Zenbat irauten du hauteskunde-kanpainak?
HAUTESKUNDE-PROPAGANDAKO EKITALDIAK
Alderdi politikoek mugaturik al dute hedabide pribatuetan egiteko hauteskunde-gastua?
Non arautzen dira telebistan egiten diren hautagaien arteko eztabaidak?
Hautagaiek sar al dezakete hauteskunde-publizitaterik telebista pribatuetan edota lokaletan?
Eusko Jaurlaritzak zabaldu al dezake gizarte-hedabideetan kanpaina instituzionalik botoa sustatzeko?
Zein dira kanpaina instituzionalen helburua eta mugak hauteskunde garaian?
Noiz jakinaraz daitezke bozketa-egunean egindako azterketak eta inkestak?
Zein egunetan dago debekatua hauteskunde-azterketak eta -inkestak zabaltzea eta argitaratzea?
Zenbat irauten du hauteskunde-kanpainak?
Hamabost egun, otsailaren 13tik 27ra 00:00etan hasita (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 68.2 artikulua).
Ez, Hauteskunde Batzorde Nagusiaren 1989ko ekainaren 15eko aginduz.
Bai, albiste horiek ez badute hauteskunde-kanpainaren erreferentziarik (1989-10-26ko Hauteskunde Batzorde Nagusiaren Akordioa).
Ez. Ez hauteskunde-kolegioen barruan ez kanpoan. Hauteskunde-propagandako kartelak direla eta, bozketa-egunean ezin da halakorik egon hauteskunde-kolegioetan, eta poliziak kendu egin beharko ditu, mahaiburuaren edo Zonaldeko Hauteskunde Batzordearen aginduz (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 111. artikulua).
Legezkoa da bozkatu ondoren galdetzen bazaio eta hauteskunde-kolegiotik kanpo badago (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 111. artikulua)
Bai, ez badute egiten hauteskunde-kanpaina diren erreferentziarik edo ekitaldirik, edo hautagai-zerrenda baten aldeko hauteskunde-propagandarik.
Bai, hauteskunde-kanpainaren barruan, Epaitegi Gorenaren 1982-07-14ko eta 1982-12-09ko epaien arabera, herritarren adierazpen-askatasuna bermatzen duen Espainiako Konstituzioaren 20. artikuluan oinarrituz.
Alderdi politikoek mugaturik al dute hedabide pribatuetan egiteko hauteskunde-gastua?
Bai, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 72.1 artikuluaren arabera, horrelako hauteskunde-gastuek ezin dute % 20 gainditu Barne Kontseilariaren Aginduko 1., 2., 3. eta 4. artikuluetan aurreikusitako gastuen muga.
Non arautzen dira telebistan egiten diren hautagaien arteko eztabaidak?
Indarrean dagoen Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legeak ez du ezer arautzen eztabaidei buruz. Hedabideetako administrazio-kontseiluei eta eztabaida horietan parte har lezaketen alderdiei baino ez dagokie eztabaidak egitea eta horien arauak erabakitzea.
Hautagaiek sar al dezakete hauteskunde-publizitaterik telebista pribatuetan edota lokaletan?
Ez, hori arautu eta behar bezala debekatzen baitute maiatzaren 30eko 2/1998, Estatu Lege Organikoak apirilaren 8ko 10/1991 Estatuko Lege Organikoak, eta abenduaren 22ko 14/1995 Lege Organikoak.
1994ko otsailaren 4ko Hauteskunde Batzorde Nagusiaren akordioaren arabera, ezin da politika- edo hauteskunde-publizitatetik kontratatu hauteskunde garaian. Hauteskunde garaitik kanpo bakarrik kontrata daiteke.
Bai, izendatutako hautagai-zerrendek informa ditzakete herritarrak hauteskunde-bulegoei buruz. Bulego horien jarduera-epea otsailaren 13tik 27ra artekoa da, hau da, hauteskunde-kanpainaren epea.
Euskal Hauteskunde Legea eskuetan harturik (71. art.) ezin da (ez bada hautagai-zerrendak eta programak aurkeztea), baina Hauteskunde Batzorde Nagusiak (89-10-11ko akordioa) hori baimentzen du Espainiako Konstituzioaren 20. artikuluan oinarrituz, ez bada botorik eskatzen.
Eusko Jaurlaritzak zabaldu al dezake gizarte-hedabideetan kanpaina instituzionalik botoa sustatzeko?
Ez, zeren eta ELHLaren 68.3 artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren kanpaina instituzionala soilik hauetan egin daiteke: Euskadiren mendeko gizarte-hedabide publikoko eta Euskadiren eremuko gizarte-hedabide estatalen doaneko tarteetan.
Zein dira kanpaina instituzionalen helburua eta mugak hauteskunde garaian?
Hori arautzen du 1999ko irailaren 13ko Hauteskunde Batzorde Nagusiaren Instrukzioak, irailaren 29ko 233. BOEn argitaratuak. Legeriaren eta instrukzioen atalean dago esteka, web honetan.
Hori Hauteskunde Batzorde Nagusiaren apirilaren 12ko 4/2007 Instrukzioak arautzen du, , apirilaren 19ko 94. BOEn argitaratuak. Legeriaren eta instrukzioen atalean dago esteka, web honetan.
Bai, baina soilik udal bakoitzeko merkataritza-guneetan eta ordaindutako hauteskunde-propagandarako erreserbatuetan (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 75.1 art.).
Ez, Euskadiko Udalen Elkarteko (EUDEL) udal bakoitzeko instrukzioek, eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 73.2 artikuluak debekatu egiten dute propaganda jartzea udal bakoitzean erreserbatutako doaneko lekuetatik kanpo. Informazio gehiagorako, deitu EUDELera. Tel.: 94-4231500.
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 73.2 artikuluak debekatu egiten du esku-paperak botatzea, bide-segurtasunagatik. Karabana mugikorrei dagokionez, oro har, baimenduta daude 10:00ak eta 21:00ak artean.
Bai. 3.000 eurotik gorako isunen bidez (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 79. art.).
Noiz jakinaraz daitezke bozketa-egunean egindako azterketak eta inkestak?
Bozketa amaitzen den eguneko 20:00etatik aurrera (Hauteskunde Batzorde Nagusiaren 86-06-18ko eta 87-06-05eko Akordioen arabera).
Zein egunetan dago debekatua hauteskunde-azterketak eta -inkestak zabaltzea eta argitaratzea?
Otsailaren 24 eta 28 egunen artean -biak barne-, eta bozketa-egunean 20:00ak arte (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 87.7 art.).
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 86. artikuluan, zuzenketa-eskubideaz baliatuz.