Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi.eus
Inicio
eu | es

Cuestionario de preguntas y respuestas

BRAILLE BOTOA

Ikusmen-urritasunen bat dutenek nola bozka dezakete?

Braillez bozkatu nahi duten itsuek zer baldintza bete behar dituzte?

Braillez bozkatzeko baldintzak betetzen dituztenek zer egin behar dute?

Zer informazio eskatzen zaio Braillez bozkatu nahi duenari?

Interesatuari nola jakinarazten zaizkio zein diren aukeran dituen hautagai-zerrendak?

Bozketa-egunean hauteskunde-mahaira noanean, zer agiri jasoko ditut Braille bidez bozkatzeko?

Non azter ditzaket Braille bidez bozkatzeko agiriak konfidentzialtasun osoz?

Nola bozkatzen da era horretan?

Horrela bozkatu ondoren, zer egin behar dut?


Ikusmen-urritasunen bat dutenek nola bozka dezakete?

Bi eratan bozka dezakete:

  • Postaz (ikusi 11. A atala, Euskadin bizi direnen posta bidezko bozketa)-
  • Mahaira joanez bere konfiantzako norbaitekin, eta hark boto-txartela aukeratu, gutun-azalean sartu eta bozkatzea, edo Braille bidez bozkatuz .

Braillez bozkatu nahi duten itsuek zer baldintza bete behar dituzte?

Prozedura hori erabil dezakete soilik % 33ko edo handiagoko ikusmen-urritasuna dutenek, edo Espainiako Itsuen Erakundeko (ONCE) afiliatuak izanik irakurri eta idazteko Braille sistema ezagutzen dutenek.

Braillez bozkatzeko baldintzak betetzen dituztenek zer egin behar dute?

Eusko Jaurlaritzaren Barne Saileko doaneko 900.840.899 telefonora deitu eta horrela bozkatzea eskatu. Horretarako epea hau da: urtarrilaren 6tik otsailaren 3ra.

Zer informazio eskatzen zaio Braillez bozkatu nahi duenari?

Horrela bozkatzeko interesarekin deitzen duzunean, honako hau adierazi beharko duzu: izen-deiturak, helbidea, NANa, harremanetarako telefono-zenbakia, Braille sistema ezagutzen duzula eta zenbateko ikusmen-urritasuna aitortu zaizun adierazi, edo, bestela, ONCEko afiliazioa.

Interesatuari nola jakinarazten zaizkio zein diren aukeran dituen hautagai-zerrendak?

Horretarako, Barne Saileko web orri honetan kontsulta ditzakezu hautagai-zerrendak eta hautagaia, hain zuzen ere izendatutako hautagai-zerrenden epigrafean. Epigrafe hori erraz eskuratzeko moduko formatuan dago sortua, eta bertako informazioa bozketa-eguna arte egongo da bertan. Gainera, aipatutako doaneko telefonoan eska daiteke informazioa.

Bozketa-egunean hauteskunde-mahaira noanean, zer agiri jasoko ditut Braille bidez bozkatzeko?

Mahaiak agiri hauek emango dizkizu:

  • Argibideak Braille sisteman.
  • Bozkatzeko gutun-azal bat
  • Hautagai-zerrenda bakoitzeko gutun-azal bana, eta kanpoan, tintaz eta Braillez, barruko hautagai-zerrendaren izena. Gutun-azal bakoitzaren barruan dago boto-txartela, Braille sistemarik gabe .

Non azter ditzaket Braille bidez bozkatzeko agiriak konfidentzialtasun osoz?

Hauteskunde-kolegioan leku eskuragarri eta egoki bat behar da hautesleak agiriak konfidentzialtasunez azter ditzan, eta leku horrek, gainera, mahaitik ahalik eta hurbilen egon behar du.

Nola bozkatzen da era horretan?

Hautesleak gutun-azalaren kanpoaldeagatik antzemango du zein den barruko boto-txartela. Ondoren boto-txartela atera, bozkatzeko gutun-azalean sartu, mahaira joan eta mahaiburuari emango dio.

Horrela bozkatu ondoren, zer egin behar dut?

Boto-emaileak ez du ahaztu behar eman dizkioten boto-txartel guztiak biltzea, bere botoa sekretua izan dadin.

Dirección de Régimen Jurídico, Servicios y Procesos Electorales
Ultima actualización 07/11/2012
© 2011 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Política de cookies

Este sitio web utiliza cookies para hacer el seguimiento de los visitantes en la web, para mejorar el rendimiento y la experiencia como usuario. Al usar este sitio web, usted acepta que podamos almacenar Política de Cookies en su dispositivo

Política de cookies