Zein da Euskadiko udal baten telefonoa edo helbidea?
Nori dagokio jakinaraztea norbait mahaiko partaide izendatu dutela?.
Udalek lekurik gorde behar al dute alderdiek propaganda jar dezaten?
Udalek aretorik erreserbatu behar al dute mitinak egiteko hauteskunde-kanpainan?
Bozketa-egunerako udal bakoitzean dauden hautestontziei eta kabinei buruzkoak.
Mahaietan egon beharreko hauteskunde-agirien motari eta kopuruari buruzkoak.
Udalek zer epe dute mahaien eta hauteskunde-kolegioen behin-betiko zerrenda jendaurrean jartzeko?
Zein da Euskadiko udal baten telefonoa edo helbidea?
Ikusi udalen helbide- eta telefono-zerrenda, web honetako Direktorioen atalean.
Nori dagokio jakinaraztea norbait mahaiko partaide izendatu dutela?.
Udalari (1986-05-26ko eta 1986-06-06ko Hauteskunde Batzorde Nagusiaren akordioz)
Eusko Jaurlaritzak, berak deitzen dituelako hauteskundeak.
Udalek lekurik gorde behar al dute alderdiek propaganda jar dezaten?
Bai. Dena dela, alderdi politikoek ez badute errespetatzen Zonaldeko Batzordeak egindako banaketa, propaganda jartzeko lekuak uka diezazkiekete, eta gainera, higiezinei egindako kalteen erantzule zibilak izango dira. (Ikusi ELHLaren 73.1 b), 75., 77. eta 78. artikuluak, eta Hauteskunde Egutegiaren arabera).
Udalek aretorik erreserbatu behar al dute mitinak egiteko hauteskunde-kanpainan?
Bai. ELHLaren 73.1 a), 76., 77. eta 78. artikuluen eta Hauteskundeetako Planning Orokorraren arabera, web honetako Planning-en eta egutegiaren atalean.
Bozketa-egunerako udal bakoitzean dauden hautestontziei eta kabinei buruzkoak.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabilitako hautestontziak eta kabinak Estatuaren Gobernu Ordezkaritzak utzitakoak dira.
Udal bakoitzak izendatu duen hauteskunde-kolegioko administrazioaren ordezkariari.
Mahaietan egon beharreko hauteskunde-agirien motari eta kopuruari buruzkoak.
Hauteskundeetako boto-txartel, gutun-azal eta inprimakien kopurua, mahai bakoitzeko hautesle-errolda osoa baino %25 gehiago da, gutxi gorabehera.
Udalek zer epe dute mahaien eta hauteskunde-kolegioen behin-betiko zerrenda jendaurrean jartzeko?
Bozketaren aurreko 10 egunen barruan jarriko da jendaurrean behin-betiko zerrenda.