ez baditut jaso HEBDPak bidali behar dizkidan postaz bozkatzeko agiriak?

Euskadiko HEBDPen telefonoetara deitu.

Zer egin behar dut HEBDPak bidalitako postaz bozkatzeko agirietan boto-txartelen bat falta bada, edo erroldan inskribaturik nagoen ziurtagiria bidali ez badidate?

Euskadiko HEBDPen telefonoetara deitu.

HEBDPak hautesleei postaz bozkatzeko agiriak bidaltzeko epeari zertan eragiten dio izendatu gabeko hautagai-zerrenda batek hautagai-zerrendak izendatzearen kontrako helegitea jartzeak?

Hautagai-zerrendak izendatzearen kontrako helegitea jartzeak paralizatu egiten du, ebazten den arte eta eragiten dion hauteskunde-barrutietan, hautesleei posta bidezko botoaren agiriak bidaltzea. Kasu horretan, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta bidezko botoa hautesleei otsailaren 13tik aurrera bidali ahal izango zaie (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 90.3 art.).

Postaz bozkatzeko agiriak jaso dituen hautesleak zein urrats egin behar ditu?

Boto-txartela aukeratu, botoaren gutun-azalean sartu eta itxi. Ondoren, sartu botoaren gutun-azal itxia + erroldan zaudela dioen HEBDParen ziurtagiria hauteskunde-mahaiburuari zuzendutako gutun-azalean, helbidea bertan duelarik. Gutun-azal hori posta ziurtatu, doan eta urgentez lehenbailehen bidali espainiar estatuko edozein posta-bulegotatik (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 73.3 art.).

Postaz bozkatzea eskatu duen hauteslea gaixo edo ezindurik dagoenean nork eraman behar du botoa posta-bulegora? Norberak bidali behar al du posta bidezko botoa posta-bulegora?

Hautesleak hauteskunde-mahaiari bidalitako posta bidezko botoa ziurtatu egin behar da edozein posta-bulegotan, eta hori edonork egin dezake. Posta ziurtatu eta urgentea, kasu horretan, doanekoa da (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 73.3 artikulua, eta 492/2005 Estatuko Aginduaren 5.3 artikulua, martxoaren 2koa, posta-zerbitzuak 2005eko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan eskainiko duen lankidetzari buruzkoa).

Hautesleak zenbateko epea du posta bidezko botoa mahaiari bidaltzeko?

Otsailaren 9tik 26era, biak barne, 2009-02-13ko Hauteskunde Batzorde Nagusiaren akordioz, baina lehenbailehen bidaltzea komeni da (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 73.3 art.).

Hautesleak nola bidali behar dio posta bidezko botoa mahaiari?

Posta ziurtatu eta doanekoz, edozein posta-bulegotan. Inoiz ez sartu gutun-azal hori postontzi batean (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 73.3 art.).

Zer gertatzen da posta arruntez eta ziurtatu gabe hauteskunde-mahaiari zuzendutako posta bidezko botoarekin?

Posta-zerbitzuak igorleari bidaliko dio, eta posta ziurtatuz egin behar duela adierazi (doan da) (492/2005 Estatuko Aginduaren 6.5 atala, martxoaren 2koa, posta-zerbitzuak 2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan eskaini beharreko lankidetzari buruzkoa).

Posta-bulegoek zer egin behar dute hautesleek hauteskunde-mahaiei zuzendutako posta bidezko boto ziurtatuekin?

Bozketa-eguna arte jaso, eta zuzendutako hauteskunde-mahaiei banatuko dizkiete 09:00etatik 20:00etara, eta mahaiburuari hartu agiria sinatzeko eskatu (492/2005 Estatuko Aginduaren 6.6 atala, martxoaren 2koa, posta-zerbitzuak 2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan eskaini beharreko lankidetzari buruzkoa, eta Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 73.4 art.).

Posta-bulegoek zer egiten dute hauteskunde-mahaiei zuzendutako posta bidezko botoaren gutun-azalekin, bozketa-eguneko 20:00etatik aurrera?

Posta-bulegoak dagokion Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari bidaliko dizkio.

Posta-zerbitzuak lehentasuna eman behar al dio posta bidezko botoa onartzeari, bideratzeari eta banatzeari, gainerako gutunen aldean?

Bai, 492/2005 Estatuko Aginduaren 6.8 atalaren arabera, martxoaren 2koa, posta-zerbitzuak 2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan eskaini beharreko lankidetzari buruzkoa.

Zer zigor du posta bidezko arauak faltsifikatzen edo errespetatzen ez dituenak?

14 eta 30 egun arteko atzipenaldia eta 2 eta 10 hilabete arteko isuna jaso dezake (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 141. artikulua, eta 1995eko Zigor Kode berria).

Zer gertatzen da pertsona gaixo batek eskatu eta hauteskunde-mahaiari epearen barruan bidalitako posta bidezko botoarekin, gaixo hori bozketa-egunaren bezperan hil bada?

Hauteskunde Batzorde Nagusiaren doktrina errepikatuaren arabera, ez da boto balioduna, baldin eta hauteskunde-mahaiak pertsona horren heriotzaren egiaztagiriak baditu (adibidez, Hautesle Erroldako Bulegoak edo Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak mahaiari bidalitako Erregistro Zibileko heriotza-ziurtagiria).

Nor dira atzerrian bizi eta postaz bozka dezaketen Euskadiko herritarrak?

Azkenekoz Euskadiko udalerri batean bizi izan direnek eta normalean atzerrian bizi direnek, eta atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren errolda berezian daudenak. Espainiar nazionalitatea duten beren ondorengoek ere bozka dezakete, Euskadiko Autonomia Estatutuaren 7. artikuluaren arabera (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 32.3 eta 75.1 art.).

Nori eskatu behar zaio boto hori? Eta noiz?

Ez zaio inori eskatu behar. HEBDPak ofizioz bidaltzen ditu posta bidezko botoaren agiriak atzerriko bizilekura (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 75.1 art.).

Bilbon bizi eta erroldaturik nagoen euskal herritarra naiz, baina bozketa-egunean Londresen ibiliko naiz, lana dela eta. Ba al dut atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren boto-eskubiderik? Nola bozka dezaket?

Ez duzu atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren postaz bozkatzeko eskubiderik, Hauteskunde Legeak ez baitu baimentzen. Aldi baterako atzerrian bizi direnen posta bidezko botoaren bidez bozka dezakezu (ikusi 11.D epigrafea).

HEBDPak zer epe du atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoa bidaltzeko?

HEBDPak atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoa otsailaren 3tik 9ra bidali behar du, biak barne (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 75.2 art.).

HEBDPak atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren postaz bozkatzeko agiriak bidaltzeko epeari zertan eragiten dio izendatu gabeko hautagai-zerrenda batek hautagai-zerrendak izendatzearen kontrako helegitea jartzeak?

Hautagai-zerrendak izendatzearen kontrako helegitea jartzeak paralizatu egiten du, ebazten den arte eta eragiten dion hauteskunde-barrutietan, atzerrian bizi diren Euskadiko herritarrei posta bidezko botoaren agiriak bidaltzea, eta ez dira bidaliko otsailaren 17 baino beranduago (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 75.2 art.).

Zer egin behar dut otsailaren 9 eguna igaro eta atzerriko nire bizilekuan ez baditut jaso atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren postaz bozkatzeko agiriak?

Telefonoz deitu Euskadiko Hautesle Erroldako Bulegoaren Delegazio Probintzialetara.

Zein agiri bidaltzen ditu HEBDPak nire bizilekura?

Hauexek dira agiriak (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 75.1 art.):

  • Atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren hautesle-erroldako inskripzio-ziurtagiria.
  • Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeari zuzendutako gutun-azala.
  • Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan bozkatzeko gutun-azala.
  • Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izendatutako hautagai-zerrenden boto-txartel bana.
  • Argibide-orri bat.

Zer egin behar dut HEBDPak bidalitako agirien artean (atzerrian bizi diren Euskadiko herritarrek posta bidez bozkatu ahal izatekoak) boto-txartelen bat edo gutun-azal edo agiriren bat falta bada?

Telefonoz deitu Euskadiko Hautesle Erroldako Bulegoaren Delegazio Probintzialetara.

Euskadin jaioa naiz eta atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren errolda berezian inskribaturik nago, baina bizi naizen atzerriko herrialdeak legez debekatzen du postaz bozkatzea. Nola bozka dezaket Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetan?

Ezin duzu atzerrian bozkatu, estatuko gobernuak ez badu proposatzen indarreko legeria aldatzea (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 75.6 art.). Dena dela, Espainiara bidaiatzen baduzu, postaz bozka dezakezu edozein posta-bulegora joanez eta atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren errolda bereziko inskripzioaren ziurtagiria eskatuz, Euskadin bizi direnek postaz bozkatzen duten epe berdinetan; horretarako, atzerrian bizi den Euskadiko herritarra zarela eta estatuko bizileku bat zehaztu beharko duzu eskabidean (ikusi Hauteskunde Batzorde Nagusiaren zirkularra, 1989ko urriak 11koa).

Euskadin jaioa naiz eta normalean Bordelen (Frantzia) bizi naiz, baina Parisera aldatu dut bizilekua. Zer egin behar dut bizileku berrira bidal diezazkidaten atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren postaz bozkatzeko agiriak?

Bizilekuz zer urtetan aldatu zaren ikusi behar:

  • 2008an bizilekuz aldatu baduzu eta dagokizun kontsuletxe espainiarrari jakinarazi badiozu urte horretako azaroaren 30a baino lehen, posta bidezko botoaren agiriak Parisko oraingo zure bizilekura bidaliko dizkizute.
  • Hauteskundeak deitu ondoren aldatu baduzu bizilekuz, dagokizun kontsuletxe espainiarrari jakinarazi behar diozu urtarrilaren 12tik 19ra egunen artean, errolda erakusteko eta erreklamatzeko epean. Ez baduzu hala egiten, lehengo Bordeleko bizilekura bidaliko dizute posta bidezko botoa.
  • Hurrengo hauteskundeetarako, posta bidezko botoa zure oraingo bizilekura bidaltzea nahi baduzu, berehala emaiozu aldaketaren berri dagokizun kontsuletxe espainiarrari.

Atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren postaz bozkatzeko agiriak jaso dituen hautesleak zer urrats egin behar ditu?

  • Boto-txartela aukeratu, bozketako gutun-azalean sartu eta itxi. Ondoren, Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeari zuzendurikoa den gutun-azal marroian sartu bozketako gutunazala + erroldako zure inskripzioaren ziurtagiria + Espainiako agintariek emandako Nortasun-agiriaren edo pasaportearen fotokopia edo, horren ezean, Espainiako Kontsulatuak bizilekuko herrialdean emandako naziotasun agiria edo hauteslea Kontsulatu Matrikula Erregistroan inskribatuta dagoelako ziurtagiria.
  • Ez ahaztu zure izen-deiturak jartzea gutun-azal marroiaren atzealdean.
  • Eta postaz ziurta ezazu gutun-azal hori lehenbailehen, behintzat bozketa-eguna baino lehen. Edo gutun-azala zuk zeuk entrega ezazu dagokizun kontsuletxeko bulegoan, otsailaren 23 baino lehen.

Atzerrian bizi diren Euskadiko herritarrek zein epe dute posta bidezko botoa bidaltzeko?

Botoa posta ziurtatuz bidaltzen bada, bozketa-eguna baino lehen egin behar da, Euskal Autonomia Erkidegora irits dadin martxoaren 6 baino lehen. Bozketa-egunean bidaltzen bada, posta bidezko botoa ezingo da zenbatu boto baliodun gisa (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 75.3 art.) Posta bidezko botoa zuk zeuk entregatzen baduzu kontsuletxeko bulegoan, otsailaren 22 baino lehen egin behar duzu.

Nola bidaltzen da atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoa?

Edo posta ziurtatuz eta urgentez bozketa-eguna baino lehen, EAEra irits dadin martxoaren 1 baino lehen (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 75.3 art.), edo baliza diplomatikoz Kanpo Arazoetako Ministeriora otsailaren 23 baino lehen.

Nori bidaltzen zaio atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoa?

Azkenekoz bizi izan zaren Euskadiko udalerriari dagokion Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeari (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 75.3 art.).

Zer gertatzen da atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoarekin, martxoaren 6 baino beranduago bidaliz gero?

Ez da hautestontzian sartuko eta ez da boto baliodun, baliogabe, edo zuri moduan zenbatuko, eta bozketaren gutun-azala barruko boto-txartela eta guzti suntsituko da, ez badute inpugnatzen hautagai-zerrendaren bateko ikuskatzaileek eta ahaldunek (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 75.3 art.).

Posta-bulegoek zer egin behar dute zenbatuak izan arte egunero jasotzen dituzten atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoen gutun-azalekin? Nora bidaltzen dituzte?

Dagokien Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordera bidali, posta bidezko botoa zenbatuko den martxoaren 6ko 08:00ak arte (492/2005 Estatuko Aginduaren 5.3 artikulua, martxoaren 2koa, 2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta-zerbitzuak eskaini beharreko lankidetzari buruzkoa).

Posta-bulegoek zer egin behar dute martxoaren 6ko 08:00ak baino beranduago jasotako posta bidezko botoen gutun-azalekin (atzerrian bizi diren Euskadiko herritarrenez ari gara)?

Lehenbailehen bidali Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordera (492/2005 Estatuko Aginduaren 7.2 atala, martxoaren 2koa, 2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta-zerbitzuek eskaini beharreko lankidetzari buruzkoa).

Nork ordainduko dit posta-frankeoa Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordera posta ziurtatuz bidaltzeagatik atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoaren gutun-azala?

Posta eta Telegrafoen Zuzendaritza Orokorrak posta-ziurtagiriaren balioa itzul diezazuke, HEBDPak etxera bidali zizun taloia betez (605/1999 Estatuko Errege Dekretuaren 11. artikulua, apirilaren 16koa, eta 492/2005 Estatuko Aginduaren 7.3 atala, martxoaren 2koa, 2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan posta-zerbitzuak eskaini beharreko lankidetzari buruzkoa).

Posta-bulegoetan ziurtatzen den atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoarentzat nahitaezkoa al da posta-frankeoa? Boto hori bidali al daiteke posta-frankeorik gabe?

Posta-frankeoa nahitaezkoa da posta bidezko botoa duten bidalketa guztientzat, hautesleak ez badira bizi herrialde hauetan: Argentina, Belgika, Brasil, Kolonbia, Kuba, Txile, Frantzia, Mexiko, Peru, Suitza, Dominikar Errepublika, Uruguai eta Venezuela.

Nork zenbatzen ditu atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoak?

Dagokion Lurralde Historiko Hauteskunde Batzordeak, hauteskunde-mahaia eratuz (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 75.4 art.).

Noiz zenbatzen dira atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoak?

Martxoaren 6ko 08:00etan (Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 75.4 art.).

Nola zenbatzen dira atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoak?

Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 75.4 eta 5 artikuluak aurreikusten duenez, Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeak hauteskunde-mahaia eratzen du goizeko 08:00etan, hautagai-zerrendek izendatutako ikuskatzaileekin, atzerrian bizi diren Euskadiko herritarrengandik ordura arte jasotako botoak zenbatzeko.

Zer baldintza bete behar dira atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoak hautestontzian sartzeko?

Baldintza hauek dira:

  • Hauteslea inskribaturik egotea atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren errolda berezian.
  • Hautesleak posta bidezko botoa Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordera bidaltzea martxoaren 1 baino lehen, edo ez behintzat otsailaren 22 baino beranduago. Horretarako, gutun-azal horrek atzerriko herrialdeko zigilu-marka eraman behar du, edo postako edo kontsuletxeko inskripzio ofizial bat, denboraren baldintza hori bete dela ziurtatzen duena.
  • Posta bidezko botorako agirien gutun-azalak erroldatze-ziurtagiria izan behar du.
  • Gutun-azal horretan Espainiako agintariek emandako Nortasun-agiriaren edo pasaportearen fotokopia edo, horren ezean, Espainiako Kontsulatuak bizilekuko herrialdean emandako naziotasun agiria edo hauteslea Kontsulatu Matrikula Erregistroan inskribatuta dagoelako ziurtagiria. (2009-01-20ko eta 2009-02-17ko Hauteskunde-Batzorde Zentralaren erabakiaen arabera).

Atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren posta bidezko botoak balio du ez badarama atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren erroldako inskripzioaren ziurtagiria edo Espainiako agintariek emandako Nortasun-agiriaren edo pasaportearen fotokopia edo, horren ezean, Espainiako Kontsulatuak bizilekuko herrialdean emandako naziotasun agiria?

Ez du balio, Hauteskunde Batzorde Nagusiaren 1998ko apirilaren 20ko eta 2009ko urtarrilaren 20ko akordioaren arabera.

Nork eska dezake itsasoan daudenen posta bidezko botoa?

Bozketa-eguna arte Espainiako banderadun armadako, merkataritzako edo alturako arrantzako ontzietan egon beharra dutenek, eta bitarte horretan lehendik jakinak diren estatuko portuetan lehorreratzen direnek, eskubidea dute itsasoan daudenen posta bidezko botoa erabili ahal izateko.

Nori eskatzen zaio itsasoan daudenen posta bidezko botoa?

Erroldaturik dagoen Lurralde Historikoko Hautesle Erroldako Bulegoaren Delegazio Probintzialari.

Noiz eskatu behar dut itsasoan daudenen posta bidezko botoa?

Urtarrilaren 6tik Otsailaren 19ra egunean artean, biak barne.

Itsasoan daudenek nola bozkatzen dute posta bidez?

  • Itsasoan daudenentzat posta bidezko botoa eskatzea:
    • Hauteslea erroldaturik dagoen Lurralde Historikoko Hautesle Erroldako Bulegoaren Delegazio Probintzialari irrati-telegrafiaz eskatuko zaio hautesle-erroldako inskripzioaren ziurtagiria. Irrati-mezuak doanekoak dira.
    • Mezuan honako hauek agertuko dira:
      • Eskatzailearen izena eta bi deitura.
      • NANaren zenbakia.
      • Jaioteguna.
      • Jaiotako probintzia eta udalerria.
      • Zein udalerritako hautesle-erroldan dagoen inskribaturik.
      • Bizi den kalea eta zenbakia.
      • Bera doan itsasontziaren izena.
      • Zein portutan eta noiz aurreikusten den lehorreratuko dela itsasontzia.
      • Bozkatzeko agiriak beste itsasontzi baten bidez jasotzeko modua balego, irrati-mezuan aipatuko dira armadorea, kontsignatarioa edo zein itsasontzitara bidali.
  • Hautesle Erroldako Bulegoaren Delegazio Probintzialak postaz bozkatzeko agiriak bidaltzea :
    • Mezua jasotzean, Hautesle Erroldako Bulegoaren Delegazio Probintzialak eskatzailearen izenean bidaliko du otsailaren 9tik egunetik aurrera eta irrati-mezuak aipatutako moduan, barruan hau dena daraman gutun-azal bat :
      • Hautesle-erroldako inskripzioaren ziurtagiria.
      • Bozkatzea dagokion hauteskunde-mahaiko mahaiburuari zuzendutako gutun-azala.
      • "Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak - Elecciones al Parlamento Vasco" idazpurua daraman gutun-azala, boto-txartela bertan sartzeko.
      • Izendatutako hautagai-zerrenden boto-txartel bana.
  • Itsasoan zaudela posta bidezko botoa hauteskunde-mahaira bidaltzeko egin beharreko urratsak:
    • Agiriak jaso ondoren otsailaren 10etkk 26era egunen artean, biak barne, 2009-02-13ko Hauteskunde Batzorde Nagusiaren akordioz, berehala egin beharko dituzu urrats hauek:
      • 1ª: Eusko Legebiltzarrerako izendatutako hautagai-zerrenda baten boto-txartela aukeratu, sartu "Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak - Elecciones al Parlamento Vasco" dioen gutun-azalean eta itxi.
        • ERNE:
          • Ez gero boto-txartel bat baino gehiago sartu, botoa baliogabea izango bailitzateke.
          • EZ SARTU gutun-azal horretan hautesle-erroldako zure inskripzio-ziurtagiria, zure botoa ez bailitzateke balioduna izango.
      • 2ª: Hauteskunde-mahaiko mahaiburuari zuzendutako gutun-azalean sar itzazu:
        • "Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak - Elecciones al Parlamento Vasco" dioen gutun-azala.
        • Hautesle-erroldako inskripzioaren ziurtagiria.
        • ERNE:
          • Gutun-azal horrek ez du frankeo beharrik, baina posta ziurtatuz eta urgentez bidali behar da otsailaren 27 baino lehen, 2009-02-13ko Hauteskunde Batzorde Nagusiaren akordioz.

Zein hautesle-erroldatan agertu behar dut posta bidezko boto hori emateko?

Euskadiko herritarren hautesle-erroldan.

Hautesle-erroldan agertu behar al dut Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan boto mota hori emateko?

Bai, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen hautesle-erroldan.

Nork erabil dezake posta bidezko bozketa?

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak deitzen direnetik egiten diren arte aldi baterako atzerrian dagoen pertsonak, baldin eta bertako biztanle ez dela agertzen bada kontsuletxean edo enbaxadan.

Zein da ezinbesteko baldintza posta bidezko boto mota hau erabiltzeko?

Zuk zeuk eskatzea hurbilen duzun enbaxadan edo kontsuletxean.

Hautesleak zer egin behar du postaz bozkatzea eskatzeko?

Posta bidezko botoa eskatzeko inprimakia jaso kontsuletxeetan eta enbaxaden atal kontsularretan, edo Kanpo Arazoetarako eta Lankidetzarako Ministerioaren webetik jaitsi.

Hautesle Erroldako Bulegoak erroldan idatziz jaso ondoren hautesleak posta bidezko botoa eskatu duela, pertsona horrek bozka al dezake Euskadin?

Hauteskunde hauetan horrela bozkatuko du, eta ez bozketa-egunean hauteskunde-mahaian.

Hautesle Erroldako Bulegoak nora bidaliko ditu bozkatzeko agiriak?

Hautesleak adierazitako helbidera, posta ziurtatuz eta urgentez.

Hautesleak agiriak jaso ondoren, zer egin behar du?

Hauteskunde-mahaiari zuzendutako gutun-azalean sartu erroldako inskripzioaren ziurtagiria eta bozketaren gutun-azala, aukeratutako boto-txartelarekin. Jarraian, posta ziurtatuaren bidez bidaliko du otsailaren 27a baino lehen, 09-02-13ko Hauteskunde-batzorde Zentralak hartutako erabakiaren arabera.

Zenbat balio du posta bidezko boto ziurtatua atzerritik bidaltzeak?

Doan da herrialde hauetan: Argentina, Belgika, Brasil, Kolonbia, Kuba, Txile, Frantzia, Mexiko, Peru, Dominikar Errepublika, Suitza, Uruguai eta Venezuela. Gainerako herrialdeetan frankeoa ordaindu behar da, baina Espainiako posta-bulegoak itzuli egingo dizu, botoa emateko argibideekin batera bidali zaizun orri hondoduna betetzen baduzu.

Posta bidezko boto hori eskatu eta bidali ondoren, baldin eta Euskadira bidaiatzeko aukera sortuko balitzait, joan al naiteke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan bozkatzera?

Ez.

Zer behar da mahaiak posta bidezko boto mota hori onar dezan?

Mahaiari zuzendutako gutun-azalak atzerriko herrialdeko posta-bulego baten zigilu-marka edo inskripzio ofiziala edukitzea, Eusko Legebiltzarrerako bozketa baino gutxienez hiru egun lehenago bidali dela ziurtatzen duena. Gainera, gutun-azalaren barruan joango da bozketaren gutun-azala eta erroldako inskripzioaren ziurtagiria.

Espetxean daudenek ba al dute postaz bozkatzeko eskubiderik?

Bai, ez badaude boto-eskubideaz gabeturik.

Nola eskatzen da posta bidez bozkatzea?

Espetxe bakoitzeko zuzendaritzak posta-bulegoari eskatuko dio funtzionario bat urtarrilaren 6tik otsailaren 19ko epean espetxera joateko eta posta bidezko botoa eskatzeko inprimakiak banatzeko, interesatuek bete ditzaten urtarrilaren 7tik otsailaren 19ra egunen artean.

NANik ez dudanez, zer agirirekin identifika naiteke posta bidezko botoa eskatzeko?

Aski da espetxeratu guztiek duten nortasun-agiriarekin, jabearen argazkia badarama.

Posta bidezko botoaren eskabidea bete eta nori eman behar diot?

Espetxera joandako posta-bulegoko langileei.

Nola jasotzen dira postaz bozkatzeko agiriak?

Hautesle Erroldako Bulegoak espetxera bidali behar ditu gutun-azal eta boto-txartel nahikoak, bai eta erroldako inskripzioaren ziurtagiria ere, eta postako funtzionarioek banatuko dizkiete interesatuei otsailaren 9tik 22ra egunen artean.

Agiriak jaso ondoren, nola bidaltzen zaio posta bidezko botoa mahaiari?

Interesatuak boto-txartela aukeratu eta bozketako gutun-azalean sartu behar du. Gutun-azal hori eta erroldako inskripzioaren ziurtagiria, mahaiari zuzendutako beste gutun-azal batean sartu behar dira. Postako funtzionarioek gutun-azal horiek helaraziko dizkiete hauteskunde-mahaiei, bozketa-egunean. Interesatuak otsailaren 9tik 26era egunen artean 2009-02-13ko Hauteskunde Batzorde Nagusiaren akordioz, egin behar ditu urrats horiek.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak