Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Hasiera
eu | es

Galde-erantzunak

HAUTAGAI-ZERRENDAK

Zenbat alderdi eta hautagai-zerrenda aurkezten dira hauteskundeetara? Zein dira hautagaiak?

Zenbat hautagai aukera daitezke hauteskunde-barruti edo Lurralde Historiko bakoitzean?

Noiz jakingo da ofizialki zein diren aukeratutako hautagaiak?

Zein dira hauteskundeetan lehiatzen diren alderdi politikoen helbideak eta telefonoak?

Zer desberdintasun dago Eusko Legebiltzarrerako eta Senatuko zerrenden artean?

Zein baldintza bete behar dira Eusko Legebiltzarrerako hautagai izateko?

Zer gertatzen da alderdi politiko bateko hautagaia hiltzen bada edo uko egiten badio bozketaren aurretik?

Euskadiko erroldan inskribaturik egon behar al da hautagai izateko?

Ni sestaoarra naiz, etxean jasotako boto-txarteletan ez da ageri Lehendakariaren izena, eta nik berari eman nahi diot botoa. Zergatik ez dator boto-txartel bakar batean ere? Nola eman diezaioket botoa?

Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeak ez duenean hautagai-zerrenda bat edo hautagai bat izendatu, zer eskubide ditu horrek?

Hautagai-zerrendak izendatzearen kontrako helegite bat egoteak zer ondorio ditu hauteskunde-prozesuan?

Hautagai-zerrendetan gizonek hainbat izan behar al dute emakumeek? Ordezkoei ere aplikatzen al zaie irizpide hori?

Ilegaltzat jotako eta Alderdi Politikoen Lege Organikoak desegindako alderdi politiko baten jardunaren ordezko edo oinordeko diren hautesle-elkarteek aurkeztu al dezakete hautagai-zerrendarik?

Zein organoren aurrean aurkez daiteke helegitea, ilegaltzat jotako alderdi politiko baten "oinordekoa" den hautesle-elkarte bat izendatzearen kontra? Nork jar dezake helegite hori?


Zenbat alderdi eta hautagai-zerrenda aurkezten dira hauteskundeetara? Zein dira hautagaiak?

Ikusi hautagai-zerrenden atala web honetan.

Zenbat hautagai aukera daitezke hauteskunde-barruti edo Lurralde Historiko bakoitzean?

25 pertsona Lurralde Historiko bakoitzeko, hau da, denera 75 Euskadin (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 10. art.).

Noiz jakingo da ofizialki zein diren aukeratutako hautagaiak?

Aukeratuak izendatzen diren egunetik aurrera.

Zein dira hauteskundeetan lehiatzen diren alderdi politikoen helbideak eta telefonoak?

Ikusi alderdi politikoen direktorioa webean.

Zer desberdintasun dago Eusko Legebiltzarrerako eta Senatuko zerrenden artean?

Eusko Legebiltzarrekoak itxiak eta blokeatuak dira, eta Senatukoak irekiak.

Zein baldintza bete behar dira Eusko Legebiltzarrerako hautagai izateko?

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen arabera (4.1 eta 3 art.):

  • Euskaldunaren izaera politikoa edukitzea = Euskadiko edozein udalerriko bizilaguna izatea.
  • Hautagai aurkezten den unean adinez nagusia izatea.
  • Espainiar nazionalitatea izatea.
  • Hautagai izateko baldintzak betetzea (ikusi 4.2 eta 3 art.).

Zer gertatzen da alderdi politiko bateko hautagaia hiltzen bada edo uko egiten badio bozketaren aurretik?

Beste hautagai edo ordezko batek hartzen du bere lekua hautagai-zerrendan.

Euskadiko erroldan inskribaturik egon behar al da hautagai izateko?

Ez, aski da Euskadiko udalerri bateko bizilaguna dela egiaztatzea, hau da, euskaldunaren izaera politikoa edukitzea (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 50.2 e) art.).

Ni sestaoarra naiz, etxean jasotako boto-txarteletan ez da ageri Lehendakariaren izena, eta nik berari eman nahi diot botoa. Zergatik ez dator boto-txartel bakar batean ere? Nola eman diezaioket botoa?

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ez da aukeratzen Lehendakaria, baizik eta eusko legebiltzarkideak, 25 pertsonako zerrenda itxitan.

Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeak ez duenean hautagai-zerrenda bat edo hautagai bat izendatu, zer eskubide ditu horrek?

Errekurtsoa jar dezake ez izendatu izanaren aurka, Administrazioarekiko Auzietarako Auzitegian (eskumena duena izan beharko du), eta horren epaiaren aurka, berriz, Konstituzio Auzitegian babes-errekurtsoa aurkezteko aukera ere izango du. (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legearen 67. artikulua ikusi).

Hautagai-zerrendak izendatzearen kontrako helegite bat egoteak zer ondorio ditu hauteskunde-prozesuan?

Hautagai-zerrenda bat izendatzearen kontrako helegitea jartzearen ondorioz, Hautesle Erroldako Bulegoaren Delegazio Probintzialak bidalitako boto-txartel guztiak beranduago helduko zaizkie posta arruntez bozkatzea eskatu dutenei, atzerrian bizi diren Euskadiko herritarrei eta itsasoan daudenei (ikusi Euskadin bizi direnen 11.A epigrafea eta atzerrian bizi diren Euskadiko herritarren 11.B epigrafea).

Hautagai-zerrendetan gizonek hainbat izan behar al dute emakumeek? Ordezkoei ere aplikatzen al zaie irizpide hori?

Indarrean dagoen Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 50.4 artikuluak, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 28ko 1/2005 Legearen bidez, hauxe zehazten du: hautagai-zerrendak izendatu ahal izateko, erdiak gutxienez emakumeak izan behar dutela, hautagaien eta ordezkoen 6nako multzotan. Parekotasuna ez bada zuzentzen legezko epeetan, hautagai-zerrenda ezingo da izendatu. (ildo horretan, ikusi EAEko Hauteskunde Batzordearen Akordio argigarria 49. EHAAn, 2005eko martxoaren 11koan).

Ilegaltzat jotako eta Alderdi Politikoen Lege Organikoak desegindako alderdi politiko baten jardunaren ordezko edo oinordeko diren hautesle-elkarteek aurkeztu al dezakete hautagai-zerrendarik?

Hautesle-elkarte horiek ezingo dira hauteskundeetara aurkeztu, baldin eta frogatzerik badago harekin antzekotasun nabaria dutela talde horiek osatzen duten pertsonen edo hautagai-zerrendak zuzendu, ordezkatu edo kudeatzen dituztenen egiturak, antolakuntzak eta jarduerak, edo finantzazioaren edo baliabide materialen jatorriak, edo beste edozein arrazoi esanguratsuk -adibidez, indarkeriari edo terrorismoari laguntzeko jarrerak-, eta, beraz, haren jarraipentzat edo ordezkotzat har daitezkeenak (HEOLO edo Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 45.4 artikulua, Alderdi Politikoen Lege Organikoak dioen moduan).

Zein organoren aurrean aurkez daiteke helegitea, ilegaltzat jotako alderdi politiko baten "oinordekoa" den hautesle-elkarte bat izendatzearen kontra? Nork jar dezake helegite hori?

Hautesle-elkarte horiek izendatzearen kontrako helegiteak Auzitegi Goreneko Sala Bereziaren aurrean aurkeztuko dira, Botere Judizialaren Lege organikoaren 61. artikuluaren arabera. Helegite hori Gobernuak eta Ministerio Fiskalak jar dezakete, Alderdi Politikoen Lege Organikoaren 11.1 artikuluaren arabera.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza
Azken aldaketa 2012/11/07
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak