Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Galde-erantzunak

ERROLDA

Euskadin jaioa naiz, denbora askoan bizi izan naiz Barakaldon, baina azken bi urteotan Logroñon erroldatu eta bertan bizi naiz. Eman al dezaket botoa Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetan?

Duela egun batzuk NANaren izen-deiturak aldatu ditut, eta erroldan desberdin ageri naiz. Bozka dezaket? Zer gertatzen da erroldako izen-deiturak bat ez datozenean nire NANarekin?

Nire udaletxean dauden hautesle-erroldako zerrendak ikustera joan naiz eta bertan inskribaturik nago. Hala eta guztiz ere, bozkatzera joandakoan mahaiko errolda-zerrendetan ez banago, zer egin behar dut? Bozka dezaket?

Hauteskunde hauetan zer hautesle-errolda erabiliko da?

Udaletxean jarritako erroldan inskribaturik nagoen ikustera joan, ez nagoela ikusi, hori bidezkoa ez delakoan Hautesle Erroldako Bulegoan erreklamazioa jarri eta ukatu egin didate. Orduan epailearen eskuetan jarri dut auzia, eta epaiaren zain nago. Nola bozka dezaket hauteskunde-egunean?

Euskadiko bi udalerri edo bi hauteskunde-mahai desberdinetan inskribaturik nagoela jakin dut. Bi aldiz bozka dezaket?

Getxon hogei urte bizitzen daramadan herritar alemana naiz. Udal eta Europako Parlamenturako aurreko hauteskundeetan bozkatu ahal izan nuen. Ba al dut bozkatzeko eskubiderik Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde hauetan?

Hauteskunde hauetan ez naiz erroldan agertzen, baina zer egin behar dut erroldan inskribatzeko eta hurrengo hauteskundeetan bozkatzeko?

Zer egin behar da Euskadiko erroldan agertzeko? eta ¿Hauteskunde hauetan botoa emateko?

Zer gertatzen da NANan zuzen dauzkadan izen-deiturak bat ez badatoz mahaiko erroldan datozenekin, errolda gaizki egin zelako edo euskarazko grafia edo ortografia desberdinagatik? Bozka dezaket?

Indarreko hautesle-erroldan agertzen al dira bozketa-egunean 18 urte betetzen dituztenak?

Zergatik ez naiz agertzen Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde hauen erroldako zerrendetan, aurreko hauteskundeetan bozkatu badut?

Ez zait etxera iritsi HEBDPak bidali behar didan errolda-txartela. Bozkatu al dezaket mahaiari txartel hori erakutsi gabe?

EAEko zenbat hautesle daude atzerrian bizi direnen hautesle-erroldan? Eta Araban? Eta Bizkaian? Eta Amurrion?

Errolda-txartela iritsi zait etxera, eta bozkatzeko mahaia eta hauteskunde-kolegioa datoz bertan. Dena dela, mahai eta kolegio horiek ez dira aurreko autonomia-hauteskundeetako berak. Zer egin behar dut?

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak deitu ondoren, udalek eta kontsulatuek zer epe dute hautesleek indarreko hautesle-errolda kontsulta dezaten? Zer zerbitzu mota eskaini behar dute kontsulta hori egiteko?

Hautesle-errolda nola kontsulta daiteke telefonoz edo internetez?


Euskadin jaioa naiz, denbora askoan bizi izan naiz Barakaldon, baina azken bi urteotan Logroñon erroldatu eta bertan bizi naiz. Eman al dezaket botoa Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetan?

Ez, bi urte daramatzazulako Euskaditik kanpo bizitzen.

Duela egun batzuk NANaren izen-deiturak aldatu ditut, eta erroldan desberdin ageri naiz. Bozka dezaket? Zer gertatzen da erroldako izen-deiturak bat ez datozenean nire NANarekin?

Bai, bozka dezakezu, baldin eta hauteskunde-mahaiak zalantzarik ez badu zure nortasunaz. Zalantzak sortuko balira, argitu egin beharko lirateke (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 106.2 eta 3 art.):

  • Bertan dagoen hautesle baten lekukotzaren bidez ("ezagutzea").
  • Nortasunaren egiaztagiri baten bidez = Udaleko errolda-ziurtagiria.

Nire udaletxean dauden hautesle-erroldako zerrendak ikustera joan naiz eta bertan inskribaturik nago. Hala eta guztiz ere, bozkatzera joandakoan mahaiko errolda-zerrendetan ez banago, zer egin behar dut? Bozka dezaket?

Hiru hiriburuetako Hautesle Erroldako Bulegoaren Delegazio Probintzialaren (HEBDP) egoitzetan eskatu bozkatu ahal izateko errolda-ziurtagiri bat, NANa erakutsiz, edo ziurtagiri hori norberaren udalean eskatu, hark HEBDPera faxez bidal dezan, idazkariak edo hark eskuordetutako pertsonek egiaztaturik. HEBDPek interesatuari helarazi ahal izango diote ziurtagiri hori. Lortu ondoren, ziurtagiri horrekin bere mahaira joan eta bozkatu ahal izango du. (Ikusi Euskadiko HEBDPen helbideen direktorioa, edo deitu bertako telefonoetara). (Errolda-ziurtagiriei buruz, ikusi Hauteskunde Batzorde Nagusiaren 7/2007 Instrukzioa, apirilaren 12koa, 94. BOEn argitaratua, apirilaren 19an)

Hauteskunde hauetan zer hautesle-errolda erabiliko da?

2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen indarreko errolda Euskadiko 2008 abenduaren 1 datakoa da, hautesleen alta eta bajekin 2009ko otsailaren 2arte (hautagai-zerrendak izendatzeko eguna). Alta eta baja horiek urtarrilaren 12tik 19ra. arteko epean hautesle-errolda zuzentzeko egondako erreklamazioengatik gertatzen dira.

Udaletxean jarritako erroldan inskribaturik nagoen ikustera joan, ez nagoela ikusi, hori bidezkoa ez delakoan Hautesle Erroldako Bulegoan erreklamazioa jarri eta ukatu egin didate. Orduan epailearen eskuetan jarri dut auzia, eta epaiaren zain nago. Nola bozka dezaket hauteskunde-egunean?

Epaileak bozketa-egunaren aurretik epaia eman zain egon behar duzu. Epaiak bozkatzeko eskubidea ukatzen badizu, ezingo duzu egin. Bozkatzeko eskubidea onartzen badizu, epai horrekin hauteskunde-mahaira joanda bozkatu ahal izango duzu. Kasu horretan, bozkatzen utzi beharko dizu mahaiak. (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 105.4 art.).

Euskadiko bi udalerri edo bi hauteskunde-mahai desberdinetan inskribaturik nagoela jakin dut. Bi aldiz bozka dezaket?

Ez, behin baino ezin da bozkatu. Bi aldiz bozkatzea hauteskunde-delitua da, eta zigorra eta isuna ditu (ikusi Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoa) (HEOLO). Gai hori konpontzeko, dei ezazu, erroldaturik zauden lurraldearen arabera, Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako Hautesle Erroldako Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialera (ikusi telefonoak Direktorioaren atalean, web honetan)

Getxon hogei urte bizitzen daramadan herritar alemana naiz. Udal eta Europako Parlamenturako aurreko hauteskundeetan bozkatu ahal izan nuen. Ba al dut bozkatzeko eskubiderik Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde hauetan?

Ez, hurrengo autonomia-hauteskundeetan bozka dezakete soilik espainiar nazionalitatea izan, adinez nagusia izan, Euskadin bizi eta Euskadiko indarreko hautesle-erroldan ageri direnek.

Hauteskunde hauetan ez naiz erroldan agertzen, baina zer egin behar dut erroldan inskribatzeko eta hurrengo hauteskundeetan bozkatzeko?

Erroldatuta nagoen udaletxera joan eta hautesle-erroldan sar nazaten eskatu.

Zer egin behar da Euskadiko erroldan agertzeko? eta ¿Hauteskunde hauetan botoa emateko?

Hauexek dira hautesle izateko baldintzak (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 2. art.):

  • Euskaldunaren izaera politikoa edukitzea = Euskadiko edozein udalerritako bizilaguna izatea.
  • Bozketa-egunean adinez nagusia izatea.
  • Espainiar nazionalitatea izatea.
  • Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde bakoitzean indarrean dagoen Euskadiko hautesle-erroldan inskribaturik egotea.

Hiru dira hauteskunde hauetan botoa emateko eskakizunak :

  • Euskadiko udalerri batean erroldaturik egon behar da 2008ko abenduaren 1a baino lehen edo, bestela, bere udalean edota Hauteskunde-Erroldaren Bulegoko Ordezkaritza Probintzialean erreklamazioa aurkeztu urtarrilaren 12tik 19ra.
  • Naziotasun espainiarra izatea
  • 1991ko martxoaren 2a baino lehenago jaiotzea, hau da, 18 urte beteta izatea.

Zer gertatzen da NANan zuzen dauzkadan izen-deiturak bat ez badatoz mahaiko erroldan datozenekin, errolda gaizki egin zelako edo euskarazko grafia edo ortografia desberdinagatik? Bozka dezaket?

Bai, bozka dezakezu, baldin eta bertan dagoen norbaitek nor zaren badakiela adierazten badu. Hala ere mahaiak zalantzak baditu, Lurralde Historiko guztien hiriburuan dagoen HEBDParen egoitzara joan beharko duzu, eta NANa erakutsiz, bozkatu ahal izateko erroldako akatsak zuzentzen dituen ziurtagiri bat eskatu, edo ziurtagiri hori zure udaletxean eskatu, eta hark faxez HEBDPera bidaliko du, idazkariak edo hark eskuordetutako norbaitek behar bezala egiaztaturik. HEBDPek bide horretatik igorri ahal izango dute ziurtagiri hori, interesatuari emateko. Ondoren zuk ziurtagiri hori mahaiari erakusten badiozu, bozkatzen utzi beharko dizu (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 106.3 art., eta HEOLOaren 85.1 art.).

Indarreko hautesle-erroldan agertzen al dira bozketa-egunean 18 urte betetzen dituztenak?

Bai, eta baita bozketa-eguna baino lehen 18 urte betetzen dituzten guztiak.

Zergatik ez naiz agertzen Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde hauen erroldako zerrendetan, aurreko hauteskundeetan bozkatu badut?

Hainbat erantzun izan ditzake, bozkatu duzun azken hauteskundeak zein diren (erroldan ez dagoela egiaztatu ondoren):

  • Agian 2009an Euskaditik kanpoko udalerri batean erroldaturik zaudelako eta beraz baja egin duzulako 2009ko Eusko Legebiltzarrerako Euskadiko erroldan, eta ezin duzu bozkatu hauteskunde hauetan.
  • Mahaiko erroldan ez agertzea okerra izatea. Hala bada, bozketa-eguna arte eskatu beharko duzu errolda-ziurtagiria zure udaletxean, eta ondoren zure NANarekin eta udaletxeko ziurtagiriarekin joan HEBDPera, bozkatzeko erroldako alta ziurtagiria eskatzeko, edo bestela errolda-ziurtagiri hori zure udaletxean eskatu, eta hark faxez bidaliko du HEBDPera, idazkariak edo hark eskuordetutako norbaitek behar bezala egiaztaturik. HEBDPek bide horretatik igorri ahal izango dute ziurtagiri hori, interesatuari emateko.

HEBDPak ematen badizu, errolda-ziurtagiri hori mahaiari erakutsiz bozka dezakezu.

Ez zait etxera iritsi HEBDPak bidali behar didan errolda-txartela. Bozkatu al dezaket mahaiari txartel hori erakutsi gabe?

Bai, bozka dezakezu.Errolda-txartelak informatzeko bakarrik balio du, non bozka dezakezun jakin dezazun. Bozketa-egunaren aurretik errolda-txartela iritsi ez bazaizu, deitu Euskadiko HEBDParen telefonora (ikusi hauteskunde-direktorioa).

EAEko zenbat hautesle daude atzerrian bizi direnen hautesle-erroldan? Eta Araban? Eta Bizkaian? Eta Amurrion?

Ikusi hauteskundeetako zifrazko datuen atalean, webean.

Errolda-txartela iritsi zait etxera, eta bozkatzeko mahaia eta hauteskunde-kolegioa datoz bertan. Dena dela, mahai eta kolegio horiek ez dira aurreko autonomia-hauteskundeetako berak. Zer egin behar dut?

HEBDPera dei dezakezu, non bozkatu behar duzun ziurtatzeko. Besterik ezean, zoaz bozkatzera errolda-txartelean datozen mahai eta kolegiora.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak deitu ondoren, udalek eta kontsulatuek zer epe dute hautesleek indarreko hautesle-errolda kontsulta dezaten? Zer zerbitzu mota eskaini behar dute kontsulta hori egiteko?

Udalek eta kontsulatuek legez eskaini behar dute indarreko hautesle-errolda kontsultatu ahal izateko zerbitzua, hauteskundeak deitu direnetik 6 egun igaro eta 8 egunen barruan. Kontsulta hori aukera informatikoen bidez egin daiteke -hauteslea identifikatu ondoren-, edo zerrenda horiek jendaurrean jarriz.

Hautesle-errolda nola kontsulta daiteke telefonoz edo internetez?

  • Telefonoz (901.101.900): hauteslearen nortasuna eta bere helbidea hautesle-erroldako berak baldin badira bakarrik emango dira eskatutako datuak.
  • Internetez (www.ine.es): erroldako inskripzio-datuak, eta bozkatzeko mahaia eta kolegioa eskainiko zaizkio hautesleari. Kontsulta hori egiteko, onartutako ziurtagiri elektroniko bat eduki behar da, edo hauteslearen deituraren lehenbiziko letra adierazi, probintziarekin udalerria eta helbidearekin batera .
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak